Durante los días 12 al 15 de Agosto se ha celebrado en Segovia la XIV Asamblea General de la HOAC (Hermandad Obrera de Acción Católica), con una participación de 600 militantes bajo el lema: "Tendiendo puentes, derribando muros. Iglesia en el mundo obrero tejiendo vínculos de fraternidad”.
Kurtso hasiera: Jesusegaz + gara
lunes, 28 de agosto de 2023
Gaztelugatxe: San Juan Degolladoko meza orduak
Goizeko 11etan eta 12etan. Bertaraino oinez joan ezin dabenentzat, Bermeoko Santa Marian ospakizuna 10etan.
Gurutzea beste gauza bat da La cruz es otra cosa Jose Antonio Pagola
Zail da nahasmendurik eta ondoezik ez sentitzea Jesusen hitzak beste behin entzutean: «Nirekin etorri nahi duenak, uko egin biezaio bere buruari, leporatu beza bere gurutzea eta jarrai biezat». Oso ondo ulertzen dugu Pedroren erreakzioa, Jesusi ukapenaz eta sufrimenduaz hitz egiten entzun dionean, «Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion». Dietrich Bonhoeffer teologoak dio, Pedroren erreakzio honek «frogatzen du hasieratik beretik eskandalizatu dela Eliza Kristo sufrimenduzkoaz. Ez du nahi Jaunak sufrimenduaren legea ezar diezaion».
domingo, 27 de agosto de 2023
viernes, 25 de agosto de 2023
Festividad de San Bartolomé en las Mercedarias de Gernika
lunes, 21 de agosto de 2023
Jesusez dugun irudia Nuestra imagen de Jesús Jose Antonio Pagola
Jesusen galderak: «Eta zuek, nor naizela diozue?», fededunei erantzun bat eskatzen jarraitzen du, gaur oraino. Ez dugu guztiok irudi bat bera Jesusez. Eta hau ez bakarrik beraren nortasunaren izaera agorrezina delako, baizik eta, batez ere, Jesusez nork bere irudia eginez joaten garelako geure interesak eta kezkak tartean direlarik, nor bere psikologia pertsonalak eta bizi den ingurumen sozialak baldintzatzen dutelarik, eta hartu dugun formazio erlijiosoak markatuak garelarik.
jueves, 17 de agosto de 2023
martes, 15 de agosto de 2023
Mariaren ezaugarriak Rasgos de María: Jose Antonio Pagola
Mariak Elisabeti egin dion bisita dela medio, Bataiatzailea eta Jesus, jaio aurretik beretik, harremanetan ageri dira Lukasen ebanjelioan. Pasadizoa giro oso berezian dator bildua. Biak, Maria eta Elisabet, ama izango dira. Biek jaso dute deia Jainkoaren egitasmoan lankide izateko. Tartean ez da gizonezkorik. Zakarias mutu gelditu da. Jose modu harrigarrian absente da. Andre biek osatu dute eszena guztia.
lunes, 14 de agosto de 2023
Fedez, konfiantzaz eskatu Pedir con fe Jose Antonio Pagola
Eskari-otoitza kritika gogorren jo puntu bihurtu da urte hauetan. Aro modernoko gizaki ilustratuak ez du asmatzen Jainkoaren aurrean erregu-jarreran jartzen; izan ere, badaki Jainkoak ez duela aldatuko gertaeren berezko joan-etorria gure gurari edo nahiari kasu egiteko.









