Domekan Familia Ospakizuna

sábado, 28 de julio de 2012

Jose Luis Erezkano hil da

Astelehenean, uztailaren 30a, arrastiko 7etan izango bere aldeko hileta eleizkizuna Igorreko Andra Mari Eleizean.

Jose Luis Erezkano Goti abadea Igorreko semea zan, Gezala auzokoa. Lemoako parrokoa izan zan eta gaur egun erretiratuta egoan bere herrian. Azken astea Bilboko Venerables egoitzan emon dau. Ihaz iktus txiki bat jaso eban. Aurten barriro emon deutso eta egun gitxitan joan jaku.

Argazkiak Juli bere arrebeagaz ikusten dogu, Gezalako ermitean ospatu zan mezatan, Jesusen Bihotzaren jaian.

Goian bego!

Anjel Mari Unzueta bikario nagusia izango da meza buru, Mario Iceta gotzaia ezin dala etorri-eta.

Jose Luis Erezkano Goti Igorren jaio zan 1930. agorrilaren 10ean, San Lorentzo egunez.

1955. ekainaren 29an, San Pedro egunaz abadetu zan.

Seminario ikasketak Gordexolan, Artean eta Vitoria-Gasteizen egin zituan.

Hainbat lekutan egon da abade zereginetan: Lemoan, Txorriherrien etab. Azken urteak Igorren emon ditu. Dimako Arratiako Egoitzan ere laguntzaile moduan ibili zan gaixoak autoa manejatzea itxi ez arte.


No hay comentarios: