Barri Ona dagigun
bizi lerroz lerro,
Espiritu hegotan
jaso mendilerro.
Bidea da bizitza. Nora doa gure bizitza? Badauka helmugarik gure bideak? Jainkoa ete dago gure bidearen amaieran? Ala helburu barik gabiz?
Gose ta gerra, gaixo, gorroto,
familiak apurtzea,
maitasunaren argirik gabe
nagusitu iluntzea.
Gidoi honeek lagungarri bat baino ez dabe izan gura. Inportantea, beti lez, ebanjelioa bera irakurtzea da. Egunean egunekoa, gura badogu. Baina Markos osoa ere bai, era jarraituan.
1208. urtean lekuz aldatu zan Igorreko parrokia, Elgetzuko Santa Lutzia ermitatik, gaur egun ezagutzen dogun tokiraino. Holan dakar Iturriza jaunak bere Historia General... klasikoan. Beraz, 814 urte beteko doguz astelehenean, agorrilak 15, eta eskerrak emongo doguz Meza Nagusian 12:30etan.