Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 3 de septiembre de 2013

Errutinak, atsedenak eta Jainkoa Rutina, descanso y Dios: Asis sarea Arratian

Asis Sarea eguneroko bizimoduan espiritualtasun frantziskotarra ezagutu edo partekatu nahi duten lagunen sare sozial irekia da.


Espiritualitatea gure egunerokoan bizitzea bilatzen ari gara. Baina zeinen ongi datorkigun atseden hartzea, gure eguneroko ahalegina etetea, eta denbora hartzea; bai arnasa hartzeko, bai begira jartzeko, bai pentsatzeko, bai errepasatzeko… eta baita elkarjartzeko, elkar gozatzeko, elkar oparitzeko, eskertzeko… Hain da ugaria gure pobretasunean eman zaiguna…




Gogoetarako gaia
Errutinak, atsedenak eta Jainkoa direla-eta


Asko eta asko joatean bezain nekatuak edo are nekatuagoak baldin badatoz ere oporretatik, udaldiak aukera eskaintzen digu gorputza eta gogoa urte-garaiko nekeetatik atsedentzeko, eguneroko loturetatik askatu eta gehien nahi eta interesatzen zaigunarekin gehiago eta hobeto konektatzeko.
Baina zergatik askatu nahi dugu eguneroko loturetatik? Errutinak ez al dira, agian, erremedio on kalte handientzat? Errutinek, nolabait, laguntza handia ematen digute, baina, hala ere, beharrezkoa dugu bidean atseden hartzea, horrela kontzientzia hartzeko geure errealitateaz, geure barrunbeaz, naizen eta izan nahi nukeen pertsonaz, neure burua eta miseria eta lehentasunekin bizitzeko dudan gaitasunaz, neure bizitzak daraman norabideaz, azken batean neuretzat, besteentzat eta Jainkoarentzat nor naizenaz.
Aurrera egiteko modua besterik ez dugun geldialdi honek aukera ematen digu geure baitan eta geure espiritu-pobretasunean sakontzeko, horrela geure burua apalki Jainkoaren, elkartearen eta geure buruaren aurrean kokatuz. Otoitzaldi bat, isiltasuna, arrats baketsu bat, goiz argitsua, ekaitzaren ondoko barealdia, patxada oneko gau bat, trenez nahiz autobusez eginiko bidaiatxoren bat, une bat hondartzan, geure herri edo hiriko kale hutsetatik nahiz menditik eginiko ibilaldi bat izan daitezke une eta toki, geure espiritu-pobretasunarekin konektatzeko eta gu geu Jainkoaren aurrean egiatasunez eta onestasunez, geure txiki izatea onartuz, jartzeko.
Barru-barrutik, bizi-printzipio gisa eta Espirituaren dohain gisa, sortzen den espiritu-pobretasun eta apaltasun horrek ezinbestez jarraibideak eta portaerak sortzen ditu kanporantz, beroriek bizitzan egoteko ditugun modu gisa agertzen zaizkigularik. Balia gaitezen, bada, bidaiaz.


Ebanjelioko pasartea: Mk 6, 30-35
Apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten. Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku gorde batera, eta hartu atseden pixka bat». Asko baitziren joan-etorri zebiltzanak, eta ez zuten jateko astirik ere. Orduan, bazter batera joan ziren, beraiek bakarrik, txalupaz.
Frantziskotar espiritualtasuna
“Egun batez, hainbeste mesede egin zion Jaunaren errukia miresten ari zela … otoitz-leku batera joan zen, maiz egiten zuen bezala. Luzaroan egon zen han, beldur-ikaraz, mundu osoaren Jabearen aurrean … hitzok errepikatuz: Ene Jainkoa, erruki zaitez bekatari honetaz. Poliki-poliki, halako poz esanezinekoa eta gozotasun neurrigabea bihotz barnera isurtzen zitzaiola sumatzen hasi zen … Gozotasun hura argiarekin batera desagertu zenean, espiritu berriz jantzita, beste gizon bat bihurtu zen” (1 Zel 26).
Frantziskok toki baztertuak bilatu ohi zituen otoitzerako. Atsedena eta indarra zen beretzat Jainkoa. Bazekien zer zen txiki eta baxuen sentitzea, eutsia eta indarberritua izateko premian izatea. Askotan zama astuna jartzen zioten gainean anaia askoren ulertze-faltek, bere zalantzen eta ahuleziaren nekeak. “Aldi luzeak ematen zituen Jaunaren aurrean” Jesus zuela ahoan, Jesus begietan, Jesus bihotzean (ik 1 Zel 115), eta horrela, “beste gizon bat bihurtzen zen”. Errutinak eta nekeak lagun ditugu beti bizitzan, baina begiak non atsedendu eta bihotza non sosegatu edukitzea da axolazkoa.
Otoitza


Presaka bizi naiz
eta Zuk esaten didazu «zatozte niregana
nekatu eta zamatu guztiok
eta neuk emango dizuet atseden».

Ene Jainko, Zu zara nire atseden,
nire atseden bakar eta egiazkoa;
Zugan atseden hartzen ikasi nahi dut,
Zugan atseden hartzen.

Ene Jainko, Zu zara nire atseden,
nire babesleku bakar, nire salbamen bakar,
erorarazi nahi banaute ere,
kanpotik losintxaz bete
eta barrutik kritikatu nahi banaute ere.

Zu zara nire indar,
ez naiz balantzan ibiliko,
ez naiz eroriko,
zu baitzara nire babesleku,
zu bakarrik nire segurtasun.

Ene Jainko, zu zara nire atseden,
nire atseden bakar eta egiazkoa,
har ezazu, ene gogoa, atseden
Jainkoagan bakarrik hartzen duzu presatik atseden.

Nik beti zugan dut konfiantza,
zugan dut bihotza arintzen,
zugan bakarrik du atseden nire gogoak
zugandik bakarrik datorkit salbamena.

Nire aberastasunak erruz ugaltzen badira ere,
ez diet neure bihotzik emango,
zu bakarrik baitzara nire jainko,
zu bakarrik nire babes.

Ene Jainko, zu bakarrik zara nire atseden,
nire atseden bakarra.

                                               (Hna Glenda)


Gutuneko azken hitzak
“Maitasunean dabilen arima ez da ez nekatzen ez nekarazten” (Kurutzeko San Juan)

2013ko abuztuko eguneroko Ebanjelioa
Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate abuztuko erreferentzia guztiak:


1 Mt 13, 47-53
2 Mt 13, 54-58
3.Mt 14, 1-12
4 Lk 12, 13-21
5 Mt 14, 13-21
6 Lk 9, 28b-36
7 Mt 15, 21-28
8 Mt 16, 13-23
9 Mt 10, 28-33
10 Jn 12, 24-26
11 Lk 12, 35-40
12 Mt 17, 22-27
13 Mt 18,1-5.10.12-14
14 Mt 18, 15-20
15 Lk 1, 39-56
16 Mt 19, 3-12
17 Mt 19, 13-15
18 Lk 12, 49-53
19 Mt 19, 16-22
20 Mt 19, 23-30
21 Mt 20, 1-16
22 Mt 22, 1-14
23 Mt 22, 34-40
24 Jn 1, 45-51
25 Lk 13, 22-30
26 Mt 23, 13-22
27 Mt 23, 23-26
28 Mt 23, 27-32
29 Mk 6, 17-29
30 Mt 25, 1-13
31 Mt 25, 14-3





La Red Asís es una red social abierta de personas que quieren conocer o
compartir la espiritualidad franciscana en su vida cotidiana..
Buscamos vivir la espiritualidad en la vida cotidiana. Pero qué bien nos viene parar, desconectar con nuestro quehacer cotidiano, y tomar tiempo; para respirar, para mirar, para pensar, para repasar… y también para compartirnos, para alegrarnos, para regalarnos, para agradecer… Es tanto lo que se nos da en nuestra pequeñez…
Tema de reflexión
De rutinas, de descansos y de Dios

Si bien muchos regresan de sus vacaciones tan o más cansados de lo que las comenzaron, el periodo estival nos ofrece la oportunidad para descansar el cuerpo y la mente de las fatigas del curso. Resulta una oportunidad para desconectar de lo habitual y conectar más y mejor con lo que más nos interesa y queremos.
Pero ¿Para qué queremos desconectar de lo habitual? ¿Acaso las rutinas no son grandes remedios para grandes males? En cierto sentido las rutinas nos ayudan mucho, pero para ser conscientes de nuestra realidad, de nuestros fondos, de esa persona que soy, de esa a la que aspiro ser, de mi capacidad de convivir conmigo mismo y mis miserias, mis prioridades, de la dirección en la que marcha mi vida y en definitiva de quién soy yo para mí, para los demás y para Dios, para todo ello, es necesario pararse.
Mediante esa parada, que no es más que una
forma de avance, tenemos la oportunidad de adentrarnos en nosotros mismos y en nuestra pobreza espiritual, colocándonos con humildad ante Dios, la comunidad y nosotros mismos. La oración, el silencio, una tarde serena, una mañana clara, el rato de calma tras la tormenta, una noche tranquila, un viajecito en tren o en autobús, un ratito en la playa, un paseo por el monte o por las calles vacías de nuestro pueblo o ciudad pueden ser momentos y lugares para conectar con nuestra pobreza de espíritu y ponernos ante Dios con sinceridad y honestidad, asumiendo nuestra minoridad.
Esa pobreza espiritual y esa humildad que brota del interior como principio de vida, como don del Espíritu, inevitablemente genera pautas y comportamientos hacia afuera que se nos van a revelar como nuestras formas de estar en la vida. Aprovechemos el viaje.

Texto evangélico: Mc 6,30-35
Los apóstoles se reunieron con Jesús y le contaron todo lo que habían hecho y lo que habían enseñado. Él, entonces, les dice: "Venid también vosotros aparte, a un lugar solitario, para descansar un poco." Pues los que iban y venían eran muchos, y no les quedaba tiempo ni para comer. Y se fueron en la barca, aparte, a un lugar solitario.
Espiritualidad franciscana
“En cierta ocasión, admirando la misericordia del Señor en tantos beneficios como le había concedido… se retiró a un lugar de oración, según lo hacía muchísimas veces. Como permaneciese allí largo tiempo con temor y temblor ante el Señor… repitiendo muchas veces aquellas palabras: ¡Oh Dios, sé propicio a mí, pecador! comenzó a derramarse poco a poco en lo íntimo de su corazón una indecible alegría e inmensa dulcedumbre… Cuando, por fin, desapareció aquella suavidad y aquella luz, renovado espiritualmente, parecía transformado ya en otro hombre” (1Cel 26).
Francisco acostumbraba a buscar lugares retirados donde orar. Para él Dios era descanso y fortaleza. Sabía lo que era sentirse pequeño y menor necesitado de ser sostenido y confortado. A menudo le pesaba el cansancio de la incomprensión de muchos hermanos, el cansancio de las propias dudas y de la propia fragilidad. “Permanecía allí largo tiempo… ante el Señor”, con Jesús en los labios, Jesús en los ojos, Jesús en el corazón (cf. 1Cel 115), y, así, quedaba “transformado ya en otro hombre”. La rutina y los cansancios nos acompañan siempre en la vida, pero lo verdaderamente importante es si tenemos dónde reposar los ojos y sosegar el corazón.
Oración

Vivo en medio de la prisa
y tú me dices: venid a mí
los que estáis cansados y agobiados
porque en mí encontraréis alivio.

Dios tú eres mi descanso
mi único y autentico descanso
quiero aprender a descansar en ti
quiero aprender a descansar en ti.

Dios tú eres mi descanso
mi único refugio, mi única salvación
aunque quieran derribarme
aunque por fuera me halaguen
y por dentro me critiquen.

Tú eres mi fortaleza
contigo no vacilaré
no caeré porque tú
eres mi refugio
solo tú mi seguridad.

Dios tú eres mi descanso
mi único y auténtico descanso
descansa alma mía, descansa
solo en dios descansas de tu prisa.

Yo confío, siempre en ti
contigo desahogo mi corazón
solo en ti descansa mi mente
solo de ti viene mi salvación.

Aunque crezcan mucho mis riquezas
no les daré mi corazón
porque solo tú eres mi Dios
solo tú mi seguridad.

Dios tú eres mi descanso
mi único descanso.
(Hna. Glenda)


Epílogo de la Carta
“El alma que anda en amor ni cansa, ni se cansa” (San Juan del a Cruz)

Evangelio diario del mes de agosto de 2013
Las personas que deseen hacer una lectura diaria del Evangelio,según las lecturas que corresponden cada día, tienen a continuación las referencias de todo el mes de agosto:

1 Mt 13, 47-53
2 Mt 13, 54-58
3.Mt 14, 1-12
4 Lc 12, 13-21
5 Mt 14, 13-21
6 Lc 9, 28b-36
7 Mt 15, 21-28
8 Mt 16, 13-23
9 Mt 10, 28-33
10 Jn 12, 24-26
11 Lc 12, 35-40
12 Mt 17, 22-27
13 Mt 18,1-5.10.12-14
14 Mt 18, 15-20
15 Lc 1, 39-56
16 Mt 19, 3-12
17 Mt 19, 13-15
18 Lc 12, 49-53
19 Mt 19, 16-22
20 Mt 19, 23-30
21 Mt 20, 1-16
22 Mt 22, 1-14
23 Mt 22, 34-40
24 Jn 1, 45-51
25 Lc 13, 22-30
26 Mt 23, 13-22
27 Mt 23, 23-26
28 Mt 23, 27-32
29 Mc 6, 17-29
30 Mt 25, 1-13
31 Mt 25, 14-3



No hay comentarios: