Garizumea alkarregaz ibiltzea itxaropenean. Holan dino aita santuaren garizuma agurrak.
Ibili. Mugidu, Lekuz aldatu. Goazen! Kurtso hasieran. Dirua,
prestaketak, autobusak, ehunka lagun… Goazen! Baina nora? Agenda bete ekitaldi,
planak aurkeztu han eta hemen, ekimen bat amaitu orduko bete bat hasi. Pilatu.
Metatu. Ebanjelizazino plana dogu. Baina horregaz batera sinodoa. Ez ahaztu
Jubileoa. Eta gurean 75 urte elizbarrutia zatitu ebela. Eta gotzainen idazkia.
Eta mugimendu, elkarte edo orden erlijiosoaren planak.
Goazen! Nora?
Garizumako geografiak, Lukasen ebanjelioaren arabera,
Espirituak gidaturik, bost leku geografikoetara eroaren gaitu. Toki fisikoak
bezain existentzialak. Bizi eta bisitatu daiguzan.
Ibili alkarregaz.
Taldean edo alkartean. Alkarri lagunduz, alkarri itxaron eta alkarri lagunduz. Bota
alde batera alperkeria. Gaur egungo lagunakaz. Parrokian edo bikaritzan alboan
daukadazanakaz. Elizbarrutian eta misioetan. Gure aurretik bide hau egin
dabenak. Lukas ebanjelistea. JML. Beste fededun askogaz batera.
Itxaropenean. Jubileu kutsua. Urtea. Gure barruari begira baina
ingurua eta gizartea ahaztu barik. Behartsuentzat askapen eguna, zorrak
kitatzea, senideak etxera itzuli eta familiak batzea, lurra Jainkoarena dala
gogoratzea. Sakramentuak ospatuko doguz. Aldi berean otoitzean izan gure
lantokia, familia eta eliza. Jainkoa gure inguruan dagoela ahaztu barik.
Eskatuz eta eskertuz. Gozatuz. Elkar egonaz. Bere Espirituaz jantziz. Baraua,
otoitzaz eta alkartasunez, limosna eta
justiziaz bilakatuz.
1. Basamortua (Lukas 4,1-13)
1.1. Hondarra.
Ez da gure hondartzetako
area (Hemen arean egon arren,Laidan edo Lagan, begi bistara doguz itsasoa,
mendiak. Basamortuan area baino ez).
Jainkoaren bedeinkapen
bako lurraldean Hondar huts eta desertu azala. Haizearen makina tematsu
xehatzaileak Urun kosmiko bihurtuz harri-zaporeko otamen (ahokada, mokadu)
hila. (Gure lanak, ametsak asmoak ere desegin egiten dira. Hauts bilakatu.
Hondar. Area. Ezer eza).
Egunaren sukarra,
gauaren hotzikara: hotz beroen bizipena. Gauak eta malkoak astroen sentimen
agonikoak dira.
Antsia eta ametsak,
loratzea eta zimeltzea, oinaze eta poza.
Eta bakoitzak bere
basamortua dauka, norberak zeharkatu behar dauena (JML 1997).
Cada uno de nosotros
está llamado a hacer experiencia de liberación y a caminar por el desierto de
la vida (Papa Francisco).
1.2. Egarria
Desertuko ibiltariak,
hondarraren islan, ur espejismoa. Gure burua engainatzea ala egon dago?
Egarri agonikoa.
Hilzorian dagoenari lagundu deutsagunean. Edo gaixoari urez bustitako zapia
ahoratu. Heriotzaren deia, ataria.
Desertuak sentiazo
egiten deusku ez izatea: hori dala gure izaeraren hasiera eta amaiera. Maite
dogunon hasiera eta amaiera. Espejismoa ala errealitate gordina? (maite dogunon
eta maite izan gaituenen heriotza, desagertzea, dolua. Betiko biziaren
egarria…).
1.3. Gosea
Zazpi
gauza gorrotatzen ditu Jaunak eta zortzigarren bat erabat du
higuingarri: begi harroak, mihi gezurtia, errugabearen
odola isurtzen duten eskuak, asmo
txarretan dabilen burua, gaiztakeria egiteko presa duten oinak, gezurra
dioen lekuko faltsua eta senide arteko liskarren sortzailea. Eta
zortzigarrena, janagaitik salatzen dauena (Esaera 6,16-19).
Gose izan ez garenok zelan epaitu gose dana? Eta arinkeriaz sarriegi
dagigu. Goseari esker jakin neban nire barruan ez neukala biziaren giltzik. Eta
arduratu beharra neukala gosez bizi direnekaz. Goseak proban jartzen dau nire
bihotza. Mana zan zerutik jatsia desertuko janaria, Jainkoaren ahotik jalgia.
Galdutako gariagaitik, negarretan. Mahatsondoaren gozoa galduta. Desertuak
irakatsia.
Gerra sasoiako gerrako
umeak. Jatsuko “Lurdeseko Ama haur etxea”. Intxausti jaunaren ekimenaz.
Neskatila batek gabaz ogia ikusi eta gorde hurrengo egunean be jateko. Esan
eutsien ez gordetako, hurrengo egunean be ogirik izango ebala!
1.4. Bakardadea
“Nor da zure maisua,
Xalbador?” Eta harek erantzun: “Bakartasuna…” Bertsolari. Poeta eta profeta.
Jainkoa eta ni harrigarria, eredugarria. Haizea zan misterioaren mezularia,
etxola tenplua, oihana barrion-ekarlea.
Bakardade behartua eta
bakardade aukeratua. Behartua: gaixoa, edadetua, larguna… Aukeratua, gura
izana. Madarikazioa.
Ez da ona gizakia
bakarrik egotea.Gaizkileen esku dago behartsua, atzerritarra, alarguna,
umezurtza. Lotsagarri gertatzen dira agorrak. Bakardadea heriotzaren atarian.
Norberak emon behar pausu hori.
1.5. Nora ezean
“Ez dago biderik.
Ibilian egin ohi da bidea”. Holakoa da desertuko legea. Hondar multzoak
aldakorrak izanik, eraldatuz doaz. Urratsen oinatzak, nondik etorri garan,
haizeak garbitzen dauz, ezabatu. Habiatik aldeginda, noraezean dabilen txoria
(Esaera 27,8), holan desertuan galtzen bagara.
Sentsazio ezkorra, alperriko
lana, etsipena, ezerezera daroan ahalegina. Inora ez doazen pausuak. Marinelak
badauka portuaren erakarpena; erromesak ere bai santutegiaren irrika. Desertuko
ibiltaria ezerezetik urten eta exodoan bizi da. Noraezaren ibilera tristea da.
Biluzik ixten gaitu. Trotamundoak ala erromesak? Bada erromesik desertuan?
1.6. Babesik eza, dasanparoa
Goian zerua, behean
lurra: gerizpe bakarra harkaitz kontraren bat. Eguzkitan erre beharra; gau
izartsuen hotz erruki bakoa. Ez landarerik, ez bedarrik, euriaren eskasiaz. Lur
soila. Lehorra. Malkorra. (Esteril). Arriskuz betea. Ez dabil inor. Ez dator
inor. Ez doa inor. Ez dago itzulbiderik. Lehoi orrokariz, sugegorriz eta dragoi
hegalariz josia, basa txakurren bizilekua (Is 30,6). Gau mamuaren egoitza,
saien pizti-zuloa (Is 34,14).
Profeten utopia baino ez
zen bizidunen familiarteko harremanen amets gizakoia, baina desertuak
suntsiarazten duena bizirik iraun-beharraren lehian.
Desertua ez da herriaren leialtasun-ezeko garaia, baizik
eta Jainkoaren leialtasun errukitsuaren garaia…
2. Loreak (Lk 9,28b-36)
Gauza txikiak.
Hauskorrak. Jagon behar doguzanak. Alaitasuna. Kolorea. Usain gozoa.
Edertasuna. Opari gai. Kanta: Kantu,
kanta kantore, biziari emon lore, Oskarbi taldeak.
Ez dira berez basamortu
batzutan agertzen diran loreak.
Ez dira Israelgo
ureztatzeaz, zientziaz eta teknikaz, lortutako landa emaitzak. Kasu Ekuador edo
Murcian. Guk ez ditugu arazoak konponduko, arazo guztiak konponduko. Ez gara
estatua. Ez dogu indarrik. Jesusek ere ez zituen gaixo guztiak osatu, behartsu
guztiei jaten eman. Baina ezin geratu desertuan geldi. Goazen Mendira.
San Frantziskok esaten
ei eutson alkarteko ortularari tartea ixteko beti ortuan lore eta usaindun
bedarrei. Ez zedila dan dana bete jateko oturariz. Lurra jatekoak ekoiztekoa da,
baina baita ere, aldi berean, gratuidade, jai eta bat egiteko gunea. Landatu
daiguzan loreak!
Jatsuko “Lurdeseko Ama
haur etxea”, gerra sasoiko umeak urte t’erdi bertan, familia osatuz, ikasi, lan
egin… Bertan bizi zan zen ume baten alabak esan eustan: “Hemen inpernua
(Euskadi, gerratea), han zerua (Jatsu, egoitzan). Baina ezin geratu desertuan
geldi. Goazen Mendira.
Kultura eta erlijio
askotan mendia toki sakratua da. Hurrago dago han Jainkoa.
“Nik amestan bezela
ote-aiz,
mendi-gaiña?
Goi-yauregiko
mailla?
Gotzonen
urbilgo?...
Egiz,
Yaungoikoaren
esku
ta aunditasuna
ote-dituk
or goitik
sumatzen
bertago?...”
(Lizardi)
Mendira goaz erretiro honetan. Igo. Ahalegina. Denpora. Nekea. Jainkoagaz egoteko. Berba egiteko. Entzuteko.
Baina jarraian, herrira jaitsi eta loreak landatzeko asmotan. Hona zenbait
lora.
2.1. Ebanjelioaren ikasle misiolariak (EP 120)
Guk jakin barik, Frantzisko aita
santuak, Ebanjelioaren poza izeneko bere idazkian, 120.
zenbakian holan dino:
120. Hartutako Bataioari esker, Jainkoaren Herriko
kide bakoitza ikasle misiolari bihurtua izan da (ik. Mt 28,19). Bataiatu
bakoitza, edozein izanik ere Elizan duen egitekoa edo fedean jantzia dagoen
maila, eragile ebanjelizatzaile bat da, eta ez da egokia ebanjelizatzearen
eskema bat irudikatzea, gai diren batzuk aurrera eramango dutena, gainontzeko
fededunak horien egintzen hartzaile huts diren bitartean. Ebanjelizatze berriak
bataiatu guztien protagonismo berri bat izan behar du berekin. Uste hau kristau
bakoitzari egindako dei bihurtzen da, inork ez dezan geroko utzi
ebanjelizatzearekin duen konpromisoa. Batek egiaz egin badu salbatzen duen
Jainkoaren maitasunaren esperientzia, ez baitu behar prestaera aldi luzerik
iragartzera joateko, ezin baitu egon ikastaro asko eta jarraibide luzeak hartu
zain. Kristau oro da misiolaria Kristo Jesusengan Jainkoaren maitasuna aurkitu
duen heinean; jada ez dugu esaten «ikasleak» eta «misiolariak» garela, beti
«ikasle misiolariak» garela baizik. Argi ikusten ez badugu, begira diezaiegun
lehenengo ikasleei, Jesusen begirada ezagutu eta berehala pozik ateratzen
baitziren hots egitera: «Mesias aurkitu dugu!» (Jn 1,41). Emakume samariarra,
Jesusekin izan zuen elkarrizketa bukatu bezain laster, misiolari bihurtu zen,
eta samariar askok sinetsi zuten Jesusengan «emakumeak esandako
testigantzagatik» (Jn 4,39). Paulo ere, Jesu Kristorekin topo eginda segituan
«predikatzen hasi zen, Jesus Jainkoaren Semea dela hots eginez» (Eg 9,20).
Zeren zain gaude gu?
Kakoa ez datza batzuk ikasle
izatean, hartzaile hutsak, umeak, eta besteak misiolariak izatean, emoileak,
fedean helduak. Guztiok, bateo egunetik aurrera, guztiok gara aldi berean
ikasleak eta misiolariak, hartzaileak eta emoileak. Bakoitza gure zerbitzu edo
ministeritzan.
Hirugarren
berbea da: Ebanjelioaren. Ebanjelioa da ardatza. Eta aurten Lukasen ebanjelioa
kontuan hartu gura dogularik, holan esan daikegu: Ikasle misiolariak Lukasen
ebanjelioan.
2.2. Caritas, gaixoak, pobreak
Pobreziaren
arazoa ez dogu guk konponduko. Baina gure denporak, maitasunak, diruak,
bisitaldiak… zelako ona egiten daben!
Gose
nintzan… (Mt 25) irakurri daigun sarritan. Bihotzeratu. Barruratu. Nortzuk dira
gaur egun pobreak? Nor dago nire zain?
Pobrearen
eguna 2019
2.3. Ekologia. Laudato Si’
Arratian Jk
busa itxaroten ikusten ninduanean. A ez zala patxada abade batentzat. Ez
daukazu kotxerik ala? Batek baino gehiagok itaundu. Eta zenbat lagun desbardin
ezagutzen da holako ibilaldietan.
Neurritasuna.
Derrigortua ala aukeratua. Oso ezbardinak.
2.4. Familia, etxea.
Babesa eta
arazoa.
2.5. Lantokia
Lan eta behar munduan
ikusten dogu gaur Jesus. Ze gitxitan egiten dogun berba beharrari buruz
mezatan, katekesian. Nahiz eta gure bizitzako urterik eta ordurik onenak
horretan emon. Beharrean. Zelan bizi hor be kristau baloreak?
Beharra, lan egitea,
pertsonaren erdigunean dago. Juan Paulo II, Benedikto XVI eta Frantzisko aita
santuek lana giza gune lez autortu eta berreskuratu dabe, beraz, baita ere,
teologia eta eliz toki lez.
Elizeak mendeetan
tenpluetan zabaldu dau barri ona. Misiolariak ziran salbuespena. Gaur egun
tenplu asko erdi hutsik dagoz. Aita Santuak be deitu egiten deusku ohikoa ez
dana egitera. Tenplutik urten eta jendea bizi dan tokian zabaldu barri ona,
berbaz eta testigantzaz. Ekintza Katolikoa, HOAC eta holakoak ahalegindu
dira. Baina gehienok ez dakigu zelan
egin hori. Ez dogu bizi izan. Jesus
Jauna, lagundu gagizuz zure poza giro ezbardinetara eroaten. Familia, lagunak,
auzoa, lan mundua. Zure espirituak lagundu deiskula bide barriak egiten, era
barriak.
Deia
-
Lan
munduan emon doguz edo emoten doguz bizitzaren urte eta ordurik onenak. Lana
ondo egitea Jainkoa gurtzea da?
-
Lan
egoera eskasetan dagoz lagun asko. Zelan izan solidarioak eurekaz?
-
Pentsio
eskasa daukienak gogoan dodaz?
-
Lan
istripuetan hildakoak, euren familiak, otoitz gai dira? Gogoeta gai?
2.6. Tenplua
Elizaren egituran aldaketak proponidu,
landu.
Sarea egin ardura hau daukien
guztiekaz.
Emakumearen bazterketa Eliz egituran
ez onartu, ez hartu Jainkoaren borondate lez, aldatzen doan erakunde erraldoi
baten akuilu lez baino.
2.7. Jesus ikusi nire pobrezian
Hurkoari,
kanpoan dagoen pobreari lagundu. Mt 25. Gose edo egarri danari, gaixo edo
biluziari. Baina barruan daroagun pobrea ez ukatu, ikusi, onartu. Ez da egoismo
hutsa.
Urratu bihotzak, ez
soinekoak (Joel, hauts egunean)
Bihotz barri bat emongo
deutsuet (Ezekiel 36,26)
Ipuina:
Bihotzik ederrena
Egun batean, gizon gazte bat herri baten erdian jarri
zan, eta eskualde osoko bihotzik ederrena zuela aldarrikatu eban oihuka.
Jentetza handia bildu zan haren inguruan, eta danek miretsi eta baieztu eben
bere bihotza perfektua zala, ez baitzen ikusten ez orbanik ez urradurarik. Bai,
danek uste eben inoiz ikusi eben bihotzik ederrena zala. Miretsia sentidutean,
mutil gaztea are harroago sentidu zan, eta, sutsuago, leku zabal osoko bihotzik
ederrena zuela ziurtatu eban.
Bat-batean agure bat hurbildu eta esan eban:
"Zergaitik dinozu hori, zure bihotza nirea bezain ederra ez bada?"
Harriturik, jentetzak eta gazteak agurearen bihotzari
begiratu eutsien, eta ikusi eben, taupada bortitzak egiten baebazan be, orbanez
estalia egoala, eta zenbait lekutan pusketa batzuk falta zirala, eta zati horreen
ordez beste batzuk jarri ebezala, leku hatan ondo egokitzen ez ziranak, ertzak
eta ertz irregularrak ikusten ebezan eta inguruan. Are gehiago, leku batzuetan
hutsuneak egozan, eta zati handiak falta ziran.
Jentea gainezka sentidu zan. Zelan esan daike bere
bihotza ederragoa dala? Pentsau eben.
Gazteak agurearen bihotzari begiratu eutsan, eta, itxura
txarra ebala ikusita, barrez hasi zan: "Txantxetan ariko zara (esan
eutsan). Alderatu zure bihotza nireagaz. Nirea perfektua da. Zurea, barriz,
orbanez eta minez betetako anabasa da».
- "Egia da", esan eban agureak. Zure bihotza
perfektua da, baina ni ez nintzateke inoiz zugaz sartuko. Begira, orban
bakotxak nire maitasun guztia emon neutsan persona bat irudikatzen dau. Nire
bihotzaren zatiak kendu nebazan maite izan dodazan guztiei emoteko. Askok, era
berean, eurenaren zati bat oparitu deuste, eta edegi zan lekuan jarri dot.
Piezak bardinak ez zirenez, ertzak geratu ziran, eta pozten naz, partekatu dogun
maitasuna gogorarazoten deustelako. Batzuetan, bihotzaren zati bat nonori emon
neutsan, baina persona horrek ez eustan ezer eskaini haren truke. Hortik
hutsuneak. Amodioa emotea arriskatzea da, baina, zauri horreek zabalik egotean
sortzen deusten mina gorabehera, maitatzen jarraitzen dodala gogorarazoten
deuste, eta egunen batean, agian, nire bihotzean itxitako hutsunea bete eta
itzuliko diran itxaropena elikatzen dabela. Ulertzen al dozu orain zer dan
benetan ederra?
Mutila isilik geratu zan. Agurearengana hurbildu, bere
bihotz gazte ederraren zati bat kendu eta eskaini egin eutsan. Agureak hartu
egin eban, eta haren bihotzean jarri neban; gero, barriz, zati bat kendu eutsan
zahartuta egoan hari, eta mutilaren zauri edegia estali eban. Pieza ondo moldatu
zan, baina ez perfekzinora. Zatiak bardinak izan ez zirenez, ertzak nabari
ziran.
Mutil gazteak bere bihotzari begiratu eutsan, zeina ez
zan jadanik perfektua, baina lehen baino askoz ederragoa zan, agurearen
maitasuna bere barruan isurten zan-eta.
Garizuma honetarako nire
asmoa da:
-Nire bizitza
espiritualean hobera beharrezko alderdi zehatz bat.
-Aldaketa zehatz bat
nire kristau testigantzan.
-Besteen zerbitzurako
ekimen praktiko bat.
-Nire elkartearekiko
konpromiso bat.
Hori lortzeko
bitartekoak:
-Zein urrats zehatz
emango ditut?
-Zer laguntza bilatu
behar dut?
-Zelan ebaluatuko dut
nire aurrerapena?
Basamortuan, nenbilelarik
animalia bidean,
edo horixe izango zala
pentsatu nire ustean.
Hurbildu nintzan, ta gizaki bat
agertu nire aurrean.
Urreragotuz, hau nire poza!
senidea aurkitzean!
Bertso eta kanta
orritxoa:
Berrizen, 2025. martxoaren 15ean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario