Elizako ondasunen inmatrikulazinoen gaiak arreta biztu dau barriro be. Bizkaiko kasua apartekoa da. 64 ondasun baino ez dira inmatrikulatu gure elizbarrutian eta lau bakarrik Aznarren erreforma baliatuz. Artean lau ondasun dagozela inmatrikulatuta eta, atentzioa dietu deutso EiTBn gai honi buruz programa prestatzen dabezeni eta parrokoari ordu erdiko elkarrizketa luze bat egin deutsoe.
Gaur egun aski hitz egiten da fede-krisiaz, baina doi-doi esaten da
ezer sentimendu erlijiosoaren krisiaz. Eta, halere, teologo batek aipatu
duenez, gaur egungo gizakiaren drama ez da, agian, sinesteko duen
gaitasun-falta, baizik eta Jainkoa Jainko sentitzeko duen zailtasuna.
Sinestedun direla esaten dutenak berak ere, ematen du, Jainkoaren
aurrean jarrera erlijioso batzuk bizitzeko gaitasuna galtzen ari direla.








