Zoriontasunak

Mostrando entradas con la etiqueta kosnoaga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kosnoaga. Mostrar todas las entradas

sábado, 5 de julio de 2025

Kosnoaga taldea Bizkai Biran


Kosnoaga taldeko kide batzuk Bermeon, Bizkai Birako etapan. Danok ez dagoz baina bai gaztetxoak, gurasoak, begiraleak, neba-arreba gaztetxoak... Taldearen aukera bat izan da ekintza honetan parte hartzea, bakoitza bere indarren arabera. Familia batzuk beste konpromiso batzuk izan dabez eta ezin izan dabe pate hartu. Gogoan izan doguz.

viernes, 4 de julio de 2025

Gernika > Mundaka > Bermeo, etapa reina de Bizkai Bira

 


Etapa zoragarria eratu dabe antolatzaileek eta zorionak emoteko modukoa. Eguraldia lagun, ehun bat lagun ibili da Gernikatik Bermeora oinez paraje zoragarriok gozatuz.

jueves, 3 de julio de 2025

Gernikara heltzen da gaur Bizkai Bira


Ordu orduan heldu dira Gernikara 51 lagunek. Errenterian ondo etorria emon deutsie txistu doinuaz lagundurik, talde ministerial eta pastoral batzordeko kideak, mertzedariak, karmeldarrak, Kosnoaga taldeko gurasoak, eliztarrak...

sábado, 28 de junio de 2025

domingo, 1 de junio de 2025

Familia ibiltariak. Eta Bizkai bira? Familia que camina unida...

 

Gernikako Mertzede Ikastetxeko AMPAk deituta, hainbat familiak egin dabe gaur goizean oinez ibilbidea Gernikatik Muruetaraino, gero bertan bazkaltzeko alkarregaz. 

Batzuk hasi dira berbetan ea Bizkai biran, Gernikatik Bermeora doan eguneko etapea egiteko eta zelan. Animatu zaiteze!

jueves, 17 de abril de 2025

Gazte Pazkoak Gernikan

 


120 gazte eta monitore dagoz egunotan Gernikan Gazteen Pazkoa ospatzen. Gaur tartetxo bat izan dogu eurekaz egon, berba egin eta alkarregaz bazkaltzeko Mertzede Ikastetxean. Beste talde handiago bat San Fidel Ikastolan dago. Muruetara joan etorria egin dabe goizez, inguruak ezagutuz, gazteenak. Beste taldeak Koretzubi eta Arteaga bisitatu dauz. Arrastitz dinamika hezitzaileak dabez Eguen Santua hobeto ulertu eta ospatzeko. Iluntzean, San Frantzisko parrokian ospatuko dabe elizkizuna talde biak alkarregaz. Esperientzia positiboa. Ondo etorri Gernikaldera!

viernes, 20 de diciembre de 2024

Gernikaldera heldu da Beleneko Bakearen Argia

Gaur arrastiz Bilboko Santiago Katedralean Kosnoaga taldeko gaztetxo bat argia jasoten.

Heldu da Gernikaldera Belengo Bakearen Argia. Zapatuan, abenduaren 21an, arrastiko 6etan, San Frantzisko parrokian ospatuko dan elizkizunean banatuko da argi hau parrokia eta herri ezbardinetara eroateko.

Ya está en Gernikaldea la Luz de la Paz de Belén. El sábado, 21 de diciembre, a las 6 de la tarde, esta luz se distribuirá en un oficio religioso que se celebrará en la parroquia de San Francisco para llevarla a diferentes parroquias y pueblos.

domingo, 24 de noviembre de 2024

6.270 euros recogidos en el «Haurtzaro Solidarioa”, de Gernikaldea


El número 2288 ha sido el ganador de la rifa con motivo del niño solidario que se ha realizado hoy en la plaza de Gernika al finalizar la azoka de juguetes y libros de segunda mano en favor de Senegal.

domingo, 30 de junio de 2024

miércoles, 26 de junio de 2024

Gernikaldeko Kosnoaga taldekoak udalekuan Urkiolan

 


Urkiolan dagozan Kosnoagako neska-mutilek gaur be eguzkia eta giro aparta izan dabe. Argazkian Gernikaldeko parrokoen bisitagaz, Jesus Mari eta Jose Mari. Eurekaz batera Carmen, katekesiko arduraduna eta sukaldaria eta Maria Manrique elizbarrutiko katekesiko ordezkaria.

miércoles, 5 de junio de 2024

Udalekura doa Kosnoaga

 

Guraso batzarra ekainaren 5an, arratsaldeko 7etan, Andra Mariko lokaletan

Reunión de padres el 5 de junio, a las 7 de la tarde, en los locales de Andra Mari.

viernes, 24 de mayo de 2024

Welcome to Gernikaldea 2023/24


 Eguneko prisakaz, batzuta ahaztu egiten dogu urtean zehar egindakoa. Ekintza batzuk blogetik aukeratu eta laburben hau osatu da. Zabaldu eizu gustukoa badozu.

domingo, 21 de abril de 2024

Familia Ospakizuna Apirila: Fedearen arbolea eta Espirituaren laztana


Fedearen arbolea gorantza doa, Pazkoan txori kantariagaz batera, Espirituaren laztana ospatu dogu domeka honetan, Gernikako San Bartolome-Mertzede parrokiko familia ospakizunean.

domingo, 10 de marzo de 2024

Ermuatik itzultzean: eskertu, zoriondu, txalotu

 

Trenez Zornotzara eta bertatik autobusez, Arrigorriako taldeagaz batera, Ermuaraino. Bikaritzako gazte topaketea ospatzera. Giro ezin hobean.

domingo, 14 de enero de 2024

Morga eta Kosnoagara joan dira sariak Gernikaldeko Jaiotzak 2023/2024


Azkenean badakigu nortzuk irabazi daben aurtengo Jaiotzen argazki txapelketea. Morgako Mikel eta Asier Omaetxebarria eta Kosnoaga asti taldeko Paule eta Ander Ortiz. Zorionak saridunei eta eskerrik asko parte hartzaileei.

domingo, 17 de diciembre de 2023

Familia Ospakizuna Abendua: Hurkotasuna

 


Katekesiko ume eta familiak eta Kosnoaga asti taldekoak "Zatoz Jesus" kantatu dabe, hurkotasuna landu eta Belengo Bakearen Argia itxaroten dagoz. Bitartean zorionak opa deuskuez.

domingo, 26 de noviembre de 2023