Espiritu Santua Mendekoste Jaia

martes, 6 de septiembre de 2022

Urtean zeharreko 24. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.






URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on  Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Askotan entzun dogu, Jesukristo pekatariak salbatzera etorri zala eta, hau egia bada, pekatari sentitzen danak bakarrik izango dau Jainko graziaren esperientzia: parkatua, maitatua eta garbitua izatearen esperientzia pozgarria.

 

            Horixe da, domeka guztietan lez, gaur ere Eukaristian ospatuko doguna.

 

            "Igandetan elizan..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jesusek esango deusku osasuntsuak ez dauala osagilerik behar, bai, ostera, geisoak. Pekatari lez geure beharrizana autortuz, parkamena eskatu deiogun:

 

            - Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Aitaren ondoan gure alde erregutzen zagozana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Ex 32, 7-11. 13-14:

 

            Israel herriak Jaungoikoaren irudi lez urrezko zezena eginez eta gurtuz, Jaungoikoaren aurka pekatu egin dau. Moisesek bere herriaren alde otoitz egiten dau, parkatu deiola Jaunari eskatuz.

 

Erantzun-Salmoa:  50. Salmoa

 

            Salmisteak, bere burua fededun eta pekatari ikusten dau, damuturik, bihotzez eta benetan, Jaungoikoari parkamena eskatzen deutso.

 

"Zuk emon Jauna, arnas barri..."

 

1 Tm 1, 12-17:

 

            Entzun dagiguzan, orain, San Pauloren berbak. Bere konbertzinoa gogoratuz, hauxe esango deusku: Jaungoikoak grazia gainezka isuri eutsola, sinismena eta maitasuna emonez.

Lk 15, 1-32:

 

            Ipuin baten bidez, Jesusek Aitaren errukia eta maitasuna agertuko deusku. Guregan dago parkamena onartzea.

            Entzun dagigun Jesusen Barri Ona. "Aleluia". abestuz

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, seme-alaben uste onaz, otoitz egin deiogun maite gaituan Jaungoiko Aitari:

 

          - Eleizeak eta eleiztar guztiok Jaungoikoak guztioi deuskun errukiaren lekukotasuna emon daigula. Egin dagigun otoitz

 

          - Jaungoikoak bedeinkatu daizala ikasturtea hastera doazan irakasle eta ikasleak. Egin dagigun otoitz

 

            - Langile guztiek euren lana baldintza duin eta seguruetan egin daiela eta                                langabezian dagozanek lana aurkitu dagiela. Egin dagigun otoitz

 

  -  Eukaristia honetan alkartu garean guztion alde: Aitaren guganako errukiak eta maitasunak  gure ingurukoekin errukior eta maitagarri izatera eroan gagizan. Egin dagigun otoitz

 

Entzun, Aita ona, bere uste osoa Zugan jarri dauan herri honen eskariak eta bedeinkatu egizu zeure errukiaz. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, Jaungoikoaren errukia eta parkamena geugaz izan dagiguzala beti. eta, Jaunaren bedeinkapenaz, erruki eta parkamen hori geure inguruan zabaldu dagiguzala.

 

            "Eskerrik asko, Jauna..."

            Zure antzera Jauna, gaitezela ibili

            Zure antzera, Jauna, on eginez beti.














URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on  Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Askotan entzun dogu, Jesukristo pekatariak salbatzera etorri zala. Eta, hau egia bada, pekatari sentitzen danak bakarrik izango dau Jainko graziaren esperientzia: parkatua, maitatua eta garbitua izatearen esperientzia pozgarria.

            A menudo olvidamos, que todos somos pecadores, olvidamos que siempre necesitamos el perdón de Dios.

            Acerquémonos al Dios “único y verdadero”, que puede salvarnos, y nos da la fuerza para mantenernos en la verdad y en el amor fraterno.

 

            Horixe da, domeka guztietan lez, gaur ere Eukaristian ospatuko doguna.

 

            "Igandetan elizan..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jesusek esango deusku osasuntsuak ez dauala osagilerik behar, bai, ostera, geisoak. Pekatari lez geure beharrizana autortuz, parkamena eskatu deiogun:

 

            - Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Aitaren ondoan gure alde erregutzen zagozana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 32, 7-11. 13-14:

 

            Israel herriak Jaungoikoaren irudi lez urrezko zezena eginez eta gurtuz, Jaungoikoaren aurka pekatu egin dau. Moisesek bere herriaren alde otoitz egiten dau, parkatu deiola Jaunari eskatuz.

            Dios , manifiesta su perdón hacia su pueblo, que olvida fácilmente la protección y el amor que le ha manifestado siempre.

 

Erantzun-Salmoa:  50. Salmoa

 

            Salmisteak, bere burua fededun eta pekatari ikusten dau, damuturik, bihotzez eta benetan, Jaungoikoari parkamena eskatzen deutso.

            Con este salmo que es una plegaria, pedimos y proclamamos el perdón de Dios, que nos renueva.

 

"Zuk emon Jauna, arnas barri..."

1 Tm 1, 12-17:

 

            Entzun dagiguzan, orain, San Pauloren berbak. Bere konbertzinoa gogoratuz, hauxe esango deusku: Jaungoikoak grazia gainezka isuri eutsola, sinismena eta maitasuna emonez.

            Pablo reconoce y da gracias a Dios porque le ha dado su gracia, se ha convertido cuando era perseguidor de los cristianos.

 

Lk 15, 1-32:

 

            Ipuin baten bidez, Jesusek Aitaren errukia eta maitasuna agertuko deusku. Guregan dago parkamena onartzea.

            Jesús aparece como el  “buen pastor”, que busca la oveja perdida, y ofrece el perdón y la misericordia de Dios.

            Entzun dagigun Jesusen Barri Ona. "Aleluia". abestuz

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, seme-alaben uste onaz, otoitz egin deiogun maite gaituan Jaungoiko Aitari:

 

 - Eleizeak eta eleiztar guztiok Jaungoikoak guztioi deuskun errukiaren                      lekukotasuna emon daigula. Egin dagigun otoitz

 

            - Por los que trabajan en los servicios sociales y la atención a los pobres, tanto en                            instituciones civiles como eclesiales. Que Dios les dé la fortaleza y el amor que                           necesitan   para llevar a cabo su labor.  Egin dagigun otoitz

 

             - Langile guztiek euren lana baldintza duin eta seguruetan egin dagiela eta                                     langabezian dagozanek lana aurkitu daiela.  Egin dagigun otoitz

 

            - Por los que nos llamamos cristianos, para que no sirvamos a los ídolos del                                consumismo, del orgullo, y de querer ser más que los demás. Egin dagigun otoitz

 

            - Eukaristia honetan alkartu garean guztion alde: Aitaren guganako errukiak eta                                maitasunak  gure ingurukoekin errukior eta maitagarri izatera eroan gagizan. Egin                      dagigun otoitz

 

            Entzun, Aita ona, bere uste osoa Zugan jarri dauan herri honen eskariak eta bedeinkatu egizu zeure errukiaz. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


AZKEN AGURRA

 

            Senideok, Jaungoikoaren errukia eta parkamena geugaz izan dagiguzala beti. Eta, Jaunaren bedeinkapenaz, erruki eta parkamen hori geure inguruan zabaldu dagiguzala.

            Que nos acompañe siempre el amor misericordioso de Dios y que nuestra vida sea testimonio de la gracia y el perdón que hemos recibido.

 

            "Eskerrik asko, Jauna..."

            Zure antzera Jauna, gaitezela ibili

            Zure antzera, Jauna, on eginez beti.










URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA


            Urteera liburutik (Ur 32, 7‑11, 13‑14)

     Egun hareetan, Jaunak honan berba egin eutson Moisesi: «Jatsi zaitez menditik; pekatu egin dau, zuk Egiptotik ataratako herriak. Behingoan okertu dira, Nik erakutsi neutsen bidetik; urrezko zekor bat egin dabe, eta gurtu eta opariak eskeintzen deutsoez, eta esaten dabe: "Hauxe da, Israel, Egiptotik zu atara zinduzan zure Jainkoa"».
     Eta Jaunak barriro ere Moisesi: «Ikusten dot herri hau burugogorra dana; itzi eidazu nire hasarrea horreen aurka sutzen, hondatu dagidazan; eta herri haundi bat sortuko dot zugandik».
     Moisesek, ostera, honan otoitz egin eutson Jaunari, bere Jaungoikoari: «Zergaitik sutu behar dau, Jauna, zure hasarreak, indar haundiz eta esku sendoz Egiptotik atara zenduan zeure herri honen aurka?
     Gogoratu egizuz zure zerbitzariak, Abrahan, Isaak eta Israel, hareei honan zin egin zeuntsen‑ta zeure buruagaitik: "Zuen jatorria zeruko izarrak beste ugari­tuko dot, eta aitatu deutsuedan lurralde guzti hau zuen ondorengoei emongo deutset, betiko ondare izan dagien"».
     Eta damutu egin zan Jauna bere herriari egin eutson zemaiaz.       

Erantzun-salmoa       Sal 50, 3-19

Zuk emon, Jauna, arnas barri,
sortu niregan bihotz garbi.

     Erruki zakidaz, Jainko, zure maitasun handiaz,
 kendu egizu nire errua zure amaigabeko errukiaz.
Garbitu naizu zeharo nire hobenetik,
garbitu nire gaiztakeriatik.
     Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan,
arnasa bizkorra barritu egizu nire barruan.
Ez nagizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.
Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
Nire oparia, Jainko, bihotz damutua
ez dozu baztertuko, Jainko, bihotz damutu eta umildua.



     San Paulo Apostoluak Timoteori (1 Tm 1, 12‑17)

     Anaia maite hori: Eskerrak emoten deutsadaz Kristo Jesus gure Jaunari; izan ere, gai egin ninduan, nigan ustea izan eban eta eginkizun hau neure eskuetan jarri, naiz eta ni lehenago biraolari izan, erasotzaile eta laidotzaile. Jauna, ostera, errukitu egin jatan, sinisbakoa izanik ez jakinez egiten nebalako egiten nebana. Eta Jainkoak gainezka isuri eban bere grazia nire gainera, sinismena eta kristinau maitasuna emonez.
     Benetako berbea da, eta oso‑osoan onartzekoa: Jesukristo pekatariak salbatzera etorri zala lurrera, eta eurotarik lehenengoa naz ni. Horregaitik lortu neban errukia, Jesukristok nigan erakutsi egian lehenengo bere bihotz haundia, eta eredu izan nendin Haregan sinistu eta betiko bizitza lortuko dabenentzat.
     Gizaldien Erregeri, Jaungoiko hilezkor, ikusiezin eta bakarrari, aintza eta omena, gizaldi eta gizaldietan. Amen.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 15, 1‑32)

     Aldi haretan, zergalariak eta pekatariak piloka hurreratu ei jakozan Jesusi entzuten. Eta farisearrak eta idazlariak alkarregaz marmarrean hasi ziran, esanez «Honek ondo hartzen ditu pekatariak, eta jan ere egiten dau eurakaz».
     Orduan Jesusek parabola hau esan eutsen: «Zueta­riko batek, ehun ardi izan eta bat galtzen badau, ez ete da, laurogei eta hemeretziak larrean itzita, galduta­koaren bila joaten, aurkitu arte? Eta, aurkitzen dauanean, lepoan hartzen dau, pozik; eta etxera heltzean, lagunei eta auzokoei deitu eta esaten deutse: "Poztu zaiteze nigaz! Aurkitu dot galdu jatan ardia".
     Hara zer dinotsuedan: Poz handiagoa izango da zeruan, bihozbarritzen dan pekatari bakar batengaitik, bihozbarritu beharrik ez daben laurogei eta hemeretzi zintzoakaitik baino.
     Eta emakume batek, hamar drakma izan eta bat galtzen badau, ez ete dau argia biztuten, etxea garbitzen eta arduraz bilatzen, aurkitu arte? Eta aurkitzen dauanean, lagunei eta auzokoei deitu eta esaten deutse: "Poztu zaiteze nigaz! Aurkitu dot galdu jatan drakma!".
     Hara zer dinotsuedan: Holantxe poztuko dira Jaun­goikoaren aingeruak, bihozbarritzen dan pekatari bakar batengaitik».

[Gainera esan eutsen Jesusek: «Gizon batek seme bi ebazan. Gazteenak esan eutsan aitari: "Aita, emoidazu dagokidan senipartea". Eta aitak ondasunak banatu eutsezan. Handik egun gitxira, seme gazteena, ebazan guztiak baturik, urruneko herrialde batera joan zan, eta han, nasaikerian biziz, ondasun guztiak jan ebazan.
Dana eralgi ebanean, gosete handia sortu zan herrialde haretan eta beharrizana sentitzen hasi zan. Orduan, herrialde haretako bategana joan eta haren morroi jarri zan, eta harek bere arloetara bialdu eban txarrizain. Txarriek jaten eben ezkurrez sabela beteteko gogoak emoten eutsan, ez eutsan-eta inork jaten emoten.
Orduan, bere barrura bihurturik, esan eban: "Hamaika langile bada nire aitarenean, nahiko ogi dauala, eta ni hemen goseak hilten. Jagi, aitagana joan eta esango deutsat: Aita, pekatu egin dot Jainkoaren eta zure aurka. Ez dot gehiago seme-izenik merezi. Hartu nagizu zeure langileetako bat lez". Eta jagi eta aitagana abiatu zan.
Oraindino urrun egoala, ikusi eban aitak eta erruki izan eban, eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi jakon. Semeak esan eutsan: "Aita, pekatu egin dot Jainkoaren eta zure aurka. Ez dot gehiago seme-izenik merezi".
Aitak, ostera, esan eutsen morroiei: "Ekarri behingoan soinekorik ederrena eta jantzi egiozue; ipini eraztuna eskuan eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizendua eta hil; egin dagigun jai-jatordua, nire seme hau hilda egoala biztu egin da-eta, galduta egoala aurkitu egin dogu-eta". Eta jaia hasi eben.
Seme zaharrena soloan zan. Etxera hurreratzean, soinua eta dantzak sumatu ebazan, eta, morroi bati deiturik, zer jazoten zan itaundu eutsan. Morroiak erantzun: "Zure anaia etorri da eta zuen aitak zekor gizendua hil dau, semea onik Beraganatu daualako". Seme zaharrena biziro hasarratu zan, eta ez eban sartu gura. Urten eban aitak eta erreguka hasi jakon. Baina harek erantzun eutsan aitari: "Hainbeste urte da zure zerbitzuan nagoala, zure agindurik behin ere huts egin barik, eta ez deustazu sekula auma bat ere emon lagun artean jateko, eta horra zure seme hori, emagalduekin zure ondasunak jan dituan hori, etorri dala-eta, zekor gizendua hil deutsazu".
Aitak erantzun eutsan: "Seme, zu beti nigaz zagoz, eta nire guztia zeurea dozu. Baina egokia zan jai egitea eta poztea, zure anaia hau hilda egoan eta biztu egin da-eta, galdua egoan eta aurkitu egin dogu-eta"».] 



 

No hay comentarios: