Goazen 2024 Jarri bidean

jueves, 2 de marzo de 2023

Garizuma otoitzean

 

Aspaldi, 2008. urtean, Durangon emon zan argitara liburutxo hau, 42 orrialde garizumari buruzko otoitz eta gogoetaz hornitua.

Aspaldi agortu zan. Batan batek eskatu egin dau eta liburu moduan ezin danez zabaldu, prets nago pdf moduan bialtzeko eskatzen dauenari.

Email bat bialdu gure blogera eta pdfa helduko jako posta elektronikoz.

Lehen edizioari, 2005. urtekoari, egindako aurkezpena:


Hona hemen Otoitzean sortako zortzigarren alea. Alez ale, ia konturatu gabe, sorta hau handitzen doakigu.

 

Garizumaren atarian, hortik eta hemendik, hainbat otoitz batu dugu. Iturri nagusia Liturgia Ordezkaritzako materialak izan ditugu: handik aletu, ordenatu eta herriari eskaini nahi dizkiogu otoitzok.Edozein aro dugu egoki otoitza lantzeko. Baina, Garizuma dugu, dudarik gabe, sasoirik aproposena, otoitzen bildu eta Biziaren Jainkoarekin elkarrizketa luze gozoak eukitekoa.

 

Euskal Herrian dabilen eliztarrak eta gizakiagan sinesten duen fededunak otoitz hauek erabiltea, horra hor gure lanaren helburua eta zereginaren poza.

 

                                   Durangon, 2005. Hausterre asteazkena.

 


No hay comentarios: