Abenduko izarrak

domingo, 10 de noviembre de 2024

Mendata: esker ona ama-alabari

 


Gaur domekaz, Mendata San MIgel parrokian, esker ona agertu jake hainbat urtetan bertan sakristau lanak eta diruzain izan diran Maria Antonia Elorrieta eta bere alaba Maitaneri. Txalo artean, meza amaieran, lora sorta eta ebanjelioak 2025 liburu bana emon jake detaile legez. Gehiago merezi dabe baina parrokia apala danez...

Maria Antoniak 33 urte eroan dauz parrokian laguntzen, hainbat zereginetan. Heldu jako atsedena hartzeko unea. Maitane alabeari be emon jako esker ona urteotako laguntza zintzoagaitik.

Diruzain ere izan dira. Holako ardurea inork hartu gura ez dauenez, hemendik aurrera diru laguntza bankuaren bitartez egitea eskertuko da.

Eskerrik asko, bihotzez, parrokiaren izenean, ama-alaboi!

1 comentario:

Simon dijo...

Bejondeiela euren beharragatik!