Zure misiolari Domund 2024

sábado, 29 de enero de 2011

Emon argia bakeari: Arratiako otoitzaldia

Arratsaldeon! Ondo etorriak! Bienvenid@s a esta oración por la paz!
Bakearen alde otoitz egitera alkartu gara. Hainbat urte daroaguz  kristauok bakearen alde otoitz egiteko alkartzen: Urkiolara, Gasteizera, Ziortzara,  Arantzazura… bake ibilaldiak egin ditugu. Gaur, Gandhiren heriotza eguna ospatzen dan eta mundu osoan bake eguna izentatuta dagoan bezpera honetan, eta gure herrian, ETAren agiria dala-ta, esperantzaren argi izpi bat sortu dan aldi honetan, bakea bizitzeko sortu gaituan Jainkoari erregutu egingo deutsagu bake-zale eta bake egile bihurtu gagizala  

  Los creyentes sabemos que la paz es don de Dios y sabemos también que la oración prepara y dispone nuestros corazones para recibir esta paz y para trabajar por la paz. Este es el sentido de nuestra oración por la paz de esta tarde.

Orain  Bakearen Argia biztuko dogu.



Danok batera gure bake egarria abesti honen bidez adierazoko  dogu:

Abestia:

  Gizadiak maite-mina,
Izadiak arreta-mina,
Etorkinak herri-mina,
Herri honek bake-mina.

L
aborari ta langile,
Sinestedun ta bilatzaile,
Bidez-bide, kalez-kale,
Izan gaiten bakegile.



Abadeak:

  • Aitaren
  • Jesukristo….

                        Jainko Aita:
                        gu bakez bizitzea nahi dozu.
                        ¡Qué necesaria y qué frágil es la paz.!
                        Se quiebra en nuestras familias,
                        en nuestras relaciones sociales y laborales,
                        en nuestro pueblo.
                        Nos resistimos a  tener que vivir
                        con la paz rota.
                        Zuk bakeaz bedeinkatu gozuz.
                        Zabaldu egizuz gure bihotzak bakerako,
                        eta sendotu gagizuz bakearen alde lan egiteko.


HITZAREN LITURGIA Testuak

Sarrera

Orain bakearen inguruko testo ezbardinak irakurri doguz: Ume baten eritxia, Aita Santuak esandakoa eta bai profetak eta Jesusek esandakoak

GUSTATZEN ZAIT JAINKOARENA. (Ume batek irakurri)
Ez zaizkit armak gustatzen, Jainkoaren bakea baizik.
Ez zait gorrotoa gustatzen, Jainkoaren Maitasuna baizik.
Ez ditut borrokak gustuko, Jainkoaren Itxaropena baizik.
Ez zait gustuko hil dezaten, Jainkoak eman zigun Bizia baizik.
Ez dut iluntasuna gustuko, Jainkoaren Argia baizik.

Diana (8 urte)
Monitoreak
Orain, umeak BAKEAren aldeko kartel nagusia egitera joango dira
En estos momento  los niñ@s van a los locales para preparar la pancarta por la PAZ

(Lemoa)
Educar para la Paz, educar para el diálogo.

“El diálogo se presenta como instrumento insustituible de toda confrontación constructiva, tanto en las relaciones internas de los Estados como en las internacionales” Juan Pablo II en el Jubileo de los políticos (noviembre 2000).

En su primer discurso en Angola, segunda etapa de su viaje a África, el Papa Benedicto XVI alentó a "proseguir por el camino de la pacificación y de la reconstrucción del país y de las instituciones", tomando el camino del diálogo "para superar toda forma de conflicto".

"Entenderéis que sea sensible al diálogo entre los seres humanos como medio para superar toda forma de conflicto y de tensión y para hacer de todas las naciones –y por tanto también de vuestra patria– una casa de paz y de fraternidad” (marzo 2009).

(Zeanuri) (Is 11, 1-9)                                 

Isaias profetaren liburutik.
      Egun haretan,
kimu barri bat sortuko da Jeseren zugatz‑ondotik,
muskil barri bat loratuko da haren sustraitik.
      Haren gainean Jaunaren Espiritua jarriko da:
jakituri ta adimen espiritua;
kontseju ta sendotasun espiritua,
ezaguera ta Jaunaren bildur‑espiritua.
Jaunaren bildur‑espirituak beteko dau.
      Ez da hauzia itxuraz bakarrik erabagiko;
ezta epaitu ere entzuten dauanaz.
Zuzen erabagiko dau apalaren hauzia,
eta zintzoro epaituko ditu herriko behartsuak.
Bere ahoko zigorraz joko dauz gogorrak,
bere ezpanetako arnaseaz hilgo ditu gaizkileak.
      Zuzentasuna izango dau gerrian ugel,
leialtasuna mokor‑gainetan gerriko.
Otsoa bildotsagaz biziko da,
eta leoi‑nabarra aumeagaz etzungo;
zekorra ta leoikumea alkarregaz larratuko dira;
eta umetxo bat izango dabe artzain.
        Nire mendi santu osoan ez da,
ez gatxik ez ondamendirik ikusiko;
Jaunaren ezagueraz beteko dalako lurraldea,
itsasoa urez beterik dagoan lez. Jaunak esana


 (Dima)   121. Salmoa
Emon bakea, Jauna, guri, Zugan uste on dogunori.         

Hau bai poza esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe gure oinak heldu dira,
Jerusalen, zure atarira.

Eskatu egizuez Jerusalenentzat bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
                       
.

 ESTEBAN (Jn 14, 27-28)    
     
Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Bakea izten deutsuet, neure bakea emoten; ez deutsuet emoten munduak lez. Ez izan bildurrik zuen bihotzetan; ez larritu. Entzun dozue Nik esana “Banoa, baina barriro etorriko naiatzue". Maite izango baninduzue, poztu egingo zintzatekeze, Aitagana noalako, Aita Ni baino handiagoa da‑ta. “

Power point  - Gandhi

Gogoeta

Hona hemen Mendiko Sermoia. Jesusen sermoirik ospetsuena behar bada. Zorionekoak, Zoriontasunak. Harrituta geratu zan jendea hau guzti hau Jesusi entzunda. Maisutasunez erakusten eban eta.

Gaurkoan zoriontasun bat izango dogu gogoan batez ere: Zorionekoak bakegileak.
Zorionekoak errukiorrak, bihotz garbiak, bake egileak.

ETAren suetenak erreakzio ezbardinak sortu ditu. Batzuentzat tranpa barri bat. Esperantzari ate bat zabaltzea besteontzat. Eritxi ezbardinekoak izanda ere, berton gagozenok fedeak batuta alkartu gara hemen. Eta gure bihotzetan ebanjelioak argi egiten dau. Ezin geratu hitz hutsetan, erregeren profetak legez.

Gizateria barria, herri barria egiteko hiru gauza horreek behar ditugu. Jesusen jarraitzaileen ezaugarriak izan beharko litzatekez. Biziaren iparra aberastasuna izan beharrean justizia danean, holan biziko gara.

Gura doguna da. Eta gure artean bizi dana ere bai. Pertsona eta alkarte errukiorrak ikustean, bihotz garbikoak, bakezaleak. Bakezaleak Jainkoa Aita moduan, Ama legez bizi dau.
“...era berean pertsegitu ebezen profetak”.

Itun zaharrak oso ondo bereizten ebezen profetak. Alde batetik erregeren profetak egozen, sasi profetak, ondo bizi, kritika eta martirio barik. Bestetik Yaveren profetak, gehienak oso txarto amaitu eben, agintariek pertsegituta. Lehenak Jaunaren Hitzari, mezuari garra kentzen eutsoen arazorik ez eukiteko. Besteek gurago eben Jainkoaren berbeari leial jokatu.

Bakearen gaiari, alde batetik Aita Santuek esaten dauen alkarrizketaren aipamena kenduta eta, bestetik, ebanjelioan agertzen dan barkamenaren indarra gordeta mantenduta… ez dakit nik gure profetak nogaz leial izan gura izan daben.

Biktimakaz alkartasuna, ETAk betiko armak ixtea. Eta fededunontzat, alkarrizketa eta parkamena, maitasunetik sortzen direnak. Ugari isuri dagiala Jaunak bakearen bere Espiritua gure gainera, gaurkoan eta beti.

Zuk bitartean Emon argia bakeari!

Datorren domekan Isaiasek esango dauskun legez, eta hau ez zan izan erregeren profeta:
"Emon zure ogitik, gose danari; 
etxean hartu aterpe bako behartsuak; 
jantzi biluzik dagoana, 
eta ez bazterrera itzi zure hurkoa. 
Orduan zure argia     
egunsentia lez zabalduko da”.

Zuk bitartean Emon argia bakeari!                           


Ezaugarria egin:

Orain biztuta dagoan argi horretatik parrokietako farolak biztuko doguz. ( Parrokietako ordezkariak farolarekin urreratu eta, biztu ondoren, farola Argiaren ondoan itxi).


JAINKOAREN HERRIAREN OTOITZA

Senideok: Bakea dogu amets, bakea gurari. Jesukristok bakea ekarri deutso munduari. Horregaitik, geure ezinetik, eskatu dagigun bakea guztiontzat, bakea gure herriarentzat.

(Artea eta Areatza)
- Dios quiere que vivamos en paz. La paz es posible también en nuestro pueblo. La queremos ya ahora. No queremos que nadie la impida ni retrase.
- Guk geure gain hartzen dogu bakearen alde lan egiteko erabakia, egian eta zuzentasunean oinarritzen dan bakea.
- Amamos la vida como don sagrado de Dios y primer derecho de la persona humana, sea quien fuere, esté donde esté.
-  Guk geure gain hartzen dogu pertsona guztien biziaren alde jokatzeko erabakia.
Jauna dot argi eta salbamen

- Creemos en la capacidad de las personas y de los pueblos para buscar solución  a sus conflictos por caminos de paz.
- Guk, geure gain hartzen dogu, askatasunean oinarritutako  jokaera eta bide demokratikoak indartzeko erabakia.
- Respetamos la legítima diversidad de opciones para la construcción de nuestro pueblo.
- Guk, geure gain hartzen dogu, egiazko eta danentzat izango dan bakea bilatzeko erabakia.
Jauna dot argi eta salbamen

- Creemos en la fuerza pacificadora de la verdad.
- Guk, egiaren indar askatzailearen aldeko apostua egiten dogu.
- Creemos en la eficacia del diálogo para la búsqueda de las vías de una paz estable. Rechazamos todo intento de hacer de él un instrumento de estrategias calculadas.
- Guk, geure gain hartzen dogu, alkarrenganako errespetutik eta alkarri entzutetik sortzen dan alkarrizketa indartzeko erabakia
Jauna dot argi eta salbamen

- Reivindicamos la fuerza social del perdón para construir nuestro futuro. No queremos que la venganza y los odios nos encadenen para siempre a nuestro pasado.
- Guk, geure gain hartzen dogu guztion parkamen esperientzia bideratzeko erabakia.
- Creemos en la paz, logro de los hombres y mujeres y don de Dios.
- Guk, geure gain hartzen dogu, aspertu barik, otoitz egiteko erabakia, geure bihotz- barritze pertsonala eta gure inguruan bake-egile izateko konpromisoa.

DANOK: Emoiguzu Jauna, bihotz barri bat, emoiguzu ZURE PAKEA

Abadeak: Jesukristo gure....

GURE AITA
Egin deiogun otoitz guztion Aita dogun Jainkoari, eskatu deiogun mundu guztirako bakea eta gizaki guztiontzat eguneroko ogia.
Padre, haznos instrumentos de tu solidaridad, para que donde haya hambre, compartamos pan.


Ezaugarria egin

Orain  alkarri bakea emongo deutsagu bake egile eta bake zale izatearen konpromiso lez eta ondoren kandelak bizten hasiko gara.
Nos damos la paz y a continuación encederemos las velas mientras cantamos.
(Parrokietakoak euren farolarekin jende artera urreratuko dira kandelak biztuten eta gero batak bestearekin biztu dagizala)

ARRENKA ESKE GAGOZ, BAKEA, BAKEA...

Arrenka eska gagoz: BAKEA, BAKEA.
                        adiskide izateko: BAKEA
                        parkamen bidetik: BAKEA,            BAKEA.
                        alkar maitatzeko BAKEA.

                        Guz guztion artean: BAKEA, BAKEA.  
                        Jesusek nahi eban BAKEA.
                        benetan denontzat, BAKEA,          BAKEA.
                        Zorion bizia: BAKEA. 

OHARRA

Otoitzaldian zehar ekinean ibili dira gure ume eta gaztetxoak. Gugaz bat egiten dabe euren pankarta eta guzti.
Orain danok, kandelak bizturik, eliz atarira urtengo dogu ”Letaniak” abesten ditugularik. Ezaugarri hone bidez gure herriaren erdian bake-egile izan nahi dogula adierazi nahi dogu.
Salimos a la calle con las velas encendidas como gesto de nuestro compromiso por trabajar por la paz  en nuestro pueblo.
(Prozesiñoan kalera   urten letaniak abestuz)

Prozesiñoan kalera   urten letaniak abestuz

Letaniak       (Jose Antonio)
            Andra Maria santua                         Otoitz gure alde
Jainkoaren Ama santua                              “
            Bakegileen Ama                                          “
            Bakea maite dabenen Ama                                   “
            Bakea zerbitzatzen dabenen Ama                        “
            Bakearen Erregina                                      “
            Erromesen Ama                                          “

 Tartekakuz Agur Maria danok batera esan.
Korroa osatu edota euria balitz udal atarietan...

Azken otoitza.  (Arantzazu)

Berbizturik sentitzen zaitugunetik, Jauna, 
eta gutariko bakoitzaren ondoan,
dana bihurtu jaku itxaropena eta poztasuna:
Zurekin posible da herri zuzen eta baketsu baten bizitzea
Horregaitik badakigu ezin gareala hemen gelditu,
joan beharra daukagu Berbiztuaren poztasuna gizakiei iragartzera,
herri barri baten kimu barriak sortzen hasiak dirala oihukatzera.
Ez dago etsipenerako arrazoirik!
Ezin gara gelditu eskuak kurutzeraturik!




(Bedia)
Haznos, Señor, mensajeros de tu resurrección,
de que la vida se ha impuesto sobre la muerte.
Que con nuestro compromiso seamos transmisores de tu amor.
Ayúdanos, para que en medio de este pueblo que tanto nos necesita,
trabajemos por el entendimiento, por el diálogo, por la paz.
Que en nuestro pueblo empiecen  a brotar los brotes
que anuncian la primavera de la paz.
Y que la fe que tenemos en Ti  sea para nosotros guía,  luz y ánimo. 









BAKEAREN ALDEKO OTOITZA

Jainko Aita:
Zuk beti gurekin
hizketan diharduzu,
eta bedeinkatzen gozuz,
parkamena luzatzen,
eta Bakea eskeintzen

Zure Hitza alkarrizketa
 salbagarri baten
 azaltzen dozu:
zure Hitza BAKEA da.

Zure Hitzaren
gose-egarri gara,
eta zure Bakearen
beharra dogu.

Zure Hitzaren Argitan,
Bakerako bide seguru diran
alkarrizketa eta parkamenera
bultzatu gagizuz.

Argitu gure adimena,
sendotu gure bihotzak,
eta Bakea eraikitzeko
emon adorea.
Egin gagizuz, Jauna,
 bakezale, bakegile.


 

ORACIÓN  POR  LA PAZ

Dios y Padre nuestro:

Tú siempre
nos hablas a nosotros,
nos bendices,
nos perdonas
y nos traes la Paz

Tu Palabra es siempre
en diálogo;
Tu Palabra es PAZ.

Sentimos hambre
 de tu Palabra,
y necesidad de tu Paz.

Atentos a tu Palabra
ábrenos al diálogo
y al perdón,
vías seguras hacia la Paz

Ilumina nuestras mentes,
fortalece nuestros corazones,
y danos coraje
para construir la Paz.

Señor, haznos amantes
y agentes de la PAZ.

 



























AZKEN KANTUA

Guztiok gara,  neba-arrebak
danok Aita bat zaitugu
eta horrela bizi gaitezen
otoitz egiten deutsugu.
Alkar maitatuz bizi izateko
kristau agindua dogu,
baina sarritan basakeriak
gehiago ikusten ditugu.
Alkar maitatuz .....



 
Gerra, gorroto ta arrokeria,
horra gaur gure legea,
ta indartsu danak itxura onez
ahulagoa zapaltzea.
Justizia ta ogia behar,
hau da hemengo gosea.
Emoiguzu gaur, Aita zeruko,
ogia eta bakea.
Justizia ........











No hay comentarios: