Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – A
EZ EMON LEPORIK BEHARTSUARI
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna alkartean ospatzera etorri zareen guztioi:
Jainko gure Aitak
ondasun batzuk itzi dauz gure eskuetan eta gu gara horren arduradun. Hartutakoa
ez da guretzat; ezta gordetzeko ere. Ez
gara talentuen jabeak, Jainkoak emon
deuskuzan ondasunen zaintzaile eta banatzaileak gara.
Gaur mundu guztian,
Frantzisko Aita Santuak izendatuta zazpigarren aldiz Pobreen Munduko Eguna ospatzen dogu. Elizbarrutiko
Ebanjelizatzearen Plana kontutan harturik ALKARTE abegitsu eta inklusiboak izatera
deituak gara eta batez ere behartsuei lehentasuna
emotera, gure babesa, hurbiltasuna.
Aurtengo goiburuak diñoanez: EZ
EMON LEPORIK BEHARTSUARI. Pobrezi
klase asko dago gure inguruan. Zabaldu daiguzala gure begiak, gure bihotza eta eguneroko bizitzan, beharrizanean
dagoenari, gure alkartasuna adierazoteko gai izan gaitezala.
Hasi dagigun Eukaristia,
Jesusen irudiko izateko konpromisoa hartuz.
Jesusen
begirada edo besteren bat
DAMU-OTOITZA
Senideok: isilean eta damututa, parkamena
eskatu deiogun Jaunari, bere Erreinuaren alde lan gitxi egiten dogulako:
- Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzuzan
dohaiak frutu emon barik gelditzen
diralako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure astia eta dirua
Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan ipinten ez ditugulako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure deiari erantzun kaxkarra
emoten deutsagulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Es Za 31, 10-13. 19-20. 30-31:
Itun Zaharreko gizon jakintsu
batek etxekoandra on bati egindako gorespena entzungo dogu lehenengo irakurgai
honetan. Hona hemen azpimarratzen dituan alderdiak: lanerako trebetasuna,
behartsuakanako zabaltasuna, Jainkoaganako fedea eta itxaropena.
Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa
Salmo-egileak hauxe diñosku:
bakoitzari emon jakon zeregiña zintzo beteten dauanak, horrek izango dau
barruko poza.
"Bai dohatsu gau ta
egun...".
1 Ts 5, 1-6:
Tesalonikako
kristinauak urduri egozan, munduaren azkena noiz eta zelan izango zan jakin
nahiez. San Paulok zintzoak izatera eta egun ha gertatzera dei egingo deutse.
Mt 25, 14-30:
Jaungoikoak, batzuei gehiago beste batzuei
gitxiago, dohai baliotsuak emon deuskuz danoi. Baina ez alperrik gordeteko,
besteen onerako erabili eta lantzeko baino.
Aleluia abestuz gertatu
daiguzan gure bihotzak Jesusek esaten deuskuna entzuteko
Eta ogien eurkezpena
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Aurkeztu daiguzan Jaunaren
aurrean gure eta mundu guztiaren beharrizanak:
- Eleiza osoaren alde. Ez deiela leporik emon edozein eratako behartsuei.
Danak erakarri eta babestu. Beti euren arazoen aurrean adi eta laguntzeko prest
egon daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Nazinoetako gobernuek zuzentasunez jokatuz, pobrezian
bizi diran pertsonak eta herriak, euren benetako garapenerako behar dabena jaso
dagien. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Gehiegikeriak jasan
dabezan adin txikikoen alde, arlo fisikoan zein espiritualean suspertzeko
ezinbesteko laguntza aurkitu daien euren inguruan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gernikaldeko kristau-alkartearen alde: eguneroko
bizitzan behartsuek, gutariko bakotxa euren ondoan aurkitu gagiezala, eta
bizitzan aurrera egiteko, behar daben gure laguntza jaso dagien. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
Entzun, Aita, zure Semeagaz batera egin
deutsuguzan otoitzak eta bete egizuz gure gurariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
OHARRA
Datorren domekan Ume Solidarioaren azokea ospatuko dogu
Gernikako plazan goizean. 12etan mezea San Bartolomen. Ondoren kale jira
txistulariekaz plazaraino. Lagundu zure errifa erosiz. Aurten Ekuadorreko
Ricaurte heriko eskola berezia lagunduko dogu ataratako diru guztiaz.
Ume solidarioaren azokea aurten azaroaren 26an ospatuko da
OGIEN BEDEINKAZINOA
Eta ogiak banatu
AZKEN AGURRA
Eukaristia
honetan era berezi baten gogoan izan ditugu munduko pobreak, gure eguneroko
bizitzan ez daiguzala ahaztu, eta euren egoeraz oharturik gure alkartasuna
adierazteko gai izan gaitezala.
Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena
OHARRA
Gura badogu ezaugarri hau egin geinke parrokietan:
URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – A
«No
apartes tu rostro del pobre».
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna alkartean ospatzera etorri zareen guztioi:
Jainko gure Aitak
ondasun batzuk itzi dauz gure eskuetan eta gu gara horren arduradun. Hartutakoa
ez da guretzat; ezta gordetzeko ere. Ez gara talentuen jabeak, Jainkoak emon deuskuzan
ondasunen zaintzaile eta banatzaileak gara.
En esta séptima Jornada Mundial
de los Pobres, dentro del Plan diocesano de evangelización, se nos invita a ser
comunidades acogedoras e inclusivas.
El papa Francisco nos recuerda: «Cada día nos comprometemos a acoger a los
pobres, pero esto no basta. El grito de nuestros herman@s nos piden ayuda,
apoyo y solidaridad, un grito que cada vez se hace más fuerte». El lema de este
año es: «No apartes tu rostro del pobre».
Hasi dagigun Eukaristia,
Jesusen irudiko izateko konpromisoa hartuz.
Jesusen
begirada edo besteren bat
DAMU-OTOITZA
Senideok: isilean eta damututa, parkamena
eskatu deiogun Jaunari, bere Erreinuaren alde lan gitxi egiten dogulako:
- Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzuzan
dohaiak frutu emon barik gelditzen
diralako.ERRUKI, J.
- Jesus Jauna, gure astia eta dirua
Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan ipinten ez ditugulako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure deiari erantzun kaxkarra
emoten deutsagulako. ERRUKI, JAUN
HITZAREN LITURGIA
Es Za 31, 10-13. 19-20. 30-31:
Itun Zaharreko gizon jakintsu
batek etxekoandra on bati egindako gorespena entzungo dogu lehenengo irakurgai
honetan. Hona hemen azpimarratzen dituan alderdiak: lanerako trebetasuna,
behartsuakanako zabaltasuna, Jainkoaganako fedea eta itxaropena.
El autor del libro de la Sabiduría en la Biblia, alaba a
la mujer que sabe estar y hacer lo que conviene en cada momento de su vida.
Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa
Salmo-egileak hauxe diñosku:
bakoitzari emon jakon zeregiña zintzo beteten dauanak, horrek izango dau
barruko poza.
El salmo 127 expresa el deseo de que
Dios bendiga a quienes le temen. La bendición alcanza las realidades de la vida
concreta: el fruto del trabajo, la vida pacífica...
"Bai dohatsu gau ta
egun...".
1 Ts 5, 1-6:
Tesalonikako
kristinauak urduri egozan, munduaren azkena noiz eta zelan izango zan jakin
nahiez. San Paulok zintzoak izatera eta egun ha gertatzera dei egingo deutse.
Para San Pablo lo importante es vivir la solidaridad con
los hermanos. Esa es la preparación a la venida del Señor. La luz de la fe y la
fuerza del amor.
Mt 25, 14-30:
Jaungoikoak, batzuei gehiago beste batzuei
gitxiago, dohai baliotsuak emon deuskuz danoi. Baina ez alperrik gordeteko,
besteen onerako erabili eta lantzeko baino.
El Evangelio de hoy es una llamada a trabajar y a
colaborar mientras vivimos en este mundo.
Aleluia abestuz gertatu
daiguzan gure bihotzak Jesusek esaten deuskuna entzuteko
HOMILIA AMAIEREAN
Eta ogien eurkezpena
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Aurkeztu daiguzan Jaunaren
aurrean gure eta mundu guztiaren beharrizanak:
- Eleiza osoaren alde. Ez deiela leporik emon edozein eratako behartsuei.
Danak erakarri eta babestu. Beti euren arazoen aurrean adi eta laguntzeko prest
egon daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Que quienes tienen la misión de gobernar los pueblos
pongan todos sus esfuerzos en la consecución de la justicia, la paz, el
progreso y el bienestar, especialmente de las personas más pobres. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por aquellos menores que han sido víctimas de
abusos, para que encuentren en su entorno la ayuda que necesitan para reponerse
física y espiritualmente. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gernikaldeko
kristau-alkartearen alde: eguneroko bizitzan behartsuek, gutariko bakotxa euren
ondoan aurkitu gagiezala, eta bizitzan aurrera egiteko, behar daben gure
laguntza jaso dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita, zure Semeagaz
batera egin deutsuguzan otoitzak eta bete egizuz gure gurariak. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Datorren domekan Ume Solidarioaren azokea ospatuko dogu
Gernikako plazan goizean. 12etan mezea San Bartolomen. Ondoren kale jira
txistulariekaz plazaraino. Lagundu zure errifa erosiz. Aurten Ekuadorreko
Ricaurte heriko eskola berezia lagunduko dogu ataratako diru guztiaz.
AZKEN AGURRA
Eukaristia honetan era berezi
baten gogoan izan ditugu munduko pobreak, gure eguneroko bizitzan ez daiguzala
ahaztu, eta euren egoeraz oharturik gure alkartasuna adierazteko gai izan
gaitezala.
En la eucaristía hemos orado por los pobres y nos hemos
solidarizado con ellos; pero no nos conformemos con un día. Nuestro compromiso
nos pide un estilo de vida conforme al evangelio que nos lleva a compartir lo
que somos y tenemos.
Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena
OHARRA
Gura badogu ezaugarri hau egin geinke parrokietan:
Ez emon bizkarrik pobreari! No apartes tu rostro del
pobre. Tb 4,7
"Lurreko pobreenak"
XXXIII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR
Eskulanetan trebe jardungo dau.
Esaera Zaharrak liburutik (Es 31, 10-13. 19-20. 30-31)
Nork aurkituko etxekoandre jatorra?
Harribitxiak baino askoz gehiago balio dau.
Konfiantza osoa dau senarrak haregan,
eta ez da sekula beharrizanean aurkituko.
Zoriona ekarten deutso, ez zoritxarra,
bizitzako egun guztietan.
Artilea eta lihoa eskuratzen ditu,
gogotsu egiten dabe lan haren eskuek.
Eskuaz goruari heltzen deutso
eta atzamarrez ardatzari eragiten.
Dohakabeari eskua zabaltzen deutso
eta behartsuari laguntza emoten.
Guzurrezkoa da liraintasuna, alperrekoa edertasuna;
goragarria, ostera, Jaunari begirunea deutson emakumea.
Emon egiozuez eskerrak bere eskuen lanagaitik,
goratu herri osoaren aurrean berak eginagaitik.
Erantzun‑Salmoa Sal 127, 1-5
Dohatsu, Jaunaren bildur dana.
Dohatsu, Jaunaren bildur dana,
Haren bideetan dabilana.
Zeure eskuen lana dozu jango,
zoriontsu izango zara ta ondo jatzu joango.
Zure emaztea mahasti emonkorraren antzean,
zure etxe‑barruan;
zure semeak orio‑kimuen antzean, zure mahai‑inguruan.
Begira, holan izango da bedeinkatua gizona,
Jaunari bildur deutsona.
Jaunak Sion‑dik bedeinkatu zagizala,
Jerusalen dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala.
Ez zagiezala Jaunaren egunak
lapurrak lez harrapatu.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ts 5, 1-6)
Senideok: Hori noiz eta zelan izango dan ez dozue nik idatzi beharrik; zeuek dakizue nahiko ondo Jaunaren eguna uste barik etorriko dala, lapurra gauez lez.
Jentea «hau bakea eta segurtasuna» esaten ibiliko danean, orduan etorriko jake hondamendia gainera, uste barik, umedun dagoanari erdiminak lez, eta ez dau ihes egiterik izango. Zuek, ostera, senideok, ez zaree ilunpetan bizi, eta egun horrek ez dau zuek lapurrak lez zertan harrapatu. Zuek guztiok egiaren eta egunaren aldeko zaree; ez gara gauaren eta ilunaren menpeko. Beraz, ez dagigun lo egin gainerakoek lez; egon gaitezan, ostera, zuhur eta izan gaitezan neurritsu.
Gitxian zintzo izan zarealako,
sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 25, 14-30)
Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei: «Gizon batek, urrunera joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak itzi eutsezan. Bati bost talentu emon eutsozan, beste bati bi, beste bati bakarra: bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Eta gero joan egin zan.[Bost talentu hartu ebazana hareekin lanean hasi zan behingoan, eta beste bost irabazi ebazan. Bi hartu ebazanak ere gauza bera egin eban, eta beste bi irabazi ebazan. Bat hartu ebanak, ostera, lurrean zulo bat egin eta han gorde eban bere nagusiaren dirua.
Handik luzarora, etorri zan morroi hareen nagusia, eta kontuak garbitzen hasi jaken.
Hurreratu zan bost talentu hartu ebazana, eta beste bost eroan eutsozan, esanez: "Jauna, bost talentu itzi zeustazan; begira, beste bost irabazi ditut". Nagusiak esan eutson: "Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zarealako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara".
Hurreratu zan talentu bi hartu ebazana, eta esan eutson: "Jauna, talentu bi itzi zeustazan; begira, beste bi irabazi ditut". Nagusiak esan eutson: "Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zarealako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara".
Azkenean, hurreratu zan talentu bat hartu ebana, eta esan eutson: "Jauna, banekian gizon zorrotza zareala; erein ez dozun tokian igitaitzen dozuna, eta zabaldu ez dozun tokian batzen dozuna. Beraz, bildurrez joan nintzan, eta lurpean gorde neban zure talentua. Hor dozu zeurea!"
Nagusiak erantzun eutson: "Morroi gaizto eta alperra! Bazenkian, beraz, nik, erein ez dodan tokian igitaitzen dodala, eta zabaldu ez dodanean batzen. Horregaitik, nire dirua dirulariei itzi behar zeuntsen, nik, etortean, irabazi eta guzti jaso nengian. Kendu egiozue talentu hori, eta emon hamar dituanari. Dauanari emon egingo jakolako, gainezka izango dau; ez dauanari, barriz, daukon ha ere kendu egingo jako. Eta morroi alper huts hori bota kanpoko ilunpeetara. Han izango dira negarra eta agin-karraskadea!"»