Abenduko izarrak

viernes, 22 de noviembre de 2024

Mundaka: Santa Katalina Jaia

 

                                      Azaroak 25:  SANTA KATALINA, martiria

 Mezea 12etan astelehenean

SARRERAKO OHARKIZUNA

    Egunon, guztioi, eta ondo etorri Meza santuaren ospakizun honetara.

    Gaur, Elizeak Santa Katalina, martiriaren eguna ospatzen dau. Alejandriako neska argi, lirain eta gazte honek, laugarren gizaldiaren hasieran, Jesus ukatu baino nahiago izan eban bizitzea galtzea. Lur honetako bizia emon eban betiko bizia irabaztearren. Horregaitik, Santa Katalinaren testigantzea gogoan izango dogu gure otoitzaldian.

            Arrantzaleen zaindaria, pozik ospatzen dogu urtero bere jaia Mundako bere ermita honetan.

 

jueves, 21 de noviembre de 2024

Jubileuko otoitza Oración del jubileo

 

Zeruan zauden Aita
zure Seme eta gure anaia den
Jesu Kristorengan eman diguzun fedeak
eta Espirituagan gure bihotzetan
isuria izan den karitatearen garrak,
esna dezatela gugan, zure Erreinuaren etorreran
itxaropenaren zoriontasuna.

Famili Meza Azaroaren 24an 12etan


Para las familias que andan en catequesis. Para las familias que terminaron la catequeis. Para chavales, padres y abuelos.  Para todas las familias y feligreses. Celebrar el amor de Dios y celebrar el amor mutuo.

Domingo 24 de Noviembre, 12:00 San Bartolome Martzede parrokian. Erdu! 

Azaroaren 24an, Ume Solidarioagaz batera ospatuko dogu hurrengo famili meza San Bartolome Mertzede parrokian.

miércoles, 20 de noviembre de 2024

“Haurtzaro Solidarioa” aurten be Gernikaldean


Haurtzaro Solidarioa ekimena egingo da domekan Gernika LumonIparralde-Hegoalde misino taldeak antolatzen dauan ekimena da. Aurten, hamazortzigarrenez egingo da. Urte guztian zehar, katekesietan eta etxeetan jostailuak eta liburuak batzen ibili dira eta domekan salgai jarriko dira. Iñaki Malaxetxebarriak kontau deuskunez, gabonetako kontsumoari erantzun jasangarria emoten jako era honetara, azaltzen dau Bizkaia Irratiak.

martes, 19 de noviembre de 2024

Urtean zeharreko 34. domekea B Kristo Errege Jaia

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

Konturatu orduko bete dogu urte osoa. Hona hemen danon eskura B urteko domeka eta jaiegunetako oharrak, euskeraz zein elebidunak, eta irakurgaiak euskeraz!

lunes, 18 de noviembre de 2024

Egiaz Con verdad Jose Antonio Pagola

 


Ez da gauza normala pertsona bat bizitza guztian existentziaren azken zentzua planteatu gabe bizitzea. Buru arin batena izan arren beraren egunen joanera, goiz edo berandu gertatuko zaio «haustura-unerik», ernearaziko dionik hondo-hondoko galderarik biziaren problemaz.

domingo, 17 de noviembre de 2024

Gaur Pobrearen 8. eguna: Behartsuaren otoitza heltzen da Jaungoikoarengana


Gaur, Gernikako San Bartolome-Mertzede parrokira mezu bal heldu jaku boteilatxo baten barruan. Bertan Aita Santuaren mezua Pobrearen 8. Eguna dala-eta. Pobreziaren aurrean jarrera bi hartu daikeguz: indiferentzia, ez begiratu, beste leku batera begiratu, ala alkartasuna, eskua luzatu, mezu hori zabaldu.

sábado, 16 de noviembre de 2024

Kanala: de cementerio a plató de cine

 

El cementero de la parroquia de Kanala y sus inmejorables vistas (ver video superior) se convertirá en plató de rodaje los último días de noviembre.

jueves, 14 de noviembre de 2024

Abendurako materialak Materiales para adviento

 

Wanted Abenduko izarrak Se buscan estrellas de adviento

Eleizbarrutiak ‘pertsona eredugarrien’ puzzlea egitea proposatu dau. La diócesis propone completar el puzzle de las personas `ejemplo´.

El Papa pide a la COP29 que se sume al Jubileo perdonando la deuda externa

 

El cardenal secretario de Estado vaticano, Pietro Parolin, transmite el mensaje del papa Francisco a los participantes en la Cumbre de Bakú

martes, 12 de noviembre de 2024

Urtean zeharreko 33. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.



lunes, 11 de noviembre de 2024

Kanala: ermita de San Martín


Eguraldi freskoa arren hainbat jende batu gara San Martin ospatzen Kanalako bere ermita txiki dotorean.  San Martinen hiru irudi landu doguz: bihotz zabaleko ebanjelioaren mezularia, gure euskal kulturan santu txiki argia, eta musikan eta literaturan. Udazkeneko San Martin ospatu ostean hamaiketako gozoa eta senide arteko bazkaria izan doguz.

Arazo handiak planteatu Plantearnos las grandes cuestiones Jose Antonio Pagola

 

Gaur egungo gizakiak ez die jadanik beldurrik diskurtso apokaliptikoei «munduaren azkenaz». Ez du hartzen denborarik Jesusen esperantzazko mezua entzuteko ere; halere, lengoaia hori bera erabiliz, mundu berri baten jaiotza iragarri du Jesusek. Gizaki honi ardura zaiona «krisi ekologikoa» da. Ez da, soilik, gizakiaren berezko ingurumenaren krisi bat. Gizakiaren beraren krisia da. Planeta honetako bizitzearen krisi globala. Krisi hilgarria, ez gizakiarentzat bakarrik, gainerako izaki arimadunentzat ere baizik, aspalditik ari baitira pairatzen.

domingo, 10 de noviembre de 2024

Mendata: esker ona ama-alabari

 


Gaur domekaz, Mendata San MIgel parrokian, esker ona agertu jake hainbat urtetan bertan sakristau lanak eta diruzain izan diran Maria Antonia Elorrieta eta bere alaba Maitaneri. Txalo artean, meza amaieran, lora sorta eta ebanjelioak 2025 liburu bana emon jake detaile legez. Gehiago merezi dabe baina parrokia apala danez...

Gernikaldeko Pastoral Batzordearen akta: Azaroa 2024


 

GERNIKALDEKO  PASTORAL  KONTSEILUAREN BATZARRAREN AKTA

 2024 – 11 – 6

EGUNA:  Azaroaren 6an

NON:  San Francisco  Parrokia

ORDUA:  Iluntzeko 8retan

viernes, 8 de noviembre de 2024

Egunean eguneko ebanjelioa 2025

 


Albiste on batekin natorkizu. Kalean da “EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA 2025”. MEZULARIK / MENSAJEROK argitaratua. Jai-igandeetan Mezako hiru irakurgaiak; astegunetan ebanjelioa. Egunero iruzkin edo komentario labur bat; aurten Patxi Álvarez de los Mozos SJren eskutik. Bukaeran otoitz-sailtxo bat, ederra baino ederragoa. 647 orrialde.

martes, 5 de noviembre de 2024

Urtean zeharreko 32. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.




lunes, 4 de noviembre de 2024

¿Calabazas de Halloween? ¡No! Calabazas solidarias


 260 kilo kalabaza alkarbanatu dauz Gernikaldeko Caritasek Ortukide proiektuak. Ortuan ikasten eta lan egiten dabilen taldeak, euren kideen artean lanaren fruitua banandu ostean, beste 260 kilo eroan ditu Caritaseko Lapiko lantegira berako sukaldaritzan laguntzeko.

Jabetza neurosia Neurosis de posesión Jose Antonio Pagola

 

Ebanjelioaren ekarpen baliotsuenetako bat, egungo gizakiari laguntzea da zentzu gizatiarrago batean bizitzen, «jabetza neurosiaz» gaixo dagoen gizartearen baitan.

domingo, 3 de noviembre de 2024

San Martin jaia Kanala, Forua, Morga...

                                          
Kanalan, ermitan, astelehenean, azaroak 11, 12etan. Foruan bezperan, parrokian, domekea, 12:30etan;  Morgan hurrengo domekean, azaroak 17, Meakaurren, 12etan.

Urtean zeharreko 31. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.



Gauza guztietan lehenengoa Lo primero de todo Jose Antonio Pagola

 

Kristau-esperientzia gutxi dira, bat-batean Jesusen hitzekin topo egitea bezain gozo, gure izatearen hondorik hondoena argi berri eta bizi batzuekin argitzen dutenekin, alegia. Horietakoa da Jesusek eskribauari emandako erantzuna, «Zein da aginduetan lehena?» galdetu dionean.

sábado, 2 de noviembre de 2024

Hildako guztiak gogoan, bihotzean eta otoitzean

 

Heriotzeak desegiten dau 

bizi-lekua munduan. 

Baina Zuk, Jauna, 

hartzen gaituzu 

zeure etxean zeruan. 

Hildako guztien oroipena edo Arimen Eguna


 
Egun honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta. 

  Irakurgaiak euskeraz.

Orain zuen bideetatik...

 


Bidea da bizitza. Nora doa gure bizitza? Badauka helmugarik gure bideak? Jainkoa ete dago gure bidearen amaieran? Ala helburu barik gabiz?

viernes, 1 de noviembre de 2024

Domu Santu Eguna

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.

                               

Zoriontsuak


Zoriontsuak bene benetan
bihotzez pobre diranak.
Zoriontsuak negar egiten
mundu hontan dakitenak.
Zeru-herrian zorion betez
beteko ditu Jaun onak. (bi)

jueves, 31 de octubre de 2024

Gaztain bako domusantuak



"Asimismo, en similares épocas (1920) y en encuestas realizadas en Zeanuri, se recoge que se recolectaban las castañas entre San Miguel (29 de septiembre) y Todos los Santos (1 de noviembre), dándose por entendido que los frutos que permaneciesen en el árbol fuera de ese período eran para esos mismos «todos los santos». Es decir, para los difuntos a los que se tiene presentes en esas fechas, más que en cualquier otro período del calendario", escribe Félix Mugurutza en su blog.

Bizitzaren atea dukegu heriotza: Joxan Artze

Ume aroa gogoratu dut poemak irakurtzerakoan. Asko poema labur trinkoak, sendo bezain esanguratsuak. Umetan, ez dakit nondik ikasita, saldan holako behi okelaz edo haragiz egindako pasta bat urtzen ziguten, gustua eta alimentua zeukala-eta. Bovril zeukan izena. Ezin ha beste barik jan. Lehendabizi saldan urtu. Bere gustuak jatekoa aberastu egiten zuen. Artzeren poema asko holako pasta sendoaz egindakoak egin zaizkit. 

miércoles, 30 de octubre de 2024

heriotzaren ataria dugu bizitza: Joxan Artze


Joxan Artzeren azken liburuaren orrialdeak banatzeari ekin nion aizto batez. Halako baten ate-joka norbait. Bikote bat zen. Jehobaren lekukoak. Edukazio osoz propagandazko esku orritxo bat eskaini zidaten. Luzea, kolore morea, Ipar Ameriketako marrazki topikoa, euskara garbia. Izena: Ba al dago itxaropenik hildakoentzat? Jesus! Ez dagoela ustekabekorik bizian?

domingo, 27 de octubre de 2024

Abian da Kosnoaga gazte taldea aurten ere

 


Gernikaldeko Kosnoaga gazte taldea abian da aurten ere. Eguraldi desatseginak programazinoa aldatu arren ederto baten igaro dabe arrastia gazteok. Kide barri eei ondo etorria emon, iazkoa gogoratu, jolasak, logo barria asmatu eta merendola.

jueves, 24 de octubre de 2024

San Lorentzo salba dagigun!


Arteagako parrokian "San Lorentzo salba daigun!" kanpaina hasi dabe San Lorentzoren irudi gotiko bat konsolidatzeko. 600 urte inguruko taila bat da, 90 zentimetroko altuerakoa, eta zedenak janda leku askotan.

miércoles, 23 de octubre de 2024

Moda Caritas fashion 03: ONU txiki bat


 Aurten ere abian da Caritsaek antolatutako joskintza tailerra Gernikaldean. Orain arte Sahara, Maroko, Gana, Colombia eta Argentinako ikasleak dagoz, bertoko boluntaria bigaz. ONU txiki bat.

martes, 22 de octubre de 2024

Urtean zeharreko 30. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


lunes, 21 de octubre de 2024

Itsuak ikusi amets



Itsuak ikusi amets
gaixoak behar bizia
arazorik larriena
argitasun gabezia.
Jesus zabal gugan
Barri Onaren argia!

Eserita bide ertzean Sentados junto al camino Jose Antonio Pagola


 

Kristautasunari, hasiera haietan, «Bidea» izena ematen zioten (Apostoluen Eginak 18,25-26). «Kristau bihurtzea», erlijio berri batean sartzea baino gehiago, bizitzako bide zuzena aurkitzea zen, Jesusen urratsei jarraituz. Kristau bihurtzeak «Kristori jarraitzea» esan nahi du beraientzat. Hau oinarrizkoa da eta erabakitzailea.

domingo, 20 de octubre de 2024

Bafoussam, Camerún >>> Gernikaldea

 


Gernikaldea > 2.996 > Bafoussam, Camerún

Jose Angel Agirre nos envía este video desde Bafoussam, Camerún, agradeciendo el gesto solidario de las Primeras Comuniones (familias, niños, feligreses...) de este año. Clica en la flecha para escuchar su mensaje.

viernes, 18 de octubre de 2024

Jesusen Berri Ona. San Lukasi entzunez C urtea 2024/25: Jose Antonio Pagola

 


Ale batzuk doan daukaguz gure blogaren bitartez eskabidea egiten daben lehenengoi oparitzeko. Anima zaitez eta bialdu zure eskabidea arratiatik@gmail.com gure helbidera.

 El Papa Francisco invitó a los cristianos a leer todos los días un versículo de la Biblia: “Comencemos por el Evangelio; mantengámoslo abierto en casa, en la mesita de noche, llevémoslo en nuestro bolsillo, veámoslo en la pantalla del teléfono, dejemos que nos inspire diariamente”.

miércoles, 16 de octubre de 2024

Eskerrik asko Aita Felix, Pedro eta Jesus Mari!


 
La Unidad Pastoral de Gernikaldea ha publicado un folleto de 12 páginas recogiendo fotos y los textos de la despedida y agradecimiento a los franciscanos, realizada en Forua el pasado 21 de septiembre. Recoge las intervenciones de  Carmen Ortega (Katekesia), Sonia Costillas (Caritas), Nerea Gainza (Ospatzaileak), Belen Olarreta (mertzediarra, bizitza erlijiosoa), Irene Vazquez Goyogana (Karidadeko alabea, Calzada egoitza), Joxe Mari Arregi (frantziskotarren probintziala) y un resumen, no literal, de las palabras del obispo de Bilbao Joseba Segura. Un recuerdo y un detalle. Solicítalo en tu parroquia.

Zabalik dago "Nire ahotsa ere baliotsua". Exposición de fotos de la mano de Caritas ya está abierta


 Yo también cuento, argazki erakusketa Caritasen eskutik.

martes, 15 de octubre de 2024

Urtean zeharreko 29. domekea B urtea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


                        

lunes, 14 de octubre de 2024

Botere hierarkiaren aurka Contra la jerarquía de poder Jose Antonio Pagola

 

Santiago eta Joan Jesusengana hurbildu dira eskari bitxi bat eginez: beraren ondoan ohore-postuetan jartzea. «Ez dakite zer eskatzen duten». Horixe diotse Jesusek. Ez dute ezer ulertu Jainkoaren erreinuaren eta beronen zuzentasunaren zerbitzura bizitzearen egitasmoaz. Ez dute buruan Jesusi «jarraitzea», baizik eta lehen postuetan «esertzea».

domingo, 13 de octubre de 2024

Octubre: mes misionero Urria: misiolariak gogoan

 


Misioak gogoan doguz beti, baina urrian aparteko indarraz. Gure misiolariak han dagoz eta gu ere hemen misiolari izateko deia dogu. Hona kantatxu bat aproposa hile honetan kantetako eta batez ere DOMUND egunean, urriaren 20an.

sábado, 12 de octubre de 2024

viernes, 11 de octubre de 2024

Urriak 11: Begoñako Andra Mari


Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz. 

martes, 8 de octubre de 2024

Urtean zeharreko 28. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
                    

lunes, 7 de octubre de 2024

Oinarrizko aldaketa El cambio fundamental Jose Antonio Pagola

 

Oinarrizko aldaketa, Jesusek proposatzen diguna, argia da. Egoistak izateari uztea, gainerako jendea norberaren probetxuaren arabera hartzeari uztea alegia, bizitza anai-arreba artekoago eta solidarioagoari ekiteko. Horregatik, legeko agindu guztiak leial betetzen dituen, baina bere aberastasunei itsuki atxikirik bizi den gizon aberatsari, Jesusen ikasle izateko, funtsezkoa den zerbait falta zaio: duena premian direnekin partekatzea.

domingo, 6 de octubre de 2024

Mundaka: Gaur bedeinkatu da Goiko Kaleko kurutzea


 Gaur goizean, mrza ostean, Goiko Kalean gabaz lapurtu eben kurutzea barriro ipini eta bedeinkatu dabe. Herritar talde zabala batu da otoitz giroan eta musika eta guztiz, herriaren historia,ondarea eta fedearen erakusgarri hau bedeinkatzeko. Herriak ez dau bere memoria galtzen.

El feminismo de Jesús (Mc 10, 2-16) Juan Ignacio Vara



El término feminismo es muy moderno. Además, es elástico, porque con él se arropan personas y grupos que mantienen criterios muy dispares. En algo quieren coincidir: en considerar a la mujer con el mismo valor personal que a los varones. Cuando afirmo que Jesús era feminista quiero expresar mi convicción de que manifestó una actitud frente a las mujeres que no era en absoluto la que predominaba en su entorno cultural judío. Ni en el religioso, tal y como era explicado al pueblo por los fariseos y otras compañías.

jueves, 3 de octubre de 2024

Abian da Gernikaldeko katekesia

 

Han comenzado ya las actividades de catequesis en Gernikaldea. Tras la charla de Clara Arza se están sucediendo las reuniones con los gurasoak. He aquí unas fechas comunes a tener en cuenta este curso:

martes, 1 de octubre de 2024

Urtean zeharreko 27. domekea B urtea



Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.