Espiritu Santua Mendekoste Jaia

domingo, 11 de agosto de 2013

Zeanuri: Otzemendiko Lontzo santua 2013



Otzemendiko Lontzo Santua
argituz dator iluna.
Eguerdian kanpaiak jota
barriz gatorkizuz Jauna:

itxi eiguzu kanta dagigun
guretzat egin dozuna.

Otzemendiko Lontzo omenduz
ospatuz bere eguna,
zure aintza da santua gurtuz
haregan gurtzen doguna:
eskerrak zuri, on guztiaren
iturri errukiduna.

Bizi osoa erre zenduan
zerbiduz pobre hurkoa;
sutan bihotza kiskali arren
beti maitatuz Jainkoa:
emon argia, zabaldu daigun
kristau ebanjelioa.

Zeu zara gure Aita onbera,
Zeu zara gure laguna:
Zeuri deutsugu pozik eskeintzen
egun guztiko jarduna.
Zeure-eskuetan ixten deutsugu
garana eta doguna.


No hay comentarios: