Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 1 de julio de 2012

San Martin eta San Antolin: bisita ugari


Arteako San Martin eta San Antolin ermiteak bisita ugari izan ditu gaur: ehun herritar inguru batu da bertan ateak zabalik jardunaldi alai eta koloretsu batean. Ez dira alperrik urte bi igaro zahar barritze lanak hasi zirela 500 urte inguru dituan Arteako ermita honetan.
Arteatik gora hainbat jende hurerratu da oinez edo kotxez ermitan egindako beharrak ikustera. Trikiaren musika alaiak emon deutse harrera bertaratutakoei eta jendeak harreta handiz ikusi eta miretsi ditu ermitaren kanpo eta barruan egindako beharrak.



Otoitzaldi labur batez hasi da ektaldia. Eskerrak emon jakez behar honetan parte hartu daben guztiei: Arteako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia,  auzotar eta herritarrak. Arteako talde politiko guztien ordezkariak izan dira ekitaldi honetan. Amaitzeko, ohorezko aurreskua eta pintxo batzuk konpartitzeko aukerea be egon da.



Polita izan da adin ezbardinetako jendea batzea ermitaren inguruan. Mertxek kontau dausku zelan etortzen zan bere ama Santa Ageda bezperan kanpaia joten buruko minak uxatzeko sendagarritzat eukien eta kanpai hotsa. Amaiak bere aita errementaria gogoratu dausku: San Martin da euren zaindaria, etra etxean karea be egiten zanez, lehen karea ermitara ekarten zan eskeintza lez.

Hona hemen Arratiako gure ondarearen beste lekuko bizi bat. Urte askotarako izan daitela!













No hay comentarios: