Oporrak hasita
edo hastear gagoz. Opor egunak aproposak dira atsedena hartzeko,
isiltasunerako… eta otoitzerako denporea hartzeko. Denporea hartu, ez izan
beste ardurarik otoitz egitea baino, denporea eskaini Jainkoari, berari
bakarrik, aurrez aurre. Ebanjelioaren bidetik aurrera egiteko ausardia
hartu.
Jaso eskuak eta esan: nazana naz,
zuregan jartzen dot konfiantza, nazana eta izan gura dodana eskeintzen deutsudaz.
Jaso begiak eta esan: zugan jartzen dot
nire konfiantza, zure argia itxaroren dot.
Berba egin Beragaz gure bizitzaz,
gure heriotzaz, gure maitasunaz, gure ametsetaz.
Behin eta barriro, bere poztasunean
errepikatu: Zu zara nire harkaitza, nire oinarria!
Udan zehar,
astiro irakurteko hiru gauza eder:
Pobreziak
baditu Frantzisko aita santua Euskeraz eta erderaz
No hay comentarios:
Publicar un comentario