Zoriontasunak
lunes, 16 de noviembre de 2026
lunes, 9 de noviembre de 2026
Arriskuak bizitzeari beldurra El miedo a correr riesgos Jose Antonio Pagola
Sarritan hartu ohi da erlijioa sineskizunen eta jardueren sistema bezala; Jainkoaren kontra babesteko baliotzat hartzen den erlijioa da, baina era sortzailean bizitzen laguntzen ez duena. Erlijio honek biziera triste eta antzura eramaten du jendea; kasu horretan, inporta duena Jainkoaren aurrean seguru bizitzea da, baina alaitasuna eta dinamismoa falta direlarik.
lunes, 2 de noviembre de 2026
Zentzu gutxiko fededunak Creyentes poco sensatos Jose Antonio Pagola
ZENTZU GUTXIKO FEDEDUNAK
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Aski parabolatan errepikatu izan du Jesusek, modu batean edo bestean, mezu bera: «Duzuen gauzarik hobena esperantza da. Ez ezazue galdu. Eutsi berari bizi-bizi. Ez itzali betiko biziaz duzuen guraria. Izan esperantza bihotza sutan duzuela. Izan zaitezte buru argi. Ez da gauza tristeagorik, pertsona “akabatua” dena baino, Jainkoarekiko esperantza galdu duena baino».
lunes, 26 de octubre de 2026
On da sinestea Es bueno creer Jose Antonio Pagola
Sarritan uste izaten da, fedea gizakiaren betiko salbazioarekin zerikusia duen zerbait dela, baina ez eguneroko zoriontasun zehatzarekin, orain bertan axola zaigunarekin. Are gehiago. Badira susmoa dutenak ezen Jainkorik gabe eta erlijiorik gabe zoriontsuago izango ginatekeela. Horregatik, osasungarri da gogoratzea zenbait kristau-konbentzimendu, fedea desegoki edo eskas aurkeztu izan delako, ahazturik edo tapaturik gelditu izan direnak. Hona horietako batzuk.
lunes, 19 de octubre de 2026
Maitasuna da guztia El amor lo es todo Jose Antonio Pagola
Juduak seiehun eta hamahiru agindu kontatzera iritsi ziren, Legea osorik gordetzeko bete beharko zituztenak. Horregatik, ez zen harritzeko gauza rabinoen ingurumenean galdera egitea, Jesusi egin diotenaren antzekoa, funtsezkoa zein den bila: zein agindu da guztien artean lehena?
viernes, 16 de octubre de 2026
Jesusen Berri Ona. San Markosi entzunez B urtea 2026/27: Jose Antonio Pagola
Pagolaren 2026-2027ko Homilien liburua kalean da.
Esan digutenez, azkenekoa izango da urte honetako hau:
guk espainolezkoa euskaratu baizik ez dugu egin, eta espainolezkoa faltako dugu.
lunes, 12 de octubre de 2026
Jainkoarenak gara soilik Solo pertenecemos a Dios Jose Antonio Pagola
«Eman Zesarri Zesarrena eta Jainkoari Jainkoarena». Jesusen hitz hauek askotan erabili izan dira muga argi bat ezartzeko politiko denaren eta erlijioso denaren artean, eta defenditzeko horrela Estatuaren erabateko autonomia, fedearen izenean egindako edozein interpelazioren aurrean.
lunes, 5 de octubre de 2026
Jainkoaren gonbita La invitación de Dios Jose Antonio Pagola
Ematen duenez, jai-otorduaren parabola oso herrikoia izan zen lehen kristau-belaunaldien artean, eta hirurok jaso dute kontakizuna: Lukasek, Mateok eta Tomasen ebanjelio apokrifoak. Parabolaren bertsioak hain desberdinak dira eta atera ohi diren aplikazioak hain askotarikoak, non jatorrizko kontakizunaren alde funtsezkoak bakarrik tratatu baititzakegu.
lunes, 28 de septiembre de 2026
Profeten ahotsa itotzeko arriskua El peligro de ahogar la voz de los profetas Jose Antonio Pagola
Erromatar gudarosteak 70. urtean Jerusalem suntsitu eta judu herria nazio gisa desagertu zenean, kristauek irakurketa izugarria egin zuten gertaera tragiko honetaz. Israelek, Jainkoak hain maite zuen herriak, ez zuen jakin haren deiei erantzuten. Beraien buruzagi erlijiosoek Jainkoak bidalitako profetak hil egin dituzte; azkenean, Jainkoaren Semea bera gurutziltzatu dute. Orain, Jainkoak bertan behera utzi ditu eta bide eman dio Jerusalem suntsitzeari: kristau Elizak ordezkatuko du Israel.
lunes, 21 de septiembre de 2026
Jesusentzat, azkenak lehenengo dira Para Jesús, los últimos son los primeros Jose Antonio Pagola
Jesusek gizarte banatu bat ezagutu zuen: banaketa-hesiz zatitua eta bereizketa korapilatsuk zeharkatua. Talde desberdinak ageri dira bertan: tenplura joan daitezkeen juduak eta kultua eskaintzera joan ezin diren paganoak; pertsona «garbiak» zeinekin tratatu baitaiteke eta pertsona «likitsak», bazterrera utzi beharrekoak; «lagun hurko» direnak, maitatu beharrekoak, eta lagun hurko ez direnak, bertan behera utz daitezkeenak; gizaki «jainkozaleak», lege betetzaileak eta «jende madarikatua», agindutakoa ez ezagutzen ez betetzen dutenak; pertsona «sanoak», Jainkoak bedeinkatuak, eta «gaixo» madarikatuak, tenplura ezin sartu direnak; pertsona «zuzenak» eta gizon-emakume «bekatariak».
lunes, 14 de septiembre de 2026
Konfiantza Jainkoaren onberatasunean Confiar en la bondad de Dios Jose Antonio Pagola
Gero eta konbentzituago nago ezen ateo direla esaten duten gizon-emakumeetako askok, Jainkoa ukatzen dutela esaten dutenean, egiaz «idolo mental» bat ukatzen dutela, txikitan eraiki zutena. Beren barnean Jainkoaz duten ideia eta urte askotan bizi izan dutena, halako batean txiki gelditu zaie. Une batera iritsi direnean, Jainko hori izaki arraro, deseroso eta gogaikarri gertatu zaie. Eta bertan behera utzi dute.
lunes, 7 de septiembre de 2026
lunes, 31 de agosto de 2026
Zer egiten dot nik Eliza, Jesusi leialago izateko? ¿Qué hago yo por una Iglesia más fiel a Jesús? Jose Antonio Pagola
Bi edo hiru lagun nire izenean elkartuko direnean, han egongo naiz ni beraien artean. Kristo Elizan presente egiteko erarik egokiena gu geu elkarturik bizitzea da, beraren Espirituak eraginik «beraren izenean» jardunez. Elizak gure maitasun-aitorpenen eta kritiken beharra baino gehiago, gure benetako konpromiso-beharra du. Ez dira gutxi geure buruari egiten ahal genizkiokeen galderak.
lunes, 24 de agosto de 2026
Ikasi Jesusengandik sufrimenduaren aurreko jarrera Aprender de Jesús la actitud ante el sufrimiento Jose Antonio Pagola
Ebanjelioaren mezuaren alderdi gutxik jasan izan du «Gurutzea hartu» delako Jesusen mezuak adina desitxuratze. Horra nondik datorren kristau ez gutxik ideia aski nahasiak izatea sufrimenduari buruzko kristau-jarreraz. Gogora ditzagun ezin ahaztuzko datu batzuk, baldin eta Gurutziltzatuari leialtasun handiagoz jarraitu nahi badiogu.
lunes, 17 de agosto de 2026
Galdera erabakigarri bat Una pregunta decisiva Jose Antonio Pagola
«Eta zuek, nor naizela diozue?» Jesusen galdera hau ez da izan beraren lehen jarraitzaileentzat bakarrik. Funtsezko galdera da, kristau aitortzen garenok beti erantzun beharko dioguna.
lunes, 10 de agosto de 2026
Emakumearen oihua El grito de la mujer Jose Antonio Pagola
Lehen mendearen 80 urteetan, Mateok bere ebanjelioa idatzi zuenean, Elizak arazo larri hau begi aurrean zuen jadanik: zer egin behar dute Jesusen jarraitzaileek? Hesitu judu-herriaren esparruan ala ireki buru-belarri paganoengana ere?
lunes, 3 de agosto de 2026
Duda-mudan sinesten ikastea Aprender a creer desde la duda Jose Antonio Pagola
DUDA-MUDAN SINESTEN IKASTEA
Ez da erraza egiati erantzutea Jesusen galderari, uretatik salbatu duen une berean Pedrori egin dionari: «Nolatan zure duda-muda hori?».
lunes, 27 de julio de 2026
Nola bedeinkatu mahaia ¿Cómo bendecir la mesa? Jose Antonio Pagola
Ia konturatu gabe eta askotariko faktorek eraginik, gizatasuna kentzen ari gatzaizkio hain bihozkoia eta gizatiarra den keinu honi: otordua elkarrekin egiteko mahaian esertzeari.
sábado, 25 de julio de 2026
Santiago Apostolua
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
Pagolaren gogoeta. Meditación de Pagola.
lunes, 20 de julio de 2026
Jainkoaren bila ibili Buscar a Dios Jose Antonio Pagola


.jpg)
















