San Inazioren otoitza

Mostrando entradas con la etiqueta arantzazu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arantzazu. Mostrar todas las entradas

viernes, 15 de agosto de 2025

Mertzedetako Ama: Jon Enbeitaren bertsoak



Bertso barriak Mertzedetako Amari jarriak, hitzak Jon Enbeita; Doinua herrikoia, Gernikako Errenteriko Mertzedetarako egokituak.

 Aingeruaren agotik zendun
Jaunaren mezua entzun
Hasieratik bere esanera
bihotza zabaldu zendun
Bihotz garbiko Ama
zaite gure argi lagun
Jaunaren berba ulertu eta
bere esana egin daigun.

miércoles, 4 de junio de 2025

Pentekoste ospatu ume eta familiekaz

Katekesia amaitzen, jaunartzeen zurrunbiloan, Espiritu Santu gizajoa barriz be ahaztuteko arriskuan? Ez horixe! Hona baliapide errez batzuk gai hau lantzeko etxean, familian, katekesian...

miércoles, 3 de abril de 2024

lunes, 19 de febrero de 2024

Ikasle misiolariak Markosen ebanjelioan

 

    Gidoi honeek lagungarri bat baino ez dabe izan gura. Inportantea, beti lez, ebanjelioa bera irakurtzea da. Egunean egunekoa, gura badogu. Baina Markos osoa ere bai, era jarraituan.

sábado, 23 de diciembre de 2023

Jesus jaio da Aleluia: the video


Covid dala eta, etxean bakartuta, gabon gabaz Arratiako familia batek grabatu eban kanta ezagun honen bertsio barritua. Egun aproposak honeek iazkoa gogoratu eta bertsio hau zabaltzeko. 
Irudiak Arratiako KT eta lagunengandik jasotako jaiotzen argazkien aukera bat.
Eskerrik asko guztioi!

miércoles, 4 de octubre de 2023

Asisko San Frantzisko


1.-AITA FRANTZISKO, ZEUGANA
gaude kantari jarriak,
bistan dituzun zauriok
zein diren miresgarriak,
Gurutziltzatuak zuri
maitasunez ezarriak.

jueves, 30 de marzo de 2023

Aste Santua umeakaz



Aste Santua etxean lantzeko fitxa


Eskerrik asko, barriro be, hor egotearren zintzo zintzo horma bako katekesia lantzen, horma bako parrokietan. Gaurko gaia, aste osorako, gure aste nagusiari buruz. Bilboko jaiak? Ez ba!  Aste Santua!

Gracias, de nuevo, por estar ahí trabajando fielmente la catequesis sin muros,  parte de las parroquias sin muros. El tema de hoy, para toda la semana, sobre nuestra semana principal. ¿Fiestas de Bilbao? ¡No! ¡Semana Santa! 


jueves, 18 de agosto de 2022

Eskerrik asko eta ikusi arte!




 2010. azaroaren 9an, lotsa eta esperientzi asko barik, Patxi eta Jose Marik martxan jarri genduan tokitxo hau. Egunaren ostean gaua datorrenez, badator ikusi arte! esateko ordua. Eta eskerrik asko zuen arreta, zuzenketa, argazki, kolaborazino eta zabalkunde guztiagaitik.

domingo, 14 de agosto de 2022

Arantzazuko Andra Mari

 
Bere erretaulari begira egin genduan ohartxo bat aspaldi. Gaur egun bere Andra Mari zoragarria, erromanikoa, 1190. urtekoa gitxi gora behera, ezagutzeko aukerea izango dozu. Iturria: Eleiz museoa. Museo Diocesano de Arte Sacro. Han dago irudia gaur egun-eta.

jueves, 4 de agosto de 2022

San Adrian ermitea, Arantzazu eta Zeberio artean



Aurten mezea zapatuan 12:30etan.
Ermita hau ikustatzeko Arantzazuko plazaren ondotik
hasi beharko dugu kotxe-ibilaldia. Argiñao auzora
heltzeko errepidea aldapatsua igo eta gero, auzoa bera
zeharkatuko dugu eta Argiñao auzotik Mandoia
mendirako bidean, 500 metrora dagoen ermita da.


sábado, 30 de julio de 2022

Gorbeia 2020 San Inazio Bideoa eta 44 argazki


Katedral naturala dogun Gorbeiaren magalean, 1.150 metrotara gitxi gorabehera,  Bizkaian altuerarik handienean emongo dan mezea ospatuko da, zapatuan, garagarrilak  31, eguerdiko 12etan, Elurretako Amaren baselizaren ondoan. Bizi dogun egoerea kontuan izanik, ez ahaztu mozala eta segurtasun tartea ixtea. Aforo arazorik ez da egongo, leku zabalean izango gara-eta.



viernes, 29 de julio de 2022

Gorbeia 1943 Mezea Igiñako ermitean

Poco a poco nos van llegando pequeñas joyas de nuestro patrimonio cultural. Aquí una foto de la misa en Igiña del año 1943, que nos llega gracias a una familia de Dima.

martes, 28 de junio de 2022

Jose Mari Kortazar abadea Bikario lanetan kostaldean eta abade modura Gernikaldean


Jose Maria Kortazar abadeagaz solasaldian izan gara gaur Lau Haizetara saioan. Munduan zehar misiolaria eta hainbat eskualdetan abade modura egon ondoren, azken 12 urteak Arratialdean egin dauz , orain Irailaren 1tik aurrera Gernikaldeko abadea izango da . Baita joan dan abendutik Kostaldean bikario lanetan dabil. (Argazkian mezea emoten Artean Txomin Artetxe (g.b.) abadeagaz batera.

Bizkaia Irratian egindako alkarrizketa entzuteko...

Arantzazuko parrokia: Zatoz Izpiritua



Irudiak: Arantzazu, Arratia, Bizkaia.