Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

jueves, 26 de marzo de 2015

Erramu Domekea 2015 Zeanurin

Martxoaren 29an, Erramu domekea ospatuko da Zeanuriko Andra Mari parrokian, Arratiako beste herrietan lez. Azken urteetan arrakasta handiagaz ospatu da egun hau Zeanurin, eta aurten be katekesiko familia, gaztetxo eta herritarren laguntzagaz antolatu da Erramu eguneko ospakizuna Aste Santuaren atarian.
Goizeko 11,30etan Piedadean alkartuta, erramuen bedeinkazinoa egingo da. Horren ostean, Piedadean hasita, Jesusen Jerusalemeko sarrera antzeztuko dau gaztetxo batek asto gainean, eta eleizbira hasiko da. Gainera, gaztetxoek Jesusen nekaldia be antzeztuko dabe.

Eguraldiak laguntzen badau, ospakizun ederra izango da aurtengoa be, eta bertara hurreratzen zarien guztiok gozatzeko aukera izango dozue.

Zeanuriko parrokiko gazteak

No hay comentarios: