Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 25 de marzo de 2015

Igorreko KT Dimako Arratiako Egoitzan

Igorreko KT03 taldeko umeak eta amak Dimaraino joan dira bertako Egoiztan bizi diren zaharrak bisitatzera. Aurtego kantak dinoan lez: Gure oinak prest kantatu eta egin. Pozik hartu dabez umeak bertako zaharrek.

Igorreko KT03 taldeko amene kimena izan da berau.

PDEko diszernimendua egiten, katekesia eta karitasek ez daukiela hartuemonik eta, zera pentsatu eben, Dimako Egoitzara bisita bat egitera joan.

Lehendabizi Egoitzako arduradunekin jarri ziran ahrtuemonetan eguna eta dinamikea zehaztuteko. Arazorikez egoala ikusita, eguna zehaztu zan: martxoaren 23a, martitzena, eskolatik urten ondoren eta Egoitzan afaria zerbitzen hasi aurretik, bitarte horretan.

Igorreko KT03 Egoitzaren sarreran


Ume bakoitzak etxean prestau zituan txartel batzuk bertako zaharrei opari lez eroateko.

Eguna heldu eta han agertu dira neska-mutilak eta ama talde handi bat.

Hasierako agurren ostean, umeak Gure begiak anestu dabe eta txirulaz pieza bat jo. Dinamikea errepikatu dabe Eguneko Zentroan dagozanekin.

Ondoren, egoitzakoek kanta paera eskeini deutsie ume eta amai.

Etxea ikusi, jendea agurtu, eta azkenean, danon batera, Gure Aita bat abestuz amaitu da ekitaldia.

Itaun bat baino ez jaku geratzen: nortzuk izano dira hara joaten hurrengoak?

No hay comentarios: