Domekan Familia Ospakizuna

lunes, 13 de enero de 2020

Zeanuri: Jaunaren Bateoa gogoratu dogu familia ospakizunean

Hainbat opor egun igaro ostean, pozarren batu gara domekan Zeanuriko Familia Ospakizunean. Argazkian gagoz, mezea amaitu ostean, parrokiko Jaiotza bisitatzen. Polita ezta? Dron bategaz egindako argazkia?

Jesusen Bateoa gogoratu eta ospatu dogu. Aukera izan dogu gogoratzeko gure bateo egunean jaso genduzan:

1.- izena
2.- ura
3.- espiritu santua.

Non dago Jesus? itaunari be errepasatxo bat egin deutsagu.

Eta nor baztertzen dogun gure lagun artean eta jolasetan, nor baztertzen dauan munduak, hori guzti errepasatu dogu. Pozgarria jaku jakitea Jesusek ez ebala inor baztertzen, eta pekatariekaz be konpartitzen ebala mahaia.

Organoaz eta kitarraz lagundurik, ederto abestu dogu.

Orain etxean daukagun posterrean hirugarren txatala koloreztu eta jarri behar dogu! Ez ahaztu gero!


No hay comentarios: