Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 29 de julio de 2017

Dimako parrokiko ibilaldia



Uztailaren 28an Dimako 50 kristauok eta lagunok egin dogu aurtengo txangoa
Aurtengo ibilbidea Egoitz Zabalari esker egin dogu Legazpitik, Arantzazutik eta Oñatik.



Goizez, Legazpira heldu bezain laster urdaizpiko bokata txiki bat hartu gendun edari bategaz.

Geroxeago Legazpiko Mirandola burdin museoa eta eta aintzineko burdinola eta almazena (gaur Kurutzearen kapilla) bisitatu gendun. Museoan aintziñeko teknikak ezagutzeaz aparte, erakusketa bategaz aintziñeko burdin olan, Mirandolako aintziñeko langilen bizitza latza ezagutu gendun: 24 orduko bizitzan han bertan, aprendiza moduan 12 urtegaz hasi eta hil silicosis-aren ondorioz 35 urtegaz normalean. Horregaitik, korukideok forjarien bizitza latz hau oroitu eben abesti bategaz.

Gero Arantzazun hotela baten egin gendun bazkaria, santutegia eta kripta ikusi eta gero. beste abesti batzuk egin eta gero, autobusez barriro Oñatira joan ginen. Han San Miguel parroki ederra ikusi gendun, bere erretablo barroko-churrigeresko eta bere erretablo plateresko-berbizkundekoa, eta bere ibaiak zeharkatutako klaustro berezia. Gure bisita gidatua amaitzeko, baita bere Oñatiko Unibertsitateko eraikina eta historia jakin gendun, teilatu mudéjar eder bi ikusiz.

Mila esker antolatzaile guztioi, eta etorri zareon guztioi hain giro on eta alaia sortzeagaitik.  Datorren urtean gehiago eta hobeto egin arte!


Kronika: Roberto Jauregibeitia Sainz
Argazkiak: Egoitz Zabala eta  Joseba Esparta

No hay comentarios: