Domekan Familia Ospakizuna

sábado, 16 de junio de 2012

Errogatibea 2012: Erromes, Arratiatik Urkiolaraino

Errogatibea 2011 Celina Gorostizagoizaren argazkia

            Ondo etorriak guztiok, eliztarrak eta abadeak, oinez, kotxez edo autobusez, Arratiako herrietatik edo kanpotik, errogatiba egun honetan hona hurreratu zarien guztioi.
Bienvenidos todos y todas.


Mendeetako tradizioari jarraitu gura dogu: Gure aurrekoei esker gagoz gu hemen eurei esker dogu bizia eta fedea. Katea ez da eten, Espirituak bizibarritzen dau gure fedea eta.
Fe, religión, espiritualidad se unen en este tiempo y en este sitio alentando lo mejor de cada uno de nosotros. De ahí surge el deseo de la PAZ, de pedir  a paz y de promover la paz.
Ekintza armatua gelditu danetik gure gizartea lasaiago eta itxaropentsuago  bizi da. Baina bakea lortzeko bidea egin beharra dago, adiskidetzearen bidea, parkamenaren bidea, gure alkarbizitza benetan bakezkoa izan daiten Bide hori luzea eta aldapatsua da, horregaitik otoitzean geldi une hau egitea, gogotsu  eta indar barrituta jarraitu dagigun. Bakea eskatu bakarrik ez, gagozan lekuan bakea zabaldu daigun.

Arratia marcha mañana a Urkiola desde Zeanuri y Dima

La marcha rescatará las viejas rutas pedestres de peregrinación del valle
Janire Jobajuria en DEIA.

La tradición de los vecinos del valle a acudir en peregrinación al santuario de Urkiola el fin de semana después de la festividad de San Antonio ha llevado a las parroquias y a la Mancomunidad de la comarca a organizar una marcha conjunta de todos los municipios. Esta actividad ayuda además a dar a conocer una de las numerosas rutas pedestres de peregrinación que unen los municipios arratiarras con el templo. Para ello, se han preparado dos itinerarios guiados que animarán a los fieles a recorrer la distancia a pie desde las plazas de Dima y Zeanuri a las 6.00 y las 8.00 horas, respectivamente. 

Las rutas están pensadas para que pueda completarlas todo el que quiera ya que, tras un tramo un poco fuerte, el recorrido se vuelve agradable durante sus tres horas de duración. Tras la caminata por bellos parajes, un poco antes de las 11.00 horas, se dará la bienvenida a los peregrinos en Urkiola para, seguidamente, dirigir a los vecinos hasta el santuario entonando letanías. Una vez dentro, dará comienzo una misa que será celebrada por todos los curas del valle de Arratia. 

Tras el acto los niños y jóvenes de la parroquia de Lemoa realizarán un acto simbólico "sorpresa" en torno al lema de la rogativa Pedir y compartir la paz. Los autobuses para partir hacia Urkiola están completos, por lo que no se puede apuntar nadie más. Este año serán tres los que realizarán el recorrido. 

Uno de ellos recogerá a los vecinos de Bedia y Lemoa; otro a los de Igorre, Arantzazu y Dima y un último que ha tenido que ampliarse ante la alta demanda que acercará hasta el santuario a los parroquianos de Artea, Areatza y Zeanuri. "Entre los que van en autobús, a pie y en coche, y si el tiempo lo permite, nos juntaremos allí alrededor de 400 personas", asegura Jose Mari Kortazar, cura de Igorre, Artea, Arantzazu, Areatza y Zeanuri.


Bihar ospatuko da ohiko errogatiba

Erromes, Arratiatik Urkiolaraino 

Bizkeliza. Larehun arratiar baino gehiago batuko dira, beste urte batez, Urkiolako santutegian, “Paduako San Antonioren bitartez, euren bizitza eta beharrizanak Jaungoikoari aurkezteko”. Bailarako herriak Santutegiagaz lotzen dituan oinezko erromes-bide ugarietako bat ezagutzera emoteko asmoagaz, antolatzaileek gidatutako bi ibilbide prestatu dabez. Lehenengoa Dimako plazatik aterako da goizeko 6,00etan eta ordu bi beranduago Zeanuriko plazatik aterako dira. Hamaiketan hasiko dan eukaristian, Arratiako abade batzuek parte hartuko dabe.

 Arratiako baliarako parrokiek antzina-antzinatik antolatzen dabe Urkiolako santutegirako errogatiba. Errogatibak arrisku edo beharrizan aldietan sortu baziran be, gaur egun beste esangura bat daukie. Halanda be, oraindik ohitureari eusten jako eta arratiarrak erromes joaten dira Urkiolako santutegiraino.

Tradizinoz, baiarako udalerri bakotxak bere errogatiba antolatzen eban San Antonio egunaren ondorengo zapatuan baina azken urteetan Arratiako parrokiek batera antolatzen dabe ekitaldi hau. 
Aurton, Mankomunidadeak autobusa ipiniko dau, Urkiolara euren autoz edo oinez joaterik ez daukienentzat. Honela, inguruko udalerrietatik joan gura dabenen guztiek ez dabe zailtasunik izango. Gainera, aitatu dogun lez, Bailarako herriak Santutegiagaz lotzen dituan oinezko erromes-bide ugarietako bat ezagutzera emoteko asmoagaz, antolatzaileek gidatutako bi ibilbide prestatu dabez, Dimako eta Zeanuriko plazetatik aterako diralarik. 

Egitaraua
 
Hamaikak aurretik, ondo etorria egingo jake erromesei. Ondoren, santutegira joango dira letaniak abesten eta, behin barruan, Arratiako bailarako abade guztiek emongo daben meza santua ospatuko da. 

Eukaristiaren ostean, Lemoako parrokiako ume eta gazteek “Bakea eskatu eta emon” errogatibaren goiburuaren inguruko ekitaldi sinbolikoa egingo dabe eta horregaz, aurtengoz amaierea emongo jako Arratiako bailarakoek egiten daben errogatibari. Eguerdiko ordu batean aterako dira autobusak, garraiobide hau erabili daben erromesak euren herrietara eroateko.

Urkiolara joan, zapatak urrutu…

Arratiako Errogatibea
 
... Aita San Antoniok barriak egingo ditu dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrututeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek. Bizkaie.biz

Bagilaren 16an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea; tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako, Mankomunidadeak autobusak ipiniko ditu. Dana dala, erromes guztiak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira eta. Ganera, Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatuak be preparau ditue. 
 
Aurtengo errogatibea Bakea eskatu, bakea zabaldu lemapean egingo da. Goizeko hamaikak baino lehentxuago, ondoetorria emongo jake oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesei. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako Santutegira, 11:00etan Arratiako abadeek emongo daben mezea ospatzeko. Meza ostean, Lemoako parrokiako umeak eta gaztetxuak aurtengo errogatibearen lemeagaz bat datorren sinbolo bat eskainiko deutsee Urkiolara hurreratu diranei. Eta ekitaldi honegaz egitarauari amaierea emongo jako. Autobusean etorritakoak 13:00etan euren herritara itzuliko dira. 

Igaz legez aurten be Arratiatik Urkiolara joateko ibilaldi gidatuak egiteko aukerea izango da. Orain arte be Dimatik, Igorretik, Areatzatik... hainbat jente joaten izan da oinez Urkiolara, baina aurten Dimatik eta Zeanuritik abiatuz, ibilaldi gidatuak egiteko aukerea izango da, holan, Arratia eta Urkiola lotzen dituan bide klasikoetako bi ezagutzera emoteko. Urteereak ondoko orduetan izango dira; Dimako plazan goizeko 06:00etan eta Zeanuriko plazan 08:00etan. 


Desde Arratia peregrinan hasta Urkiola para elevar la tradicional rogativa a San Antono de Padua

  Por el 15 de junio de 2012

Más de 400 arratianos se darán cita mañana sábado, día 16 de junio, en el santuario de Urkiola con la intención, también otro año más, de “presentar su vida y sus necesidades a Dios por mediación de San Antonio de Padua”. Con la finalidad de dar a conocer una de las numerosas rutas pedestres de peregrinación que unen los municipios del valle con el santuario, los organizadores han preparado dos itinerarios guiados. El primero partirá de la plaza de Dima a las 6 de la mañana y dos horas más tarde, saldrán desde la plaza de Zeanuri. En la eucaristía, que comenzará a las 11 horas, participarán varios sacerdotes de Arratia.

Las parroquias del valle de Arratia organizan, desde tiempo inmemorial, la rogativa al santuario de Urkiola. Aunque las rogativas se originaron en tiempos de peligro o de necesidad colectiva, actualmente adquieren otro significado. Sin embargo, aún persiste la tradición y los arratianos siguen peregrinando hasta el santuario.

Tradicionalmente, cada municipio del valle organizaba su propia rogativa el sábado siguiente a la festividad de San Antonio, pero desde hace unos años todas las parroquias de Arratia la organizan de manera conjunta.

Este año, la Mancomunidad ha dispuesto un autobús para llevar a aquellos peregrinos que no se puedan desplazar a Urkiola en su propio coche o andando. De esta manera, aquellas personas que quieran desplazarse desde los municipios del entorno podrán hacerlo sin más dificultad. Además, y con la finalidad de dar a conocer una de las numerosas rutas pedestres de peregrinación que unen los municipios del valle con el santuario, los organizadores han preparado dos itinerarios guiados que partirán desde las plazas de Dima y Zeanuri.

Programa de actos

Un poco antes de las 11:00 horas, se dará la bienvenida a los peregrinos. Posteriormente se dirigirán al santuario entonando letanías, para, una vez dentro, dar comienzo a la santa misa que será celebrada por todos los curas del valle de Arratia.

Tras la misa, los niños y jóvenes de la parroquia de Lemona realizarán un acto simbólico en torno al lema de la rogativa —“Pedir y compartir la paz”— y, con ello, se dará por finalizado el programa de actos de la rogativa del valle de Arratia del año 2012. A las 13:00 horas, saldrán los autobuses que llevarán de vuelta a sus municipios a los peregrinos que se hayan desplazado en este medio de transporte.

No hay comentarios: