Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO IV. DOMEKEA - C
SARRERAKO
OHARRA
Jaunaren
izenean, egun on:
Garizumako
laugarren domekea. Bidearen erdia egin dogu Pazkorako ibilbidean; eta, nahiz
eta batzutan gogorra izan gure porrotak eta pekatua autortzea, ez dogu
etsitzen, Jainkoaren errukia gure saldukeriak baino askoz haundiagoa dalako.
Horixe dakarsku gogora, beste behin
ere, Jesusek, seme galduaren eta Aita onaren parabolagaz. Merezi dau jarreraz
aldatzea eta bihozbarritzea bizitzea, gutako bakoitzagan gauzatu daiten Aitaren
etxeranzko itzultze pozgarria. Jaungoikoak ilusinoz beteta itxaroten deusku.
Jesusi jarraitu etxean ere. Etxea, babesa batzuetan, arazo iturri ere bai, beste batzuetan. Zelan eroan fedea gure etxeetara?
Hasi
dagigun elizkizun hau, Jaungoikoagana eta neba-arrebakana hurreratzeak emoten
deuskun poza kantuz adierazoaz:
"Zure aurpegi bila..."
ABADEAREN AGURRA
Bere Espirituaren indarraz, egintza onetan jardun dagigun, Kristo Jesusengan sortu gaituan Jaungoiko Aita errukitsua egon bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Beti ez dogu sendatzea onartzen, beti ez dogu Jaungoikoak aldatzerik nahi, beti ez dogu Aitaren eta anai-arreben etxera bueltatzea hobe dala uste. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun bihozbarritu beharra dogula. [Isilunea]
Parkamenaren Jaungoikoa, zure ontasuna eta hurkotasuna erakusten deuskuezan pertsonak eta jazoerak jarten dozuz gure bizitzan. Erruki, Jauna.
Parkamenaren Jaungoikoa, maitasun haundiz eskeintzen deuskuzu zure salbamena. Kristo, erruki.
Parkamenaren Jaungoikoa, pazientzia haundiz, gu etxera noiz bueltatuko zain zagoz. Erruki Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Jos 5, 9a. 10-12:
Israeldarrek, basamortua igaro eta Palestinako lurraldera heltzean, Pazko jaia ospatzen dabe. Askatasunean ospatzen daben lehenengo Pazkoa dala gogoratuko deusku gaurko lehenengo irakurgaiak. Ordura arte, "mana" izan da euren janaria; aurrerantzean, Jaungoikoak lurreko frutuz janarituko ditu.
Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa
Israeldarren antzera, gu ere Jaunaren bila genbiltzan, eta Jainkoa bidera etorri jaku, gu aske egiteko. Goratu daigun Jainkoaren maitasun neurrigabea
"Txastau egizue eta ikusi ze samur dan, Jauna"
2 Kor 5, 17-21:
Jesukristogandik hartu dogun eta bihotz-barritzera eroaten gaituan grazia gogoratuko deusku, beste behin, San Paulok, bigarren irakurgai honetan. Ez dagigula erantzun barik itzi egiten jakun dei hau.
Lk 15, 1-3. 11-32:
Liburu Santuetan aurkitu daitekeen parabolarik ederrenetariko bat eskeintzen deusku gaurko Ebanjelioak: "Seme ondatzailearena" deitzen jako, baina "Aita onarena" deitzea egokiago izango litzateke.
Jesusen berbak entzun aurretik, abestu dagigun Haren goralpena: "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
Homili amaieran
Lan gogorrean emoten dira
bizitzan ordu ugari,
egiten dogun ahalegin dana
ez da sarritan nabari,
fruitu eskasa edo ustela
nahiz agertu arbolari,
pazientzian maisu zu zara
izan zaitez gure sari.
Espirituak gaurkoan dakar
famili, etxeko giro,
babes lekua, aldi berean,
zenbat liskar ta enbido.
Errukiaren eredu dogun
Aitak azaltzen argiro:
senide hori epaitu orduko
zu zeu aztertu astiro.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Bat egin dagigun otoitz berean, Kristoren parkamenak gure harrizko bihotzak haragizko bihotz bihurtu dagizan. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA erantzungo deutsagu eskari bakoitzari.
Giza eskubideen onarpenean eta zuzentasun eta ontasunaren nahian oinarritutako bakearen kulturea eragin dagigun. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.
Gure familien alde, maitasun eta fede eskola izan daitezen, eliza txiki, errespetua eta alkar laguntzeko lantegi. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.
Gure munduan benetako ebanjelizatzaileak egon daitezan, parkamenaren eta itxaropenaren Barri Ona ilusinoz iragarri dagien. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.
Gure parroki alkarteak borondateak batu, gorrotoak gainditu eta pertsonen eta herrien arteko topaketea eta alkarganatzea eragin dagizan. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.
Entzun, Jauna, ilunpetan, zuk dakarskuzun salbamenean sinisten eta itxaroten dogunok zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta....
OHARRA:
Datorren asteburuan Caritasen kanpaina: "Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza" goiburupean
AZKEN AGURRA
Senideok, gaurko Ebanjelioan agertu diran seme bietan ederto margotuta gelditu gara; argi-argi erakutsi deuskue gure izakerea zelakoa dan: parkamena eskatzen dogu, baina parkamena emoteaz ahaztu egiten gara. Gure senide-alkarteko giroa barriztatzeko, etxeko Aitaren bihotz ona beharrezko jaku.
"Eskerrik asko, Jauna...”
GARIZUMAKO IV.
DOMEKEA - C
SARRERAKO
OHARRA
Jaunaren
izenean, egun on:
Garizumako
laugarren domekea. Bidearen erdia egin dogu Pazkorako ibilbidean; eta, nahiz
eta batzutan gogorra izan gure porrotak eta pekatua autortzea, ez dogu
etsitzen, Jainkoaren errukia gure saldukeriak baino askoz haundiagoa dalako.
Hemos
superado la mitad de la travesía que nos conduce a la Pascua. La "geografía" cuaresmal nos conduce hoy a nuestras casa, nuestros hogares. Muchas veces lugar cálido de cariño y amor. Oras veces con dificultades de convivencia, celos entre hermanos, desencuentros generacionales. Merece la pena cambiar de actitud y vivir la conversión,
para que se haga realidad en cada uno de nosotros la vuelta gozosa al hogar del
Padre. Dios nos sigue esperando con
ilusión.
Hasi
dagigun elizkizun hau, Jaungoikoagana eta neba-arrebakana hurreratzeak emoten
deuskun poza kantuz adierazoaz:
"Zure
aurpegi bila..."
ABADEAREN
AGURRA
Bere
Espirituaren indarraz, egintza onetan jardun dagigun, Kristo Jesusengan sortu
gaituan Jaungoiko Aita errukitsua egon bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Beti
ez dogu sendatzea onartzen, beti ez dogu Jaungoikoak aldatzerik nahi, beti ez
dogu Aitaren eta anai-arreben etxera bueltatzea hobe dala uste. Horregaitik,
isilune batean, onartu dagigun bihozbarritu beharra dogula. [Isilunea]
Parkamenaren Jaungoikoa, zure ontasuna
eta hurkotasuna erakusten deuskuezan pertsonak eta jazoerak jarten dozuz gure
bizitzan. Erruki, Jauna.
Parkamenaren Jaungoikoa, maitasun
haundiz eskeintzen deuskuzu zure salbamena. Kristo, erruki.
Parkamenaren Jaungoikoa, pazientzia
haundiz, gu etxera noiz bueltatuko zain zagoz. Erruki Jauna.
HITZAREN
LITURGIA
Jos 5, 9a. 10-12:
Israeldarrek,
basamortua igaro eta Palestinako lurraldera heltzean, Pazko jaia ospatzen dabe.
Askatasunean ospatzen daben lehenengo Pazkoa dala gogoratuko deusku gaurko
lehenengo irakurgaiak. Ordura arte, "mana" izan da euren janaria;
aurrerantzean, Jaungoikoak lurreko frutuz janarituko ditu.
El
desierto es para pasar por él, no para quedarse en él. El pueblo de Israel,
después de muchos años, llega a la Tierra prometida, la tierra de la libertad.
Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa
Israeldarren
antzera, gu ere Jaunaren bila genbiltzan, eta Jainkoa bidera etorri jaku, gu
aske egiteko. Goratu daigun Jainkoaren maitasun neurrigabea
El salmo
respira un agradecimiento cordial por el amor que Dios muestra a sus fieles.
Cantemos con alegría, la bondad del
Señor y su infinito amor
"Txastau egizue eta ikusi ze samur dan, Jauna"
2 Kor 5, 17-21:
Jesukristogandik
hartu dogun eta bihotz-barritzera eroaten gaituan grazia gogoratuko deusku,
beste behin, San Paulok, bigarren irakurgai honetan. Ez dagigula erantzun barik
itzi egiten jakun dei hau.
La fe en
Cristo, lleva consigo una actitud nueva: la reconciliación del hombre con el
hombre y con el mundo.
Lk 15, 1-3. 11-32:
Liburu
Santuetan aurkitu daitekeen parabolarik ederrenetariko bat eskeintzen deusku
gaurko Ebanjelioak: "Seme ondatzailearena" deitzen jako, baina "Aita onarena" deitzea
egokiago izango litzateke.
A través
de esta parábola del evangelio, Jesús proclama el amor infinito del Padre y
critica la dureza del corazón del que no sabe perdonar al hermano.
Jesusen
berbak entzun aurretik, abestu dagigun Haren goralpena: "Aintza,
Jesus, Zuri beti..."
Homili amaieran
Lan gogorrean emoten dira
bizitzan ordu ugari,
egiten dogun ahalegin dana
ez da sarritan nabari,
fruitu eskasa edo ustela
nahiz agertu arbolari,
pazientzian maisu zu zara
izan zaitez gure sari.
Espirituak gaurkoan dakar
famili, etxeko giro,
babes lekua, aldi berean,
zenbat liskar ta enbido.
Errukiaren eredu dogun
Aitak azaltzen argiro:
senide hori epaitu orduko
zu zeu aztertu astiro.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Bat egin dagigun otoitz berean, Kristoren
parkamenak gure harrizko bihotzak haragizko bihotz bihurtu dagizan. ZURE
ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA erantzungo deutsagu eskari
bakoitzari.
Gure familien alde, maitasun eta fede eskola izan daitezen, eliza txiki, errespetua eta alkar laguntzeko lantegi. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.
Por las personas que sufren, por
quienes viven en la oscuridad de la miseria, por las víctimas de la violencia y
de la guerra; en estos momentos pedimos por la situación de Ucrania. Para que
les llegue el calor de nuestro amor y nuestra solidaridad. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK
GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.
Para que en nuestro mundo no falten
personas que anuncien con ilusión el Evangelio del perdón y la esperanza. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK
GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.
Gure parroki alkarteak borondateak
batu, gorrotoak gainditu eta pertsonen eta herrien arteko topaketea eta
alkarganatzea eragin dagizan. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.
Entzun,
Jauna, ilunpetan, zuk dakarskuzun salbamenean sinisten eta itxaroten dogunok
zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta...
OHARRA:
Datorren asteburuan Caritasen kanpaina: "Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza" goiburupean
AZKEN AGURRA
Senideok,
gaurko Ebanjelioan agertu diran seme bietan ederto margotuta gelditu gara;
argi-argi erakutsi deuskue gure izakerea zelakoa dan: parkamena eskatzen dogu,
baina parkamena emoteaz ahaztu egiten gara. Gure senide-alkarteko giroa
barriztatzeko, etxeko Aitaren bihotz ona beharrezko jaku.
A
lo largo de la semana, vamos a recordar la parábola que hemos escuchado e
intentaremos llevarla a la vida. Para ello recibamos la bendición de Dios.
"Eskerrik asko, Jauna...”
No hay comentarios:
Publicar un comentario