Ohizkoak dira holako liburuak erderaz. Euskeraz ere
astiro astiro badoaz gero eta gehiago agertzen: egunean eguneko ebanjelioa,
egun bakoitzari gogoetatxo bat gehituz.
Abenduko izarrak
domingo, 25 de noviembre de 2012
viernes, 23 de noviembre de 2012
Biblia osoa bizkaieraz interneten
Albiste ona litzateke, Biblia osoa ez balitz ere, Itun Barria edo lau ebanjelioak izanik sikeran. Sarean. Debalde. Errez aurkitzeko pasarte bat eta errez erabilteko moduan. Badogu sarean Biblia batuaz, lapurteraz, umeentzako jolas eta guztiz. Bizkaieraz badoguz textu liturgiko asko, guk ere jarri doguz domeketako irakurgaiak sarean. Baina errez erabilteko moduan, pasarte bat kapituluka aurkitzeko eran, inoiz izango ete dogu?
miércoles, 21 de noviembre de 2012
Arratiako Eliza 2012 2015 Helburu bat, sei lehentasun
Arratiako Elizaren Eguneko bideo bat gure Elizaren helburuak banan banan azalduaz herriari.
lunes, 19 de noviembre de 2012
Egia eragin Introducir la verdad: Jose Antonio Pagola
Jesusen kontrako
auzia, Jerusalemera joatean, Pilato bizi ohi zen jauregian egin zuten segur
aski. Han topo egin zuten, hogeita hamargarren urteko apirilaren goiz batean,
Jesus izeneko akusatu babesgabe batek eta Erromako inperio-sistema boteretsuaren
ordezkari batek.
sábado, 17 de noviembre de 2012
Jainkoa Ebanjelioan ezagutu Conocer a Dios en el Evangelio: Asis sarea azaroa
Azken urteotan
murgildurik bizitu garen gizartean, gozatzea, edukitzea eta itxurak egitea izan
da jaun eta jabe; eta konturatu gabe “krisiak” azpian hartu gaitu, eta
bizitzaren oinarri genuen guztia bertan behera joan zaigu.
Eta geure
buruari galdetzen diogu: Eta orain zer?
viernes, 16 de noviembre de 2012
Arratiako Elizako parroki koruak alkarregaz: hona bildots eztia
Arratiako Elizaren Eguna zala eta, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanuriko parrokietako koruen partaideak bat egin eben mezea alkarregaz kantetako Arantzazuko parrokian.
jueves, 15 de noviembre de 2012
Artea: Txomin Artetxe abadeak emon dau San Martin eguneko meza bere ermitan
Arteako seme dan Txomin Artetxe abadeak emon eban mezea San Martin ermitean, hiru urte igaro eta gero obragaitik. Orain zaharbarrituta daukagu ermita zoraggari hau, 500 urte ingurukoa.
miércoles, 14 de noviembre de 2012
lunes, 12 de noviembre de 2012
Rafa Rekagorri: Arratiako Eleizaren esker ona
Rafa Rekagorri, organista de la parroquia de Igorre durante más de 30 años, recibe un homenaje de la Iglesia de Arratia.
Iñork ez du egun haren berri Nadie sabe el día: Jose Antonio Pagola
Hizkuntza
apokaliptikoa, munduaren azkenaz irudi eta baliabide sinbolikoez eraikia den
hori, aspaldi urteetan baino hobeto ezagutzera iritsi izanak, Jesusen
esperantzazko mezua entzuteko modua ematen digu gaur egun, jendearen bihotzean
estutasuna eta izua ereiteko tentazioan erori gabe.
domingo, 4 de noviembre de 2012
Partxisean jolastuz biziaz ikasi: Areatza, Igorre eta Zeanuri
Arratia guztian zehar, parrokiaz parrokia, badoa zabaltzen deialdi bardina: Partxisean jolastuz biziaz ikasi! Hona hemen Areatza, Artea, Igorre eta Zeanuriko ume batzuk Jesusengana heltzeko prest, gurasoen laguntzaz, partxisaren irudia erabiliz!
sábado, 3 de noviembre de 2012
Untzioaren ospakizuna Igorren
Urriaren 28an, San Simon eta San Tomas eguna hain zuzen ere, jai giroz jantzi zan Igorreko parrokia Untzioa ospatzeko. 17 urte holako ospakizunik ez egoala gure parrokian eta merezi izan dauela esan daikegu. Aita Martzel eta Bizian gora alkarteko kideen laguntzaz gertakizun ederra eta ospakizun hobea izan dira gurean. Hurrengo hitzordua astelehenean da, azaroaren 5ean, arrastiko 4,30etan Bizian gora alkartea Igorren martxan ipinteko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)