Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 5 de julio de 2019

Iñaki Etxezarraga hil da

Iñaki, txapelagaz, Ipiñaburun Santa Ana egunez
Iñaki Etxezarraga abadea hil da. Zeanuriko Altzusten emoten ebazan oporraldiak eta beti agertzen zan prest laguntzeko Arratiako edozein parrokitan. Gaur da bere aldeko hileta mezea, Bilboko Rekalde parrokian, arrastiko 7:30etan.

Arrasto sakona itxi deuskue bere sermoiek, patxadaz eta barrutik esandakoak.
Bere nortasun eta fedeak askoz sakonagoa.
Zure misiolari sena euskal herri txikietan be bizirik mantendu zenduan.
Eskerrik asko Iñaki zure abadetza, fede eta hurrekotasunagaitik.
Domekan, Arratiako parrokietan zure alde egingo dogu otoitz.

No hay comentarios: