Zoriontasunak

Mostrando entradas con la etiqueta familia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta familia. Mostrar todas las entradas

domingo, 15 de noviembre de 2026

Famili Meza: Jesusegaz + gara Abendua: Jesus gurera dator


Ereilearen parabola landu dogu etxean eta gaur mezatan ospatu, kantatu, sinbolo moduan etxean egindako fitxea konpartitu. Dan dana gurasoekaz batera eta kanta eta konta. Meza ederra gaurkoa. Eskerrik asko guztioi! Eskerrik asko ereileari. Beragaz + gara. 

domingo, 20 de septiembre de 2026

Pozarren umearen bateoa prestatzen

 


Irailan be, Bateoaren sakramentua ospatzeko topaketa izan da.  Izaten ikasi, sinisten ikasi, kidea izaten ikasi izan dira azaldu eta landu diren hiru moduluak. Helburua sakramentua ospatu alaitasun eta zoriontasunez, baita ere arduraz. Zorionak gurasoei!

viernes, 18 de septiembre de 2026

Umea katekesian apuntau gura neuke...

 


Santa Maria & Santa Eufemia parrokiak: 
Laster hasiko dira KT edo katekesi taldeetan izena emoten parrokiaz parrokia.

Umea apuntau gura badozu emon izena irailaren 22an eta 29an, martitzenak, arrastiko 6etan Santa Maria parrokian.

Quisiera anotar mi niño/a en la catequesis...

 


Parroquias Santa María & Santa Eufemia de Bermeo:

Los martes, 22 y 29 de septiembre, en Santa María, información e inscripción de los chavales de KT (catequesis).

domingo, 7 de junio de 2026

viernes, 22 de mayo de 2026

Pentekoste ospatu ume eta familiekaz

Katekesia amaitzen, jaunartzeen zurrunbiloan, Espiritu Santu gizajoa barriz be ahaztuteko arriskuan? Ez horixe! Hona baliapide errez batzuk gai hau lantzeko etxean, familian, katekesian...

viernes, 8 de mayo de 2026

Gure Jainkoa aita-ama da


Gure Jainkoa aita-ama da maitatzen daki bakarrik
Ez izan inoiz Haren bildurrik, maitatzen baino ez daki
Gure Jainkoa aita-ama da maitatzen daki bakarrik
Haren aurrean Zure bihotza mantendu beti zabalik.

jueves, 26 de marzo de 2026

Aste Santua umeakaz



Aste Santua etxean lantzeko fitxa


Eskerrik asko, barriro be, hor egotearren zintzo zintzo horma bako katekesia lantzen, horma bako parrokietan. Gaurko gaia, aste osorako, gure aste nagusiari buruz. Bilboko jaiak? Ez ba!  Aste Santua!

Gracias, de nuevo, por estar ahí trabajando fielmente la catequesis sin muros,  parte de las parroquias sin muros. El tema de hoy, para toda la semana, sobre nuestra semana principal. ¿Fiestas de Bilbao? ¡No! ¡Semana Santa! 


jueves, 19 de marzo de 2026

San Jose: aitaren eguna



Zuen haurrak ez du
hau ta hori ta beste hura nahi,
zuen haurrak zuek nahi zaituzte;
ez du ilhargirik ez izar hatzemanezinik eskatzen;
askoz ilhargiago,
askoz izarrago baitzaituzte zuek…

domingo, 25 de enero de 2026

Bateo topaketak Bermeon

 

Abian dira, aurten be, Bateoaren sakramentua ospatzeko topaketak. Urtarrilekoan egin dabe eurena Ane, Enare, Ezequiel eta Peioren gurasoek. Izaten ikasi, sinisten ikasi, kidea izaten ikasi izan dira azaldu eta landu diren hiru moduluak. Helburua sakramentua ospatu alaitasun eta zoriontasunez, baita ere arduraz.

domingo, 14 de diciembre de 2025

miércoles, 19 de noviembre de 2025

Gaur Bermeon: Bihotzez hezi. Inteligencia espiritual en la familia


Bete egin dau Txemi Santamariak frantziskotarren aretoa bere berbaldian. Ohiko apaltasunez eta era errez eta atseginez lagundu deusku ur sakonetan sartzen, gure barne espiritualtasuna lantzen, gaur egun bizi dogu egoera oso kontuan hartuz. Ondoren bederatzi bide eskeini deuskuz berau lantzeko gure familietan. Eskerrik asko Txemi!

sábado, 27 de septiembre de 2025

Zorionak Oihan! eta familia ere bai

 

Gaur goizean, Santa Maria parrokian Oihanen bateoa ospatu dogu. Izena, ura, krisma, argia... Jesusi jarraitzeko hazia erein dogu familia lagun. Zorionak!

viernes, 15 de agosto de 2025

Mertzedetako Ama: Jon Enbeitaren bertsoak



Bertso barriak Mertzedetako Amari jarriak, hitzak Jon Enbeita; Doinua herrikoia, Gernikako Errenteriko Mertzedetarako egokituak.

 Aingeruaren agotik zendun
Jaunaren mezua entzun
Hasieratik bere esanera
bihotza zabaldu zendun
Bihotz garbiko Ama
zaite gure argi lagun
Jaunaren berba ulertu eta
bere esana egin daigun.

sábado, 21 de junio de 2025

domingo, 15 de junio de 2025

Gure begiak



Gure begiak, Jesus maitea,
begoz zabal eta argi;
gure bihotza maitasun sutan
zurea lez bero garbi (bir).


domingo, 8 de junio de 2025

2.437 € Keniako haurtzaindegien alde Gernikako Jaunartzeetan + KTko Jaia



Zapatu arratsaldean Gernikaldeko katekesi jaia ospatu dogu San Fidel Ikastolan. Giro paregabean jolastu dogu, otoitzaldi bat ospatu dogu familian eta katekistek txokolate goxo-goxoa prestatu deuskue. Eskulanak egiteko astia be izan da. Eskerrik asko parte hartu dozuen familia guztiei, lagundu eta posible egin daben katekistei. Eskerrik asko be San Fidel Ikastolari instalazioak izteagatik.