San Inazioren otoitza

Mostrando entradas con la etiqueta arratia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arratia. Mostrar todas las entradas

miércoles, 27 de agosto de 2025

viernes, 15 de agosto de 2025

Mertzedetako Ama: Jon Enbeitaren bertsoak



Bertso barriak Mertzedetako Amari jarriak, hitzak Jon Enbeita; Doinua herrikoia, Gernikako Errenteriko Mertzedetarako egokituak.

 Aingeruaren agotik zendun
Jaunaren mezua entzun
Hasieratik bere esanera
bihotza zabaldu zendun
Bihotz garbiko Ama
zaite gure argi lagun
Jaunaren berba ulertu eta
bere esana egin daigun.

sábado, 19 de julio de 2025

Jesus eta emakumea bertsotan



Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri zen, hartzurizko ontzian nardozko ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia hautsi eta Jesusi burura isuri zion. Batzuek, haserre, honela ziotsoten elkarri: 

viernes, 27 de junio de 2025

Jesusen bihotza: kanta + bideoa


"Jesusen bihotza" da gaur, baita Iparraldeko kanta ezaguna ere. Hona ba gure kantatekaren ale barri bat. Azkena. Umeentzat egokia.
Ez ahaztu badala aspaldi igonda beste kanta sorta bat ere berton klikatuz entzun daikezuna.


domingo, 15 de junio de 2025

Gure begiak



Gure begiak, Jesus maitea,
begoz zabal eta argi;
gure bihotza maitasun sutan
zurea lez bero garbi (bir).


sábado, 8 de marzo de 2025

Las mujeres y el porvenir de la Iglesia: Joseph Moingt

Normalean ez dogu testu luzerik argitara  emoten gure blogean, baina noiz behinka holako batzuk sartu gura doguz "recortes" gure etiketan. Astiro irakurteko, ikasteko... Tartetxo bat libre euki arte gordeteko. Harribitxi bat benetan guregana heldu eta zuekin konpartitu gura dogun hau! 



sábado, 2 de noviembre de 2024

Orain zuen bideetatik...

 


Bidea da bizitza. Nora doa gure bizitza? Badauka helmugarik gure bideak? Jainkoa ete dago gure bidearen amaieran? Ala helburu barik gabiz?

jueves, 31 de octubre de 2024

Bizitzaren atea dukegu heriotza: Joxan Artze

Ume aroa gogoratu dut poemak irakurtzerakoan. Asko poema labur trinkoak, sendo bezain esanguratsuak. Umetan, ez dakit nondik ikasita, saldan holako behi okelaz edo haragiz egindako pasta bat urtzen ziguten, gustua eta alimentua zeukala-eta. Bovril zeukan izena. Ezin ha beste barik jan. Lehendabizi saldan urtu. Bere gustuak jatekoa aberastu egiten zuen. Artzeren poema asko holako pasta sendoaz egindakoak egin zaizkit. 

miércoles, 30 de octubre de 2024

heriotzaren ataria dugu bizitza: Joxan Artze


Joxan Artzeren azken liburuaren orrialdeak banatzeari ekin nion aizto batez. Halako baten ate-joka norbait. Bikote bat zen. Jehobaren lekukoak. Edukazio osoz propagandazko esku orritxo bat eskaini zidaten. Luzea, kolore morea, Ipar Ameriketako marrazki topikoa, euskara garbia. Izena: Ba al dago itxaropenik hildakoentzat? Jesus! Ez dagoela ustekabekorik bizian?

sábado, 14 de septiembre de 2024

Iraila: udazkena eta San Migel: Urtaro 11


Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren atal barri bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana irailari eskainia. Guk hona gora behera batzuk dakarguz. Oraingoan idibatearen ingurukoak, Iraileko Andra Mariaren jaiotze Jaiak  eta San Migel. Eskerrik asko Manu!  


lunes, 8 de abril de 2024

Irakurlearen zerbitzu ona


     Gure elizkizunaren zatirik garrantzitsuena Jainkoaren Hitzaren irakurgaiek osotzen dabe. Testuok ondo irakurtzea behar-beharrezkoa da kristau elkartearentzat. Jainkoari ahotsa emoten deutsagu horretara, herriari hitz egin deion. Horregaitik guztiagaitik, oso garrantzitsua da Elizarako ahalik eta ondoen irakurri eta entzutea Jaunaren Hitza.


miércoles, 3 de abril de 2024

domingo, 31 de marzo de 2024

viernes, 29 de marzo de 2024

Jainkoa eta ni: Xalbador & Xabier Lete. Bideoa

Badira urteak Xalbador bertsolaria hil zala bat-batean. Hona gure omenaldi txikia, egunotako oso kanta egoia. Fernando Aire "Xalbador" bertsolariaren hitzak, Xabier Letek abestuta. Ikusi hemen bideoa.

jueves, 28 de marzo de 2024

El triduo Pascual: Jesús Martínez Gordo



El triduo pascual:
memoria del Crucificado y anticipación del final

La fe y la revelación cristianas tienen su arco de bóveda en el triduo pascual, es, decir, en la articulación del grito de abandono de Jesús el Viernes Santo con el silencio del Sábado Santo y la explosión de (nueva) vida el Domingo de resurrección. Un artículo de Jesús Martínez Gordo

lunes, 19 de febrero de 2024

Ikasle misiolariak Markosen ebanjelioan

 

    Gidoi honeek lagungarri bat baino ez dabe izan gura. Inportantea, beti lez, ebanjelioa bera irakurtzea da. Egunean egunekoa, gura badogu. Baina Markos osoa ere bai, era jarraituan.

viernes, 16 de febrero de 2024

sábado, 23 de diciembre de 2023

Jesus jaio da Aleluia: the video


Covid dala eta, etxean bakartuta, gabon gabaz Arratiako familia batek grabatu eban kanta ezagun honen bertsio barritua. Egun aproposak honeek iazkoa gogoratu eta bertsio hau zabaltzeko. 
Irudiak Arratiako KT eta lagunengandik jasotako jaiotzen argazkien aukera bat.
Eskerrik asko guztioi!

miércoles, 4 de octubre de 2023

Asisko San Frantzisko


1.-AITA FRANTZISKO, ZEUGANA
gaude kantari jarriak,
bistan dituzun zauriok
zein diren miresgarriak,
Gurutziltzatuak zuri
maitasunez ezarriak.