Mikel Azpeitiak 50 urte abade

Mostrando entradas con la etiqueta kortezubi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kortezubi. Mostrar todas las entradas

viernes, 15 de mayo de 2026

jueves, 17 de abril de 2025

Gazte Pazkoak Gernikan

 


120 gazte eta monitore dagoz egunotan Gernikan Gazteen Pazkoa ospatzen. Gaur tartetxo bat izan dogu eurekaz egon, berba egin eta alkarregaz bazkaltzeko Mertzede Ikastetxean. Beste talde handiago bat San Fidel Ikastolan dago. Muruetara joan etorria egin dabe goizez, inguruak ezagutuz, gazteenak. Beste taldeak Koretzubi eta Arteaga bisitatu dauz. Arrastitz dinamika hezitzaileak dabez Eguen Santua hobeto ulertu eta ospatzeko. Iluntzean, San Frantzisko parrokian ospatuko dabe elizkizuna talde biak alkarregaz. Esperientzia positiboa. Ondo etorri Gernikaldera!

domingo, 30 de marzo de 2025

V. Elizak lotuz: Gernikatik Gernikara


Eguraldi ezin hobeaz gaur burutu dau Gernikaldeko Pastoral Barrutiko katekesiak V. Elizak lotuz familia ekimena. Nahiz eta ordua aldatu, hainbat familia batu da urteeran, San Bartolome parrokian. Handik, zubiak eta bideak zeharkatuz, Andra Mari parrokia bisitatu eta San Frantzisko parrokian amaitu da ibilbidea. Bertan jolas alaiak, hamaiketakoa eta elizkizuna ospatu dira. Nora datorren urtean? Txalo bero bat antolatzaileei lan aparta egin dabe-eta.

viernes, 20 de diciembre de 2024

Gernikaldera heldu da Beleneko Bakearen Argia

Gaur arrastiz Bilboko Santiago Katedralean Kosnoaga taldeko gaztetxo bat argia jasoten.

Heldu da Gernikaldera Belengo Bakearen Argia. Zapatuan, abenduaren 21an, arrastiko 6etan, San Frantzisko parrokian ospatuko dan elizkizunean banatuko da argi hau parrokia eta herri ezbardinetara eroateko.

Ya está en Gernikaldea la Luz de la Paz de Belén. El sábado, 21 de diciembre, a las 6 de la tarde, esta luz se distribuirá en un oficio religioso que se celebrará en la parroquia de San Francisco para llevarla a diferentes parroquias y pueblos.

viernes, 28 de junio de 2024

Gernikaldeko Pastoral Barrutiko boluntarioak erromes Arantzazura

 


Gernikaldeko Pastoral Barrutiko kurtso amaierako ibilaldia Arantzazura izan da aurten. Hasierako otoitzaren ostean, domekako ebanjelioan oinarrituta, hamaiketako eder bat dastatu dabe. Ondoren, Arantzazuko alkartearen zaindari dan Juan Migel Dorronsoren eskutik, basilikaren bisita gidatua egin dabe.

sábado, 24 de febrero de 2024

miércoles, 5 de julio de 2023

Carmen Ortega Mendizabal, Iragarpen eta katekesiko arduradun barria Gernikaldean


 Kurtso barriagaz, Amaia Olaetaren ordez, Carmen Ortega Mendizabal ibiliko da Iragarpen eta Katekesiko animatzaile legez Gernikaldeko Pastoral Barrutian. Joseba Segura gotzainak egin dau izendapena, diszernimendu prozesu baten ostean. Suerte ona opa deutsagu zeregin honetan Kortezubin bizi dan emakume honi.