Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARRA
Egun on Eukaristia ospatzera etorri
zareen guztioi;
Joan dan domekan Jesusek basamortuan izan eban esperientzian laguntzeko abagunea izan genduan. Gaur, garizumako bigarren domeka honetan, beragaz Tabor mendiko bizikizunean parte hartzeko deia egiten jaku. Aitak bere Seme Maiteari entzuteko esango deusku. Jainkoaren esperinetzia gozoa izan, gero herrira jaitsi eta Jesusi jarraitzeko.
Bat egin daigun abestian, ospakizunari hasierea emoteko.
SARRERAKO ABESTIA: "Zure aurpegi bila…
"
ABADEAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu nahi deutsagun
Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,
izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Pekatari gara, baina era berean Jainkoaren seme-alaba; Jainkoaren errukian eta parkamenean konfiantza ipinita jo daigun Berarengana.
· Jesus Jauna, pekatariengana hurreratu eta onartzen dozuzana. Erruki, Jauna!
·
Jesus Jauna, fedez eta itxaropenez jokatzera deitzen
gaituzuna. Kristo, erruki!
·
Jesus Jauna, kurutzean oso osorik eskeintzean guretzat
salbamen egiten zarana. Erruki, Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Gn 15, 5-12. 17-18:
Jaungoikoak Abrahani agintzari edo promesa bat egiten
deutso: herri haundi baten aita izango dala eta bere ondorengoei lurralde bat
emongo deutsela. Gaurko fededunok ere Abrahanen ondorengo gara eta Jaungoikoak
bizitza betea eta zoriontsua eskeintzen deusku.
Erantzun-Salmoa: 26. Salmoa
Abrahanen barneko esperientzia geureganatzera, garoaz
gaurko salmoak. Jauna da gure argi eta salbamen.
"Jauna dot argi eta salbamen".
Flp 3, 17 - 4, 1:
Irakurgai honetan,
Jaunari leial izaten jarraitzeko eskatuko deusku San Paulok.
Lk 9, 28b-36:
Jesusek bere heriotzea iragarri deutse apostoluei; baina
honeek ezin dabe sinistu Jesusek neke-bidea hartu behar dauanik. Tabor mendiko
esperientziak heriotzeak nora daroan ikusten lagunduko deutse. Goratu dagigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.
Homili amaieran
Garizumako geografia
hartu dagigun kontuan:
Espirituak gidatzen gaitu
ez jausteko pekatuan.
Gauzak pilatzen, aginte guran,
itxura huts famatuan,
ez geratzeko erakusten dau
Jesusek basamortuan.
Espirituak mogitzen gaitu
basamortutik mendira,
bertan gozatuz atsedenean
otoitz onaren dirdira.
Gure barruak antzaldaturik
jarri herrira begira
pobreak eta baztertu danak
gu itxaroten han dira.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia
eta gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz
egin dagigun otoitz:
§ Eliztar guztion alde. Abrahamen antzera,
Jaungoikoaren agintzariez fidatu gaitezan eta gure fedea bere deiari emondako
erantzun zintzo lez bizi dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.
§ Gure bikaritzako gaztetxoen alde, gaur Galdakaon alkarturik, fede gozo eta askatzailearen testigu izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
§ Euskal Misioetako misiolari eta herrien alde. Gure itxaropenaren barri eta alkartasun praktikoa emon deieguzan. Eskatu deiogun Jaunari.
§ Eukaristia ospatzeko batu garan guztion alde. Entzun barri dogun Berbearen argiak eta erdibanatuko dogun Ogiaren indarrak kristau Alkarteko kide izate hori sendotu deiguen. Eskatu deiogun Jaunari.
Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti
entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan
maitatzen dauan bihotz zabaltasuna. JGJB. Amen.
DIRU BATZE AURRETIK
Gaur batzen dan dirua Euskal Misioen alde izango da. Eskerrik asko guztioi!
OHARRAK
Zapatuan, arrastiko 6etan, San Bartolome parrokian Helduen Sendotza sakramentua ospatuko dogu, Joseba Segura gotzain laguna gugaz dagoelarik. Erdu!
AZKEN AGURRA
Apostoluek Tabor mendian lez, Eukaristia honetan,
geuk ere Jesusi entzun deutsagu. Goazen orain geure testigantzeaz Haren berbea
iragartera eta zabaltzera.
ABESTIA:
GARIZUMAKO II. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARRA
Egun on Eukaristia ospatzera etorri
zareen guztioi;
Joan dan domekan Jesusek basamortuan
izan eban esperientzian laguntzeko abagunea izan genduan. Gaur, garizumako
bigarren domeka honetan, beragaz Tabor mendiko bizikizunean parte hartzeko deia
egiten jaku. Aitak bere Seme Maiteari entzuteko
esango deusku.
Seguimos a Jesús, acompañados por el Espíritu Santo, en esta "geografía de la cuaresma". Frente a nuestros miedos, Cristo transfigurado nos ofrece una señal cargada de esperanza: si seguimos su camino, nuestras vidas y nuestro mundo tienen futuro.
Bat egin daigun abestian, ospakizunari hasierea emoteko.
SARRERAKO ABESTIA: "Zure aurpegi bila…
"
ABADEAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu nahi deutsagun
Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,
izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Pekatari gara, baina era berean
Jainkoaren seme-alaba; Jainkoaren errukian eta parkamenean konfiantza ipinita
jo daigun Berarengana.
·
Jesus Jauna, pekatariengana
hurreratu eta onartzen dozuzana. Erruki, Jauna!
·
Tú, que nos llamas
a la fe y a la esperanza. Kristo, erruki!
·
Jesus Jauna, kurutzean oso osorik eskeintzean guretzat
salbamen egiten zarana. Erruki, Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Gn 15, 5-12. 17-18:
Jaungoikoak Abrahani agintzari edo promesa bat egiten
deutso: herri haundi baten aita izango dala eta bere ondorengoei lurralde bat
emongo deutsela. Gaurko fededunok ere Abrahanen ondorengo gara eta Jaungoikoak
bizitza betea eta zoriontsua eskeintzen deusku.
Dios, el Señor, da su palabra a Abrahán y éste confía en
la promesa de Dios y permanece fiel hasta la muerte.
Erantzun-Salmoa: 26. Salmoa
Abrahanen barneko esperientzia geureganatzera, garoaz
gaurko salmoak. Jauna da gure argi eta salbamen.
“El Señor es mi luz y mi salvación” canta el
salmista que confía en el Señor y en su bondad.
"Jauna dot argi eta salbamen".
Flp 3, 17 - 4, 1:
Irakurgai honetan,
Jaunari leial izaten jarraitzeko eskatuko deusku San Paulok.
San Pablo pide a los cristianos de Filipo, que vivan con
fidelidad a Jesucristo.
Lk 9, 28b-36:
Jesús se transfigura delante de algunos apóstoles. Les da
ánimos para seguir el camino de la cruz.
Jesusek bere heriotzea iragarri deutse apostoluei; baina
honeek ezin dabe sinistu Jesusek neke-bidea hartu behar dauanik. Tabor mendiko
esperientziak heriotzeak nora daroan ikusten lagunduko deutse. Goratu dagigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.
Homili amaieran
Garizumako geografia
hartu dagigun kontuan:
Espirituak gidatzen gaitu
ez jausteko pekatuan.
Gauzak pilatzen, aginte guran,
itxura huts famatuan,
ez geratzeko erakusten dau
Jesusek basamortuan.
Espirituak mogitzen gaitu
basamortutik mendira,
bertan gozatuz atsedenean
otoitz onaren dirdira.
Gure barruak antzaldaturik
jarri herrira begira
pobreak eta baztertu danak
gu itxaroten han dira.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia
eta gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz
egin dagigun otoitz:
§ Gure bikaritzako gaztetxoen alde, gaur Galdakaon alkarturik, fede gozo eta askatzailearen testigu izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
§ Euskal Misioetako misiolari eta herrien alde. Gure itxaropenaren barri eta alkartasun praktikoa emon deieguzan. Eskatu deiogun Jaunari.
§ Para que busquemos espacios de silencio y paz oracional y actualicemos en nosotros la experiencia de la Transfiguración. Eskatu deiogun Jaunari.
§ Por quienes participamos en esta Eucaristía, para
que la luz de la Palabra que hemos escuchado y la fuerza del Pan que vamos a
compartir, refuercen nuestro sentido de
pertenencia a la Comunidad cristiana. Eskatu deiogun Jaunari.
Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten
deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen
dauan bihotz zabaltasuna. JGJB. Amen.
DIRU BATZE AURRETIK
Gaur batzen dan dirua Euskal Misioen alde izango da. Eskerrik asko guztioi!
OHARRAK
Zapatuan, arrastiko 6etan, San Bartolome parrokian Helduen Sendotza sakramentua ospatuko dogu, Joseba Segura gotzain laguna gugaz dagoelarik. Erdu!
AZKEN AGURRA
Apostoluek Tabor mendian lez, Eukaristia honetan,
geuk ere Jesusi entzun deutsagu. Goazen orain geure testigantzeaz Haren berbea
iragartera eta zabaltzera.
Iluminados y fortalecidos con la Palabra de Dios y la
Eucaristía, seamos testigos ante el mundo de Jesús el Salvador y Mesías de
todos. Para ello recibamos la bendición de Dios.
ABESTIA:
No hay comentarios:
Publicar un comentario