Abenduko izarrak

martes, 1 de marzo de 2022

Garizumako 1. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.




                                             

                                                                                           GARIZUMAKO I. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARRA

          Egun on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

          Joan dan eguaztenean -hauts ospakizuna eginaz- Garizuma deritzagun bost asteko denporaldiari hasiera emon deutsagu. Bere amaieran, gure fedearen ospakizunik garrantzitsuenean jarten gaitu kristinauok: Jaunaren Pazkora bidean.

          Garizumako lehenengo astetik, basamortuko bidea egiteko konbite egiten deusku Jaungoikoak. Basamortua, geure barruagaz eta Jaungoikoagaz alkartzeko toki berezi eta esanguratsua da. Basamortuan tentaldiaren zirikadak izaten ditugu, eta zer nahi dogun ebazteko toki sakon eta bizia dogu. Jesukristo, Espirituaren eraginez basamortura joan zan, eta gaur, berak hartu eban bidea hartzeko proposamena egiten deusku.

          Jainko-Herri lez, goazen alkarregaz bidean  Pazkora.

 

 ABESTIA:    “Basamortuan “….

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Maite gaituan eta bihozbarritzera dei egiten deuskun Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea izan beitez zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

Geure barruan ixiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta damutu, Jaunari parkamena eskatzeko.

 

+ Jesus Jauna, Aitarengana daroan bidea zareana. Erruki Jauna.

+ Jesus Jauna, tentaldian jausten garanoi parkatzen deuskuzuna. Kristo erruki.

+ Jesus Jauna, gu pekatutik askatzeko kurutzean hil zinana. Erruki Jauna!

 

HITZAREN LITURGIA

 

Dt 26, 4-10:

 

            Israel herriaren fedea ez da egia batzuk sinistea. Giza-historiaren barruan salbatzen diharduan Jaungoikoagan sinistea baino. Israelen historia guretzat ere argibide da: geu ere morrontza-etxetik askatasunerako bidea egitera goaz.

 

Erantzun-Salmoa: 90. Salmoa

 

            Askatasunerako bidean, ez gagoz bakarrik. Kanta deiogun atsekabe-aldian gure ondoan babez jakun Jainkoari  " Egon zaitez nigaz, Jauna, larrialdian  "

 

Erm 10, 8-13:

 

            San Pauloren berbak gogoratuko deuskue, gure fedearen iturburua Jaungoikoaren Berbea dala: berak laguntzen deusku eta argitzen gaitu.

 

 

Lk 4, 1-13:

            Jesus, gizona zan aldetik, geu lez tentatua izan zan; baina tentaldiak garaitu egin zituan. Goratu dagigun Jauna "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

Homili amaieran

 

Berrogei egun jarri dagigun

gure bizitzan ordena;

basamortua zeharkatzeko

beharrezkoa ez dena

barau bitartez pobreen alde

bihur limosna zuzena,

Jesus laguna jarraitzea da

gure otoitzik gorena!

 

 

Berrogei egun hazi dagigun

otoitzez gure bihotza,

maitasun eta alkartasunez

berotuz gizarte hotza.

Berrogei egun garbitu daigun

nagikeria ta lotsa

izan gaitezen baztertu eta

pobre guztien ahotsa.

 

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Erruki eta graziaren denporaldi honetan, egin dagigun otoitz Jesus basamortura eroan eban Espirituak berak lagundu deigun:

 

- Aita Santu eta Gotzaien  alde. Jaunaren Hitza onarturik Jesukristoren jarraitzaile leialak izaten lagundu deiguen. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-  Munduko pakearen alde, gizartean alkar-bizitza lortzeko, Espirituak, gizaki guztien bihotzetan alkarrizketa beharrizana  bultzatu dagian. Eskatu deiogun Jaunari.

 

- Gure bizitzan,  garizuma grazi aldi honetan, eukiteari, aginteari, ospeari uko egin eta Jainko Aitaren maitasunezko bidea hautatu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

- Arratiako kristau  alkartearen alde. Garizumako ibilbideak Jainkoagaz alkartuago bizi izaten, eta alkarregaz bidea egiten  ahalegindu gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

      + Lagun eiguzu, Jauna, Zure nahia egiteak dakarren poza bizi izaten, eta pekatua eta heriotzea menperatu eban Jesusen garaipena ospatzen dauan ospakizun honek, indartu gaizala Jainkoagan oinarritzen garanok, betiko bizitza dogula autortu dagigun.  Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Jesusen Ebanjelioak oinak lurrean ondo jarrita bizitzera garoaz. Kristogaz bat eginda, izan gaitezan bizitza gizakoiago eta anaikorrago baten zerbitzari on.

 

  

 

 

 

 

GARIZUMAKO I. DOMEKEA - C

 

SARRERAKO OHARRA

 

Egun on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

          Joan dan eguaztenean -hauts ospakizuna eginaz- Garizuma deritzagun bost asteko denporaldiari hasiera emon deutsagu. Bere amaieran, gure fedearen ospakizunik garrantzitsuenean jarten gaitu kristinauok: Jaunaren Pazkora bidean.

          Ya desde esta primera semana de Cuaresma, Dios nos invita a vivir una experiencia de desierto. El desierto es ese espacio simbólico de encuentro con nosotros mismos y con Dios, donde se experimenta la tentación, y donde hay que decidir por quién apostamos. Jesucristo hoy nos propone atrevernos a dar la misma respuesta que Él.

 

          Jainko-Herri lez, goazen  alkarregaz bidean  Pazkora.

         

 ABESTIA:    “Basamortuan “….

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Maite gaituan eta bihoz-barritzera dei egiten deuskun Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea izan beitez zuekin.

 

DAMU OTOITZA

Geure barruan ixiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta damutu, Jaunari parkamena eskatzeko.

 

+ Jesus Jauna, Aitarengana daroan bidea zareana. Erruki Jauna.

+ Jesus Jauna, tentaldian jausten garanoi parkatzen deuskuzuna. Kristo erruki.

+ Jesus Jauna, gu pekatutik askatzeko kurutzean hil zinana. Erruki Jauna!

 

HITZAREN LITURGIA

 

Dt 26, 4-10:    Israel herriaren fedea ez da egia batzuk sinistea. Giza-historiaren barruan salbatzen diharduan Jaungoikoagan sinistea baino. Israelen historia guretzat ere argibide da: geu ere morrontza-etxetik askatasunerako bidea egitera goaz.

            El Señor es todo para Israel, es también todo para nosotros. Dios está presente en la Historia salvadora.

 

Erantzun-Salmoa: 90. Salmoa

 

            Askatasunerako bidean, ez gagoz bakarrik. Kanta deiogun atsekabe-aldian gure ondoan babez jakun Jainkoari.

            El camino de la Cuaresma y el de toda nuestra vida, se halla bajo la protección de Dios. Cantemos nuestra confianza en Él.

 

Egon zaitez nigaz, Jauna, larrialdian 

 

 

 

Erm 10, 8-13:

           

            San Pauloren berbak gogoratuko deuskue, gure fedearen iturburua Jaungoikoaren Berbea dala: berak laguntzen deusku eta argitzen gaitu.

La Palabra de Dios es nuestra fuerza contra la tentación. Aceptemos esa Palabra, en nuestros corazones.

 

Lk 4, 1-13:    

            Jesús, fiel a su Padre, vence las tentaciones, y abre un camino de salvación.

            Jesus, gizona zan aldetik, geu lez tentatua izan zan; baina tentaldiak garaitu egin zituan. Goratu dagigun Jauna "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

Homili amaieran

 

Berrogei egun jarri dagigun

gure bizitzan ordena;

basamortua zeharkatzeko

beharrezkoa ez dena

barau bitartez pobreen alde

bihur limosna zuzena,

Jesus laguna jarraitzea da

gure otoitzik gorena!

 

 

Berrogei egun hazi dagigun

otoitzez gure bihotza,

maitasun eta alkartasunez

berotuz gizarte hotza.

Berrogei egun garbitu daigun

nagikeria ta lotsa

izan gaitezen baztertu eta

pobre guztien ahotsa.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Erruki eta graziaren denporaldi honetan, egin dagigun otoitz Jesus basamortura eroan eban Espirituak berak lagundu deigun, gutariko bakoitza eta Eliza osoa tentaldian jausi ez gaitezan:

 

- Aita Santu eta Gotzaien  alde. Jaunaren Hitza onarturik Jesukristoren jarraitzaile leialak izaten lagundu deiguen. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-  Munduko pakearen alde, gizartean alkar-bizitza lortzeko, Espirituak, gizaki guztien bihotzetan alkarrizketa beharrizana  bultzatu dagian. Eskatu deiogun Jaunari

 

- Por todas las personas que han entregado y entregan sus vidas día a día en el anuncio del Reino del Dios, para que se sientan sostenidos y sostenidas por nuestra oración y cercanía. Eskatu deiogun Jaunari.

 

- Por nuestra comunidad parroquial. Para que el camino cuaresmal nos ayude a participar más plenamente en la vida de Dios, y vivamos un culto más conectado con la justicia y con la gente que más nos necesita. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Lagun eiguzu, Jauna, Zure nahia egiteak dakarren poza bizi izaten. Eta, pekatua eta heriotzea menperatu eban Jesusen garaipena ospatzen dauan ospakizun honek, indartu gaizala Jainkoagan oinarritzen garanok, betiko bizitza dogula autortu dagigun.  Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

         

                                  

AZKEN AGURRA

 

            Jesusen Ebanjelioak oinak lurrean ondo jarrita bizitzera garoaz. Kristogaz bat eginda, izan gaitezan bizitza gizakoiago eta anaikorrago baten zerbitzari on.

            Con la fuerza de Dios, y el ejemplo de Jesús, vamos a vivir a lo largo de esta semana, superando las dificultades y siendo fieles a nuestra vocación cristiana.

 






                                         







GARIZUMA ALDIA

 











GARIZUMAKO I. DOMEKEA


      Deuteronomio liburutik (Dt 26, 4‑10)

      Moisesek honan berba egin eutson herriari: «Abadeak, zure eskutik lehenengo frutuak hartu eta Jaunaren, zure Jainkoaren, altara aurrean jarriko ditu.
      Orduan, Jaunaren, zure Jainkoaren aurrean, hauxe esango dozu: "Nire aita harantz-honantz ebilen aramear bat zan; Egiptora jaitsirik, arrotz bizi izan zan han, lagun bakar batzukaz; baina gero herri haundi egin zan, jentez eta indarrez.
      Egiptoarrek txarto erabili eta atsekabetu egin ginduezan, eta buztarri latza ezarri euskuen. Orduan guk Jaunari, gure asaben Jainkoari, deiadar egin geuntson, eta Jaunak entzun eban gure deiadarra. Gure atsekabe, neke eta estualdia ikusirik, esku bizkorrez eta beso zabalez atara ginduzan Egiptotik, beldur ikara, ezaugarri eta egintza harrigarrien artean. Orain gagozan toki honetara ekarri ginduzan, eta lur hau emon euskun, esnea eta eztia darion lurra. Horregaitik ekarri dodaz hona, Zuk, Jaun horrek, emon deustazun lurraren lehenengo frutuak».
      Jaunaren, zure Jainkoaren aurrean, itziko dozuz, eta Jauna, zure Jainkoa, ahuspez gurtuko dozu».

Erantzun-salmoa       Sal 90, 1-2. 10-11. 12-13. 14-15


Zagoz nirekin, Jauna, larrialdian.

      Goi-goikoaren babespean zagozana, guztiz Ahaltsuaren gerizpean bizi zareana, esaiozu Jaunari: «Zeu zaitut ihesleku eta gaztelu, ene Jainko, Zeugan nago sendo».
      Ez jatzu gatxik ondoratuko, ez izurririk zure txabolara hurreratuko. Agindu deutselako aingeruei zutaz, zaindu zagiezala bide guztietan.
      Eroango zaitue eskuetan, zure oinak harririk jo ez dagian. Suge eta sugegorri-gainean dozu oina jarriko, lehoia eta herensugea azpian zapalduko.
      «Neuri lotu jatan ezkero, onik atarako dot, nire izena ezagutu dauan ezkero, babestuko dot. Deituko nau eta Nik hari entzungo, beragaz izango nau larrialdirako, askatuko dot eta ospetsu egingo».
       
San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 10, 8-13)

      Senideok: Hauxe dino Liburu Santuak: «Zeure ondoan dozu berbea: zeure ahoan eta bihotzean. Berba hori da guk iragarten dogun sinismenaren barria. Izan ere, zeure ahoz autortzen badozu Jesus Jauna dala, eta zeure bihotzean sinisten badozu Jaungoikoak hilen artetik biztu ebala, salbatuko zara. Bihotzez sinisteak zuzentasuna dakarsku; eta ahoz autortzeak, salbamena. Liburu Santuak honan dino: «Haregan sinisten dauana ez da lotsatan geldituko».
      Ez dago bereizkuntza egiterik, judutar izan zein greziar izan; bat bera da guztien Jauna, Berari dei egiten deutsen guztientzat eskuzabala. Izan ere, Jaunaren izenari dei egiten deutson guztiak lortuko dau salbamena».

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 4, 1- 13)

      Aldi haretan, Espiritu Santuaz beterik bihurtu zan Jesus Jordanetik; Espirituak erabili eban basamortuan berrogei egunez, eta deabruak tentaldian jarri eban. Ez eban ezer jan egun hareetan; eta azkenean gosetu egin zan. Deabruak esan eutson: «Jaungoikoaren Seme bazara, esaiozu harri honi ogi bihurtu daitela». Eta Jesusek erantzun: «ldatzita dago: "Gizona ez da ogiz bakarrik bizi"».
      Gero leku goi batera eroan eta deabruak lurreko erreinu guztiak erakutsi eutsozan une baten, eta esan eutson: «Guzti horreen agintea eta aintza emongo deutsut; izan ere, neuri emon deusteez, eta nik neuk nahi dodanari emoten deutsadaz; beraz, gurtzen banozu, zeurea izango da dana». Jesusek erantzun: «Idatzita dago: Jauna, zure Jaungoikoa, gurtuko dozu, eta Bera bakarrik zerbitzatuko"».
      Orduan, Jerusalenera eroan eta jauretxeko teilatu ertzean ipini eban, eta esan eutson: «Jaungoikoaren Seme bazara, bota egizu zeure burua hemendik behera;
idatzita dago-ta: "Bere aingeruei aginduko deutse zu zaindu eta onik atarateko", eta "eroango zaitue eskuetan, zure oinak jo ez dagian harrietan"».
      Honan erantzun eutson Jesusek: «Aginduta dago: "Ez tentatu Jauna, zure Jaungoikoa"».
      Eta tentaldiak amaituta, alde egin eban deabruak, beste batera arte.

No hay comentarios: