Bosgarren Bikaritzako boluntarioen topaketa Ondarroan

sábado, 22 de noviembre de 2014

Atera bidera! V. PDE da sus primeros pasitos en Arratia

Ebanjelioaren poza!
Arratiako Pastoral Batzordeak Atera bidera! V. PDE dala-eta emondako pausutxoak aztertu dauz bere azken batzarrean. Taldeka zein parrokika, martxan dira lehen ekimenak. Hona erizpideak eta talde hasibarriak.
Criterios y primeros pasos del V. PDE en Arratia al día de la fecha.

Erizpide moduan honeek adostu dira:

-Gotzaitegitik jasotako fitxak, luzeak eta konplexuak, gure errealidadera egokitu dira.
-Pertsona berak ez dadila talde bitan parte hartu, aukeratu dagiala bat bakarra.
-Parrokiko eliztarrei, batez ere parrokia txikietan, itaunketen bitartez parte hartzeko aukerea emon Meza tarteak aprobetxatuz.
-Parrokia askotan Elizbarrutiko Eguanren Meza aprobetxatu zan Plan barriaren urte hau aurkeztuteko eliztarrei.

Eta gaurko egunez hauxe da egoera:

-Bedia: talde bat martxan eta domeka honetan itaunketa eliztarrei Mezatan.
-Lemoa: talde bat martxan.
-Igorre: bost talde martxan.
-Dima: talde bat martxan.
-Arantzazun: eliztarrei egingo jake itaunketa azaroaren 30an.
-Artea: eliztarrei egingo jake itaunketa azaroaren 30an eta talde bat martxan.
-Areatza: laster jakingo da erantzuna.
-Zeanuri: lau talde martxan.

Taldeak txikiak dira, gure errealidadearen arabera: 6 lagun, 8 lagun, 10 lagun...
Bakoitzak bere moderatzailea aukeratu dau.
Baliteke laster talde barriak hastea Bedia, Lemoa, Dima, Areatza, Igorren...


No hay comentarios: