Mirari bat izan dala pentsa geinke. Nahiz eta eguraldi hotza eta euritsua egin goizean, nahiz eta Jaiprigrama ofizialak ez emon mezaren barririk, Santa Eufemia parrokia bete egin da Eufemia bihotzez gogoratzeko, bere bedeinkazinoa eskatzeko.
Hona abestu doguzan bertsoak:
Bermeoko Eufemia
bedeinka-harra ta emia
ume, gazte eta zaharra
kanpokoa, Bermeotarra.
Bedeinkatu guk esana
bedeinkatuz gaur gu danak
ona dana guk zabaldu
guzur txarra guztiz galdu.
Itsas, kale, baserritan
kristau zintzo izateko,
Zuk lagundu, Jesus legez
zoriona bilatzeko.
Podríamos pensar que ha sido un milagro. A pesar del tiempo frío y lluvioso por la mañana, y a pesar de que el programa oficial de fiestas no informó de la celebración de la misa, la parroquia de Santa Eufemia se ha llenado para recordar de corazón a Santa Eufemia, para pedir su bendición.
Irailak
16:SANTA EUFEMIA, martiria
Grabación de la misa de Santa Eufemia 2025 en su parroquia de Bermeo.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon, guztioi, eta ondo
etorri Meza santuaren ospakizun honetara.
Gaur, Elizeak Santa Eufemia, martiriaren eguna
ospatzen dau. Calcedoniako neska argi, lirain eta gazte honek, laugarren
gizaldiaren hasieran, Jesus ukatu baino nahiago izan eban bizitzea galtzea.
Diocleciano enperadore erromatarren aginduz tortura itzelak jaso eta hil egin
eben. Lur honetako bizia emon eban betiko bizia irabaztearren. Horregaitik,
Santa Eufemiaren testigantzea gogoan izango dogu gure otoitzaldian.
Gure parrokiko zaindaria, pozik
ospatzen dogu urtero bere jaia Bermeoko bere eliza txukun eta eder honetan.
"Aingeru batek Mariari..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, benetako damutasunez
eta alkarri parkatzen deutsagula, eskatu deiogun Jaungoiko Aitari gure pekatu
guztien parkamena:
- Jesus Jauna, behartsuen eta makalen indarra
zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Mariaren babesean jarri
gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, fedearen testigu izatera dei
egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Jn 5,1-5
Jaungoikoak munduko makalenak aukeratzen
ditu bere indarra agertzeko.
Lehenengo irakurgaia San Joanen epistolatik
Jesus
Mesias dala sinesten dauan edonor Jainkoagandik jaioa da, eta aita maite
dauenak beraren seme-alabak ere maite ditu.
Halandaez,
Jainkoa maitatu eta beraren aginduak betetzen badoguz, ziur dakigu Jainkoaren
seme-alabak ere maite doguzana. Izan be, Jainkoa maitatzea haren aginduak
betetzea da. Haren aginduak ez dira astunak, ze Jainkoagandik jaio dan
edonork garaitu egiten dau mundua. Eta hauxe da mundua azpiratzen dauan: gure
sinesmena da.
Izan
be, nork garaitzen dau mundua, Jesus Jainkoaren Seme dala sinesten dauanak
baino?
Bere bizia Jesusegaitik emoten dauan
martiriak argi erakusten dau Jesus dala beretzat ondasunik haundiena, eta beste
gauza guztiak eta bizia bera ere emoteko prest dagoala Harenganako maitasuna
gordetearren.
Zutunik, "Aleluia" kantau
dagigun.
Jesukristoren
Ebanjelioa San Joanen liburutik
Bene-benetan
dinotsuet: Galgaraua, lurrean jausi eta hiltzen ez bada, bera bakarrik
gelditzen da; vaina, hiltzen bada, frutu asko emoten dau.
Bere
bizia maite dauenak galdu egingo dau; baina mundu honetan bere bizia gauza
gitxitzat hartzen dauenak betiko bizitzarako gordeko dau.
Nire
zerbitzari izan gura dauenak, jarraitu beist eta, ni nagoan lekuan, han izango
da nire zerbitzaria be. Nire zerbitzari dana ohoratu egingo dau Aitak.
Jaunak
esana
HOMILIA
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, Santa Eufemia
martiria gogoratuz, otoitz egin deiogun zeruko Aitari, Elizearen otoitza entzun
dagiala eskatuz:
- Elizearen alde: bere martirien
testigantzeak Jaungoikoari beti zintzo izaten jarraitzekoadorea eta indarra emon deiozan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Gure gazteen alde: euren begiak ederra dan
guztira zabalik euki dagiezan, fedearen balioa ikusi dagien eta euren bihotzak
ona dana egiteko beti prest egon daitezan.ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-Gure arrantzale eta euren familien
alde, gure herriaren alde, bakea zabaltzeko eta ogia banatzeko prest bizi
gaitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure etxeetako geiso eta edadekoen alde:
euren makaltasunean Jaunaren indarra izan etasentidu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gu guztion alde: Santa Eufemiaren antzera,
sinismena benetan maite izan dagigun eta geurebizitzeagaz Jesusen testigu izan
gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Aita, entzun bihotz onez gure
eskariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Senideok, egunean zehar egingo
dogun guztia Jesusen testigantza eder bat izan daitela. Eta Martirien Erregina
dan Mariak gorde gagizala bere mantupian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario