Abenduko izarrak

viernes, 12 de julio de 2019

Udan be otoitzean



Oporrak hasita edo hastear gagoz. Opor egunak aproposak dira atsedena hartzeko, isiltasunerako… eta otoitzerako denporea hartzeko. Denporea hartu, ez izan beste ardurarik otoitz egitea baino, denporea eskaini Jainkoari, berari bakarrik, aurrez aurre. Ebanjelioaren bidetik aurrera egiteko ausardia hartu.   

Jaso eskuak eta esan: nazana naz, zuregan jartzen dot konfiantza, nazana eta izan gura dodana eskeintzen deutsudaz. Jaso begiak eta esan:  zugan jartzen dot nire konfiantza, zure argia itxaroren dot. 
Berba egin Beragaz gure bizitzaz, gure heriotzaz, gure maitasunaz, gure ametsetaz. 
Behin eta barriro, bere poztasunean errepikatu: Zu zara nire harkaitza, nire oinarria!

Udan zehar, astiro irakurteko hiru gauza eder:



Pobreziak baditu  Frantzisko aita santua  Euskeraz eta erderaz

La hora del laicado: Gabi Otalora  Erderaz


Zazpi Elizei egindako idaztiak: Iñaki Jauregi  Euskeraz

 

Eta sakonago eta astiroako irakurteko:

 



Xalbador, beldur-erlijiotik maitasun-sinesmenera. Jende xumearen erlijio-jakituria 

Hemen erlijio gogoetarako aldizkaria: Demokrazia SOS azken zenbakia

 

 


 


No hay comentarios: