Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO III. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Garizuman, Pazkora bidean, aurrera
jarraitzen dogu. Gaurko Hitzak erakusten deusku Jainkoa beti arduratzen dala
sufritzen dauenagaz, beti entzuten dauela sufritzen dauenaren erregua. Eta
Jesusek aurkezten deuskun Jainkoak bere zaintzak eskaintzen deuskuz,
Ebanjelioaren parabolan agertzen dan lez.
Gure urterik eta ordurik onenak beharrean emoten doguz. Gaurko ebanjelioan lan munduagaz zer ikusi handia daukien ereduak daukaguz. Lana ondo egin. Pazientzia besteagaz eta gure buruagaz. Eta gure saririk onena Jesus da.
Hasi gaitezan abestuz.
SARRERAKO ABESTIA: "Zabaldu egizuz Jauna"
ABADEAREN AGURRA
Errukitsua dan, bere aurpegia Jesusengan erakusten deuskun eta pertsona bakoitza etenbarik bilatzen dauan Jaungoiko gure Aita egon bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
· Zure aurrean sasi-jainkoak sortu barik, leialtasunean bizitzeko dei egiten deuskuzu. Erruki, Jauna!
· Kurutzeko erabateko eskeintzan zure jakituria eta haunditasuna erakusten deuskuzuz. Kristo, erruki!
· Txiroen aldeko zuzentasun eta maitasunean adierazoten dan gurtza jasotzen dauan tenplu barria zara. Erruki, Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Ex 3, 1-8a. 13-15:
Sugarretan egoan sasian agertu jakon Jaungoikoa Moisesi. Eta Jaungoiko salbatzaile lez agertu jakon: israeldarrak Egiptoko morroitzatik askatuko zituan Jaungoiko lez.
Erantzun-Salmoa: 102. Salmoa
Jainkoa errukitsua dala diñosku salmisteak. Abestu
daigun eskerronez beterik
Jainkoaren amaibako maitasun eta errukia
“Erruki hutsa dogu Jauna...."
1 Kor 10, 1-6. 10-12:
Bizia salbau nahi badogu, bihotz-barritzera dei egingo
deusku San Paulo apostoluak.
Lk 13, 1-9:
Jesusen berbea entzuteko, zutundu gaitezan eta bihotzez goratu dagigun, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.
Homili amaieran
Lan gogorrean emoten dira
bizitzan ordu ugari,
egiten dogun ahalegin dana
ez da sarritan nabari,
fruitu eskasa edo ustela
nahiz agertu arbolari,
pazientzian maisu zu zara
izan zaitez gure sari.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gure Aita Jaungoikoak bere seme-alaben otoitza beti onartzen dauala jakinda, konfiantza beteaz dinotsogu: AITA, ENTZUN EIGUZU.
§ Eskatu dagigun gaur Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako elizbarrutietako elizen alde; sinodo-garai honek, Espirituak bultzaturik, alkarrizjketaren aldeko konpromisoan bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz.
§ Kristau guztiak, Jesusek eroanak sentituz, pozez gainezka bizi gaitezan eta bizi-poz hori zabaldu deigula arazoei aurpegia emoteko adore barik bizi diranen artean. Egin dagigun otoitz.
§ Gure langileen alde. Jubilatu direnen alde. Lan bila dabiltzanen alde. Lan istripuetan hil diran biktimen alde. Egin dagigun otoitz.
§ Gure kristau alkarteen alde. Jaungoikoaren Berban konfiantza jarriz, harrerea, errespetua eta emotea legezko jarrerak bultzatu daiguzan. Egin dagigun otoitz.
Zeuk dozu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez, errege...
AZKEN OHARRA:
Eguenean, Lagungo Fundazinoak Gernikaldean zabalduko dau arreta puntua. Andra Mari parrokiko lokaletan izango da harrerea. Jubileu Urtearen ezaugarri lez ipini gura dogu martxan ekimen hau.
AZKEN AGURRA
Orain
amaitzen dogun ospakizun honek, aste barruan zehar, Pazkoarako bidean zintzo
jarraitzen lagundu deigula. Gure bizitzak barriztatze lanari gogor ekin
deiogula.
Zoaze, mundu guztira eta iragarri Barri Ona
GARIZUMAKO III. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren eguna ospatzera
etorri zareen guztioi:
Garizuman, Pazkora bidean, aurrera
jarraitzen dogu. Gaurko Hitzak erakusten deusku Jainkoa beti arduratzen dala
sufritzen dauenagaz, beti entzuten dauela sufritzen dauenaren erregua. Eta
Jesusek aurkezten deuskun Jainkoak bere zaintzak eskaintzen deuskuz,
Ebanjelioaren parabolan agertzen dan lez.
Nuestros mejores años y horas los dedicamos al trabajo. En el evangelio de hoy tenemos modelos que tienen mucho que ver con el mundo laboral. Hacer bien el trabajo. Paciencia con el otro y con nosotros mismos. Y nuestro mejor premio será Jesús.
Hasi gaitezan abestuz.
SARRERAKO ABESTIA: "Zabaldu egizuz Jauna".
ABADEAREN AGURRA
Errukitsua dan, bere aurpegia Jesusengan erakusten deuskun eta pertsona bakoitza etenbarik bilatzen dauan Jaungoiko gure Aita egon bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
· Zure aurrean sasi-jainkoak sortu barik, leialtasunean bizitzeko dei egiten deuskuzu. Erruki, Jauna!
· Kurutzeko erabateko eskeintzan zure jakituria eta haunditasuna erakusten deuskuzuz. Kristo, erruki!
· Txiroen aldeko zuzentasun eta maitasunean adierazoten dan gurtza jasotzen dauan tenplu barria zara. Erruki, Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Ex 3, 1-8a. 13-15:
Sugarretan egoan sasian agertu jakon Jaungoikoa Moisesi. Eta Jaungoiko salbatzaile lez agertu jakon: israeldarrak Egiptoko morroitzatik askatuko zituan Jaungoiko lez.
Dios es Alguien que está cerca de su pueblo, al que
quiere liberar de su esclavitud.
Erantzun-Salmoa: 102. Salmoa
Jainkoa errukitsua dala diñosku salmisteak. Abestu daigun eskerronez beterik Jainkoaren amaibako maitasun eta errukia
El salmo 102
es un canto de profundo agradecimiento a Dios por la ternura que siente
hacia sus hijos y por la generosidad con que perdona sus culpas.
“Erruki hutsa dogu Jauna...."
1 Kor 10, 1-6. 10-12:
Bizia salbau nahi badogu, bihotz-barritzera dei egingo
deusku San Paulo apostoluak.
No es fácil mantenerse firmes. Todos nacimos en el
bautismo, comemos el pan y bebemos el cáliz; pero podemos caer. Jesús es
nuestra fuerza.
Lk 13, 1-9:
Los acontecimientos de la vida, nos hacen pensar y nos
invitan a aprovechar el tiempo, para dar frutos de salvación.
Jesusen berbea entzuteko, zutundu gaitezan. Eta bihotzez
goratu dagigun, "Aintza, Jesus, Zuri
beti..." abestuz.
Homili amaieran
Lan gogorrean emoten dira
bizitzan ordu ugari,
egiten dogun ahalegin dana
ez da sarritan nabari,
fruitu eskasa edo ustela
nahiz agertu arbolari,
pazientzian maisu zu zara
izan zaitez gure sari.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gure Aita Jaungoikoak bere
seme-alaben otoitza beti onartzen dauala jakinda, konfiantza beteaz dinotsogu:
AITA, ENTZUN EIGUZU.
§ Eskatu dagigun gaur Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako elizbarrutietako elizen alde; sinodo-garai honek, Espirituak bultzaturik, alkarrizketaren aldeko konpromisoan bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz.
§ Por la guerra que sufren muchos hermanos nuestros, para que cesen las hostilidades que destruyen vidas y los políticos se dediquen a construir y no destruir. Egin dagigun otoitz.
§ Gure langileen alde. Jubilatu direnen alde. Lan bila dabiltzanen alde. Lan istripuetan hil diran biktimen alde. Egin dagigun otoitz.
§ Gure kristau alkarteen alde. Jaungoikoaren Berban konfiantza jarriz, harrerea, errespetua eta emotea legezko jarrerak bultzatu daiguzan. Egin dagigun otoitz.
Zeuk dozu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez, errege.
AZKEN OHARRA:
Eguenean, Lagungo Fundazinoak Gernikaldean zabalduko dau arreta puntua. Andra Mari parrokiko lokaletan izango da harrerea. Jubileu Urtearen ezaugarri lez ipini gura dogu martxan ekimen hau.
AZKEN AGURRA
Orain
amaitzen dogun ospakizun honek, aste barruan zehar, Pazkoarako bidean zintzo
jarraitzen lagundu deigula. Gure bizitzak barriztatze
lanari gogor ekin deiogula.
La eucaristía que hemos celebrado, nos da fuerza para que
podamos dar frutos de salvación a lo largo de esta semana. Seamos fieles a nuestra vocación cristiana.
Zoaze, mundu
guztira eta iragarri Barri Ona
No hay comentarios:
Publicar un comentario