Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren eguna ospatzera
etorri zareen guztioi:
Joan dan eguaztenean -hauts ospakizuna eginaz- Garizuma deritzagun bost asteko denporaldiari
hasiera emon deutsagu. Bere amaieran, gure fedearen ospakizunik
garrantzitsuenean jarten gaitu kristinauok: Jaunaren Pazkora bidean.
Garizumako
lehenengo astetik, basamortuko bidea egiteko konbite egiten deusku Jaungoikoak.
Basamortua, geure barruagaz eta Jaungoikoagaz alkartzeko toki berezi eta
esanguratsua da. Basamortuan tentaldiaren zirikadak izaten ditugu, eta zer nahi
dogun ebazteko toki sakon eta bizia dogu. Jesukristo, Espirituaren eraginez
basamortura joan zan, eta gaur, berak hartu eban bidea hartzeko proposamena
egiten deusku.
Jainko-Herri
lez, goazen alkarregaz bidean Pazkora.
ABESTIA: “Basamortuan “….
ABADEAREN AGURRA
Maite
gaituan eta bihozbarritzera dei egiten deuskun Jesukristo gure Jaunaren grazia
eta bakea izan beitez zuekin.
DAMU OTOITZA
Geure barruan ixiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta
damutu, Jaunari parkamena eskatzeko.
+ Jesus
Jauna, Aitarengana daroan bidea zareana. Erruki Jauna.
+ Jesus
Jauna, tentaldian jausten garanoi parkatzen deuskuzuna. Kristo
erruki.
+ Jesus Jauna, gu pekatutik askatzeko kurutzean hil zinana. Erruki
Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Dt 26, 4-10:
Israel herriaren fedea ez da
egia batzuk sinistea. Giza-historiaren barruan salbatzen diharduan
Jaungoikoagan sinistea baino. Israelen historia guretzat ere argibide da: geu
ere morrontza-etxetik askatasunerako bidea egitera goaz.
Erantzun-Salmoa:
90. Salmoa
Askatasunerako bidean, ez gagoz bakarrik. Kanta deiogun
atsekabe-aldian gure ondoan babez jakun Jainkoari " Egon zaitez
nigaz, Jauna, larrialdian "
Erm 10, 8-13:
San Pauloren berbak gogoratuko deuskue, gure fedearen
iturburua Jaungoikoaren Berbea dala: berak laguntzen deusku eta argitzen gaitu.
Lk 4, 1-13:
Jesus, gizona zan aldetik, geu lez tentatua izan zan;
baina tentaldiak garaitu egin zituan. Goratu dagigun Jauna "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.
Homili amaieran
Berrogei egun jarri dagigun
gure bizitzan ordena;
basamortua zeharkatzeko
beharrezkoa ez dena
barau bitartez pobreen alde
bihur limosna zuzena,
Jesus laguna jarraitzea da
gure otoitzik gorena!
Berrogei egun
hazi dagigun
otoitzez gure
bihotza,
maitasun eta
alkartasunez
berotuz
gizarte hotza.
Berrogei egun
garbitu daigun
nagikeria ta
lotsa
izan gaitezen
baztertu eta
pobre guztien
ahotsa.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Erruki eta
graziaren denporaldi honetan, egin dagigun otoitz Jesus basamortura eroan eban
Espirituak berak lagundu deigun:
- Aita Santu eta Gotzaien alde.
Jaunaren Hitza onarturik Jesukristoren jarraitzaile leialak izaten lagundu
deiguen. Eskatu deiogun Jaunari.
- Munduko pakearen alde, gizartean alkar-bizitza
lortzeko, Espirituak, gizaki guztien bihotzetan alkarrizketa beharrizana bultzatu dagian. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gure bizitzan, garizuma grazi aldi
honetan, eukiteari, aginteari, ospeari uko egin eta Jainko Aitaren maitasunezko
bidea hautatu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.
- Arratiako kristau alkartearen
alde. Garizumako ibilbideak Jainkoagaz alkartuago bizi izaten, eta alkarregaz
bidea egiten ahalegindu gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
+ Lagun eiguzu, Jauna, Zure
nahia egiteak dakarren poza bizi izaten, eta pekatua eta heriotzea menperatu
eban Jesusen garaipena ospatzen dauan ospakizun honek, indartu gaizala
Jainkoagan oinarritzen garanok, betiko bizitza dogula autortu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Jesusen Ebanjelioak oinak lurrean ondo jarrita bizitzera
garoaz. Kristogaz bat eginda, izan gaitezan bizitza gizakoiago eta anaikorrago
baten zerbitzari on.
GARIZUMAKO I. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren
eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Joan dan eguaztenean -hauts ospakizuna eginaz- Garizuma deritzagun bost asteko denporaldiari
hasiera emon deutsagu. Bere amaieran, gure fedearen ospakizunik
garrantzitsuenean jarten gaitu kristinauok: Jaunaren Pazkora bidean.
Ya desde esta primera semana de Cuaresma, Dios
nos invita a vivir una experiencia de desierto. El desierto es ese espacio
simbólico de encuentro con nosotros mismos y con Dios, donde se experimenta la
tentación, y donde hay que decidir por quién apostamos. Jesucristo hoy nos
propone atrevernos a dar la misma respuesta que Él.
Jainko-Herri
lez, goazen alkarregaz bidean Pazkora.
ABESTIA: “Basamortuan “….
ABADEAREN AGURRA
Maite
gaituan eta bihoz-barritzera dei egiten deuskun Jesukristo gure Jaunaren grazia
eta bakea izan beitez zuekin.
DAMU OTOITZA
Geure barruan ixiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta
damutu, Jaunari parkamena eskatzeko.
+ Jesus
Jauna, Aitarengana daroan bidea zareana. Erruki Jauna.
+ Jesus
Jauna, tentaldian jausten garanoi parkatzen deuskuzuna. Kristo
erruki.
+ Jesus Jauna, gu pekatutik askatzeko kurutzean hil zinana. Erruki
Jauna!
HITZAREN
LITURGIA
Dt 26, 4-10: Israel herriaren fedea ez da egia batzuk sinistea.
Giza-historiaren barruan salbatzen diharduan Jaungoikoagan sinistea baino.
Israelen historia guretzat ere argibide da: geu ere morrontza-etxetik
askatasunerako bidea egitera goaz.
El Señor es todo para Israel, es también todo para
nosotros. Dios está presente en la Historia salvadora.
Erantzun-Salmoa:
90. Salmoa
Askatasunerako bidean, ez gagoz bakarrik. Kanta deiogun
atsekabe-aldian gure ondoan babez jakun Jainkoari.
El camino de la Cuaresma y el de toda nuestra vida, se
halla bajo la protección de Dios. Cantemos nuestra confianza en Él.
Egon zaitez
nigaz, Jauna, larrialdian
Erm 10, 8-13:
San Pauloren berbak gogoratuko deuskue, gure
fedearen iturburua Jaungoikoaren Berbea dala: berak laguntzen deusku eta
argitzen gaitu.
La Palabra de Dios es nuestra
fuerza contra la tentación. Aceptemos esa Palabra, en nuestros corazones.
Lk 4, 1-13:
Jesús, fiel a su Padre, vence las tentaciones, y abre un
camino de salvación.
Jesus, gizona zan aldetik, geu lez tentatua izan zan;
baina tentaldiak garaitu egin zituan. Goratu dagigun Jauna "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.
Homili amaieran
Berrogei egun jarri dagigun
gure bizitzan ordena;
basamortua zeharkatzeko
beharrezkoa ez dena
barau bitartez pobreen alde
bihur limosna zuzena,
Jesus laguna jarraitzea da
gure otoitzik gorena!
Berrogei egun
hazi dagigun
otoitzez gure
bihotza,
maitasun eta
alkartasunez
berotuz
gizarte hotza.
Berrogei egun
garbitu daigun
nagikeria ta
lotsa
izan gaitezen
baztertu eta
pobre guztien
ahotsa.
JAINKO HERRIAREN
OTOITZA
Erruki
eta graziaren denporaldi honetan, egin dagigun otoitz Jesus basamortura eroan
eban Espirituak berak lagundu deigun, gutariko bakoitza eta Eliza osoa
tentaldian jausi ez gaitezan:
- Aita Santu eta Gotzaien alde.
Jaunaren Hitza onarturik Jesukristoren jarraitzaile leialak izaten lagundu
deiguen. Eskatu deiogun Jaunari.
- Munduko pakearen alde, gizartean alkar-bizitza
lortzeko, Espirituak, gizaki guztien bihotzetan alkarrizketa beharrizana bultzatu dagian. Eskatu deiogun Jaunari
- Por todas las personas que han entregado y
entregan sus vidas día a día en el anuncio del Reino del Dios, para que se
sientan sostenidos y sostenidas por nuestra oración y cercanía. Eskatu deiogun
Jaunari.
- Por nuestra comunidad parroquial. Para que
el camino cuaresmal nos ayude a participar más plenamente en la vida de Dios, y
vivamos un culto más conectado con la justicia y con la gente que más nos
necesita. Eskatu deiogun Jaunari.
Lagun
eiguzu, Jauna, Zure nahia egiteak dakarren poza bizi izaten. Eta, pekatua eta
heriotzea menperatu eban Jesusen garaipena ospatzen dauan ospakizun honek,
indartu gaizala Jainkoagan oinarritzen garanok, betiko bizitza dogula autortu
dagigun. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez.
AZKEN AGURRA
Jesusen Ebanjelioak oinak lurrean ondo jarrita bizitzera
garoaz. Kristogaz bat eginda, izan gaitezan bizitza gizakoiago eta anaikorrago
baten zerbitzari on.
Con la fuerza de Dios, y el ejemplo de Jesús, vamos a
vivir a lo largo de esta semana, superando las dificultades y siendo fieles a
nuestra vocación cristiana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario