Aloña Zameza Afrikan egon da laguntzen uda honetan, Togon, Afrikako herrialderik pobreenean. Bertan pobrezia muturrekoa dala kontau deusku, eta jentea egunean euro bi baino gitxiagogaz bizi dala. Bilboko Eleizbarrutiko Hegoalde Iparralde ikastaroa egin ondoren joan zan bertara Aloña. Dino han zer dagoen ikusteko turista moduan barik errealidadea ikustera joan behar dala.