Zoriontasunak
jueves, 1 de enero de 2026
Urte barri barri 2026
jueves, 25 de diciembre de 2025
sábado, 18 de octubre de 2025
Bikaritzako Topaketa Ondarroan: bideoa eta argazkiak
sábado, 20 de septiembre de 2025
Golako Santa Eufemia
Munitibar (Lea-Artibai) eta Albiz-Mendatako (Gernikaldean) muga mugan dago ermita hau. Baserria Albizen, ermitea Munitibarren. Ohitura danez, Santa Eufemia hurrengo zapatuan ospatzen da mezea eta hamaika auzotar batzen da bertan.
miércoles, 23 de julio de 2025
Elkartasunaren su motelean, saretzen: Caritas Lekeitio
Lekeitioko Caritasek urtero sukaldaritza tailerra ematen du, eta tailer soil bat ez ezik, herritarren artean harremanak sortzeko, estutzeko eta saretzeko modua ere bada. Partaideen eta boluntarioen arteko zubiak eraikiz, bertoko bizimodura egokitzen lagundu, eta bakardadeari aurre egiteko espazio bilakatzen da. Gaurko HITZAn irakurri geinke. Garaia Pagolaren artikulu bat.
jueves, 17 de julio de 2025
V. bikaritzako Caritaseko mahai ingurua Oizmendi Telebistan
viernes, 27 de junio de 2025
V. bikaritzako Caritas: mahai ingurua
Egunotan ospatu da Gernikan V. Bikaritzako Caritaseko boluntario eta langilen arteko mahai ingurua. Bertan izan dira Ana Sofi Telletxea, Jaione Conde, Aloña Zameza, Iñaki Malaxetxebarria, Guruzne Solabarrieta eta Jose Mari Kortazar.
miércoles, 18 de junio de 2025
Caritasen kanpaina asteburu honetan V. bikaritzan
Maitasunaren egun honetan, Alkarregaz. Camino de esperanza dinosku Caritasek. Eta hauxe dinosku: adore emon, sentiberatasuna biztu, Jesusen Barri Onaren lekukotasuna emon eta eskua luzatzea. San Bartolome parrokian, asteburuko mezatan, Aloña eta Iñaki boluntarioek euren testigantza emongo deuskue. Zer egiten dan Caritasen eta zergaitik.
sábado, 14 de junio de 2025
jueves, 29 de mayo de 2025
V. bikaritzako Caritaseko boluntarioen batzarra Lekeition
Lekeition ospatu da V. bikaritzako Caritaseko boluntarioen batzarra. Hasiera otoitz eta partaideen aurkezpenaren ostean. Monicak emon deusku berbaldi trinko bat haur eta nerabeen babesari buruz. Ondoren partaideek euren proiektuen barri emon dabe: Lekitioko harrera, erroperoa eta sukaldaritza ikastaroa. Gernikaldeko harrera, erroperoa, joskintza eta ortukide ikastaroak...
sábado, 17 de mayo de 2025
Bosgarrena: 5 x 15 = 75 urte
viernes, 9 de mayo de 2025
Joseba Segura gotzain jauna bosgarren bikaritzako arduradunakaz
Maiatzaren 8an, Gernikako Andra Mari parrokian hasi zan batzarra. Haiserako otoitzaren ostean, Estrella Moreno IDTPko zuznedariak sarrera bat egin bean sinodaltasuna Pastoral Barruti mailan landuz. Bertaratru ziran 25 lagun Lea-Artibai, Mundaka-Bermeo eta Gernikaldeko talde ministerialetako laiko, erlijioso eta abadeak, eta EBIko Markinako Bera Kruz, Bermeoko Sagrado Corazón eta San Fideleko ordezkariak, Ondarruko Arrantza Eskola eta Kirstau Eskolako Gernikako Mertzedetako ikastetxekoak.
miércoles, 7 de mayo de 2025
V. bikaritzako guasap taldea
Hainbat guasap talde badabil gure bikaritzan. Batzuk lurraldearen arabera: parrokia, eskualdea... Beste batzuk ekintza pastoralaren arabera: katekesia, ospatzaileak, familia pastorala, etab. Badago talde bat bikaritza osoko kideak batzen dauzana.
sábado, 3 de mayo de 2025
V. bikaritzako gizarte jubileua ospakizuna prestatzen
Preparando la celebración del Jubileo social de la V. vicaria
Ekainaren 14an, zapatuan, goizeko 10:30etan hasiko da Gernikako San Frantzisko parrokian V. Bikartzako gizarte Jubileuaren ospakizuna.
domingo, 16 de marzo de 2025
miércoles, 12 de febrero de 2025
Erretiroa: Lekuan lekuko. Garizumako geografia
Garizumako erretiroa. Aukera bi dagoz: gaztelaniaz ala euskeraz. Zapatua bakarrik ala asteburu osoa. AZken eguna izena emoteko: martxoaren 3an.
Izena emoteko klikatu hemen:
martes, 4 de febrero de 2025
Ondarroa: Antiguako Ama Birjineari koroa barria jartzea
Gaur, otsailaren lehena, zapatua, 12etatik aurrera elizkizun eder baten Antiguako Ama Birjineari koroa barria jarri jako. Bete beterik egon da elizea ospakizun honetan Andra Mariaren bedekeinzanioa eskatzeko.
domingo, 8 de diciembre de 2024
jueves, 9 de mayo de 2024
Gaur Bikaritzako Caritaseko Batzar Nagusia
Tarte luzean batera egon barik, Bikaritzako Caritasekoak aparteko deialdia daukie eguen honetan, maiatzaren 9an, Gernikako San Frantzisko Parrokiko lokaletan. Adi!
jueves, 21 de marzo de 2024
Joseba Segura gotzaina V. bikaritzako talde ministerialakaz
Joseba Segura Gotzaina gaur alkartu da V. bikaritzako talde ministerialakaz. Lea-Artibai, Bermeo-Mundaka eta Gernikaldea. Batzarrean ere izan dira Markinako Bera Kruz, Bermeoko Sagrado Corazón, eta Gernikako San Fidel eta Mertzedetako pastoral arduradunak.
















