Abenduko izarrak
lunes, 30 de agosto de 2021
Jesusi barnea ireki Abrirnos a Jesús Jose Antonio Pagola
Ezaguna da pasadizoa. Sorgor bat aurkeztu diote Jesusi; gorreria dela-eta doi-doi hitz egiten ahal du. Zoritxar handia du bere bizitza. Bere buruari bakarrik entzuten dio. Ezin entzun die bere familiartekoei eta auzokoei. Ezin hitz egin du bere adiskideekin. Ezin entzun ditu Jesusen parabolak ere, ezta ulertu ere beraren mezua. Bere bakardadean hesiturik bizi da.
domingo, 29 de agosto de 2021
Ez daigun Haiti ahaztu! ¡No nos olvidemos de Haití!
2.207 dira lurrikarearen ondorioz hildakoak atzo Haitiko agintariek adierazo ebenetik. Zauritutakoak 12.300 dira eta desagertuta dagozanak, 344. Esan dabenez, lurrikarak gogorren eragin dauen lurraldeetako populazioaren %40k preminazko laguntzea behar dau. Asko dira lehen lerroan dagozan erakundeak bai zibilak zein Eleizakoak. Latinamerikako eta Karibeko Eleizeak `Juntos por Haití´ deritxon kanpainea ipini dau abian giza laguntzea bideratzeko.
lunes, 23 de agosto de 2021
lunes, 16 de agosto de 2021
Norengana joan gaitezke? ¿A quién acudiremos? Jose Antonio Pagola
Jesusengana hurbiltzen denak sarritan uste izaten du era harrigarrian topo egiten duela egun-egungoa den norbaitekin: egun-egungo eta gure egungo problemetan gure garaikideetako asko baino presenteago dagoen norbaitekin.
Badira gaur oraino zirrara eragiten diguten Jesusen keinu eta hitzak, gure problemen eta bizi-kezken kirioa ukitzen dutelako. Denborarekin eta ideologien aldaketarekin bazter gelditzeari aurre egin dioten keinu eta hitzak dira. Bizi izan dituzten mendeek ez dizkiete moteldu beren baitan dituzten indarra eta bizitasuna, aditasun txikienaz eta bihotza egiaz irekirik erreparatzen badiegu.
domingo, 15 de agosto de 2021
Andra Mari 2021 mozalagaz
Zilegi da Andra Mari ospatzea egoera honetan? Zilegia eta beharrezkoa. Zilegia da osasun neurriak eta pertsona arteko tarteak jagoten badira. Zilegia da arauak betetzen badira. Zilegia da pandemiak hildakoak gogoan badoguz. Zilegia da arduraz eta erantzukizunez ospatzen badoguz.
miércoles, 11 de agosto de 2021
Una sociedad neopagana
Jesús Martínez Gordo
El PSOE ha comunicado los últimos días del mes de julio su voluntad de llevar a las Cortes una Ley de Libertad de Conciencia, Religiosa y de Convicciones -aparcada en la última legislatura del Gobierno Zapatero- y de renegociar los Acuerdos entre España y la Santa Sede de 1979, desmarcándose de una “denuncia” unilateral de los mismos. Es un doble anuncio que reabrirá, no tardando mucho, el debate sobre la diferencia entre la “aconfesionalidad” del Estado (pero no de la sociedad), tal y como se recoge en el artículo 16.1 y 16.3 de la Constitución española y sobre los diferentes contenidos asignados a lo que se entiende por “laicidad”, frecuentemente contradictorios entre sí, además de yuxtapuestos, algunos de ellos, a la “aconfesionalidad” acordada en el pacto constitucional. Pero también hemos conocido un documento de la Conferencia Episcopal Española, calificado por ciertos comentaristas -entiendo que de manera precipitada- como el mejor texto de los obispos desde hace mucho tiempo: “Fieles al envío misionero. Aproximación al contexto actual y marco eclesial; orientaciones pastorales y líneas de acción para la Conferencia Episcopal Española (2021-2025)”.
martes, 10 de agosto de 2021
San Lontzo jaia eta ermitea Zeanurin 2021: bideoa eta argazkiak
Arratiako San Lontzo ermitean, Otzerimendiko kofradian, ospatu dogun mezaren bideoa eta argazkiak
Si no puedes ver bien el video clic aquí mismo
viernes, 6 de agosto de 2021
Dima: Baltzolako San Lorentzo ermitea
jueves, 5 de agosto de 2021
Zeanuri: San Lorenzo de Otzerinmendi
miércoles, 4 de agosto de 2021
Gorbeia 2021 San Inazio mezea: fotos y video
Si no puedes ver el video haz clic aquí
Gorbeiako Igiriñaon, Edurretako Andra Maria ermita ondoan, San Inazio egunez ospatutako mezaren irudiak eta ereserkia.
Ekhik artzain munduko hiru tresna aurkeztu zituan: arrana, txabilea eta makila. Ogia eta ardaogaz batera eukaristia ospatzeko ezaugarri bikainak.
lunes, 2 de agosto de 2021
Bizitzen jakin Saber vivir: Jose Antonio Pagola
Zenbat aldiz entzun dugun: «Egiaz inporta duena bizitzen jakitea da». Eta, halere, ez dugu batere gauza erraza azaltzea «bizitzen jakitea» zer den. Sarritan, geure bizitza ohikeriazkoa izaten dugu eta aspergarria, demasa. Gazi-geza.
Alabaina, izaten dira uneak, zeinetan gure bizitza zoriontsu bihurtzen baita, antzaldatu, ziztu-aldi hutsekoa izanik ere. Uneak, zeinetan maitasunak, txerak, bizikidetasunak, solidaritateak, lan sortzaileak edota jaiak beste bizitasun bat hartzen baitute. Bizi garela sentitu ohi dugu. Geure izatearen hondo-hondotik irteten zaigu: «Hau da bizitzea».