Goazen 2024 Jarri bidean

sábado, 18 de junio de 2011

Bakea, lana, osasuna: Eskerrik asko! (Errogatibea 10)



Urkiolako Santutegian Arratiako Errogatiba egunean irakurritako mezua.


Ondo etorriak guztiok, eliztarrak eta abadeak, oinez, kotxez edo autobusez, Arratiako herrietatik edo kanpotik, errogatiba egun honetan hona hurreratu zarien guztioi. 
Bienvenidos todos y todas.



         Mendeetako tradizioari jarraipena emon gura deutsagu. Arbasoen odolari arnas barria txertatu. Urkiolako baso ezin ederragoetan arbolatxo bat landatuz. Elizaren otoitzari gure otoitza gehituz. Katea ez da eten, Espirituak bizibarritzen dau gure fedea eta. 
         Fe, religión, espiritualidad se unen en este tiempo y en este sitio alentando lo mejor de cada uno de nosotros.



Arratiako errogatiba. Bailara moduan. Eskatzen eta eskerrak emoten. Holako ezaugarri batek mantentzea merezi dau? Herri mailan tradizo bakarrenetariko abailara mailan egiten doguna, Herri eta parrokia bakoitzaren nortasun aberasgarriak gaur elkar lotzen dira eskualde pastoral eta bailara mailan alkarri abersatuz, bakoizarena metatuz, pilatuz, gehituz. Sarean esan daikegu. Ezin itxi eskertu barik Santutegiko arduradunen harrera, Nekazal sailaren laguntza baldintza bakoa, Arratiako Udalen aurtengo mankomunitatearen lankidetza eskuz abala, Areatzako Udalaren laguntza musikala. Baina bate zere zuen parte hartzea eta fedea. 
En este viaje con ecos ancestrales pero riquezas etnográficas, paisajísticas, naturales, que ensanchan nuestros pulmones y nuestro espíritu.


Ura isurian dagoen iturriari ura eskatzeak merezi dau ala? Eskatu barik ere emongo dau! Jainkoak ere guk eskatu barik emongo dausku. Otoitz horretan alkarrenganako ardurea dogula adierazten dogu, eta eskerrak emongo deutsaguz Jainkoari, Eliza moduan, alkarte moduan, bere Espirituaren eraginpean bizi gaitezen! Gure errogatibak, gure arrenak, gure otoitzak ez dau Jainkoa aldatuko. Errezatu egiten dogu gu geu aldatzeko. Otoitz egiteak on egiten dausku. Gure mugak onartzen laguntzen dausku, eta uste genduana baino gehiago egiteko eta ahlegintzeko adorea emoten deusku, depresioak eta harrokeriak uxatuz.


Gaurko ebanjelioan, Biblian irakurri daikegun esaldirik gorenena entzun daikegu: Hain maite izan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon eutson (Jn 3,16). 


Jainkoa ez dau inork ikusi, bere Semeak baino. Jesus ezagutzea, maitatzea, eta jarraitzea, Jainkoa gurtzeko modurik onena da. Jainkoa errezago sartuko da umearen bihotzean, helduaren bihotz gogortuan baino; errezago sartuko da apalaren bihotzean, harroaren bihotzean baino; errezago sartuko da ahularen bihotzean, indartsuaren bihotzean baino.

Jainkoa elkartea bada, familia bada, hirutasuna egin behar dogun gizarte eta historiaren maketa baten antzekoa da, plano batzuen antzera. Haren antzera eta irudira eraiki dagiguzan gure familiak, gizarteak, hartuemonak. Haren antzera egin dagiguzan gure parrokiak, Arratiako Eliza eta Bizkaiko Eliza. Une konplikatuak. Lana behar dogu. Lana bakean. Osasuna izan dagigun, osasunak bakea ekarri dagian, eta bakeak osasuna. Bildurra uxatuz.


Bai, badakit, misterioa dala. Hurreratu gaitezen misterio handi honengana adorazioaz (Aita), senide arteko  mundua egin gurean (Semea), gure bihotz barruko sakontasunez (Espiritu Santua).


Tengamos un gozoso día de paz y amistad, de fe compartida y solidaridad eficaz. 
Egun zoriontsua izan dagigula. Familia arteko eta parrokia arteko hartuemonak sakonduz, Jainkoagaz daukagun tratua finduz eta gehituz. Antonio Santuek bidelagun izan daitezen Jesusen jarraipenean.









No hay comentarios: