San Inazioren otoitza

Mostrando entradas con la etiqueta artea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta artea. Mostrar todas las entradas

viernes, 15 de agosto de 2025

Mertzedetako Ama: Jon Enbeitaren bertsoak



Bertso barriak Mertzedetako Amari jarriak, hitzak Jon Enbeita; Doinua herrikoia, Gernikako Errenteriko Mertzedetarako egokituak.

 Aingeruaren agotik zendun
Jaunaren mezua entzun
Hasieratik bere esanera
bihotza zabaldu zendun
Bihotz garbiko Ama
zaite gure argi lagun
Jaunaren berba ulertu eta
bere esana egin daigun.

jueves, 31 de julio de 2025

Iñazio gure patroi handia

Inazio, gure Patroi handia
Jesusen Konpainia
fundatu eta duzu armatu,
ez da, ez, etsairik jarriko zaizunik
inolaz aurrean gaurko egunean,
nahiz betor Luzifer deabrua
utzirik infernua.

viernes, 3 de enero de 2025

Erregenak: Urtaro 02


Errege Mago izenez ezagutzen diranok, Judeako ekialdeko jakintsuak izan ei ziran. Jesus Belenen jaio zala jakin ebenean, opariekaz hurreratu ziran Belenera.
Barri hau, Bibliako Testamentu Barrian agertzen jaku, Mateo ebanjelistaren bigarren kapituluan ( Mateo, 2, 1-12).


viernes, 21 de junio de 2024

Ekaina edo bagile (2): San Joan eta San Pedro: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 08

Obako Doniane, Diman. Indalecio Ojanguren argazkia

Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana ekaina edo bagilari eskainia. Guk hona gora behera batzuk dakarguz. Oraingoan San Joan eta San Pedrori dagokiezanak jarri ditugu batez be. Eskerrik asko Manu!



miércoles, 3 de abril de 2024

lunes, 19 de febrero de 2024

Ikasle misiolariak Markosen ebanjelioan

 

    Gidoi honeek lagungarri bat baino ez dabe izan gura. Inportantea, beti lez, ebanjelioa bera irakurtzea da. Egunean egunekoa, gura badogu. Baina Markos osoa ere bai, era jarraituan.

sábado, 23 de diciembre de 2023

Jesus jaio da Aleluia: the video


Covid dala eta, etxean bakartuta, gabon gabaz Arratiako familia batek grabatu eban kanta ezagun honen bertsio barritua. Egun aproposak honeek iazkoa gogoratu eta bertsio hau zabaltzeko. 
Irudiak Arratiako KT eta lagunengandik jasotako jaiotzen argazkien aukera bat.
Eskerrik asko guztioi!

miércoles, 4 de octubre de 2023

Asisko San Frantzisko


1.-AITA FRANTZISKO, ZEUGANA
gaude kantari jarriak,
bistan dituzun zauriok
zein diren miresgarriak,
Gurutziltzatuak zuri
maitasunez ezarriak.

jueves, 18 de agosto de 2022

Eskerrik asko eta ikusi arte!




 2010. azaroaren 9an, lotsa eta esperientzi asko barik, Patxi eta Jose Marik martxan jarri genduan tokitxo hau. Egunaren ostean gaua datorrenez, badator ikusi arte! esateko ordua. Eta eskerrik asko zuen arreta, zuzenketa, argazki, kolaborazino eta zabalkunde guztiagaitik.

sábado, 30 de julio de 2022

Gorbeia 2020 San Inazio Bideoa eta 44 argazki


Katedral naturala dogun Gorbeiaren magalean, 1.150 metrotara gitxi gorabehera,  Bizkaian altuerarik handienean emongo dan mezea ospatuko da, zapatuan, garagarrilak  31, eguerdiko 12etan, Elurretako Amaren baselizaren ondoan. Bizi dogun egoerea kontuan izanik, ez ahaztu mozala eta segurtasun tartea ixtea. Aforo arazorik ez da egongo, leku zabalean izango gara-eta.



viernes, 29 de julio de 2022

Gorbeia 1943 Mezea Igiñako ermitean

Poco a poco nos van llegando pequeñas joyas de nuestro patrimonio cultural. Aquí una foto de la misa en Igiña del año 1943, que nos llega gracias a una familia de Dima.

domingo, 17 de julio de 2022

Artea: Santa Marina 2022

 


"De víspera se conoce al santo" dice el refrán. Y así lo han hecho en Artea, celebrando de víspera Santa Mañe. Sute arriskua dala-eta, bertan behera geratu dira sukaldaritza txapelketak, baina fededunak gogoan izan dabe euren santea. Argazkian Jose Inazio Ortuzar ospakizuna zuzentzen.

Dima eta Artea: Santa Mañe Jaiak

Uztailaren 18an ospatzen da Santa Marina Jaia edo Santa Mañe.
Diman aurten, zapatuan ospatuko da, uztailak 16, eguerdiko 12etan., Bargondia auzoko ermitan.
Datorren domekan, uztailak 17, ospatuko dabe Artean, izen bereko ermitan, goizeko 11:00etan. Beraz parrokian ez da mezarik ospatuko. Kanpoan izango da mezea, osasun neurriak betez eta pertsona arteko tarteak zorrotz zainduz.
  

martes, 28 de junio de 2022

Jose Mari Kortazar abadea Bikario lanetan kostaldean eta abade modura Gernikaldean


Jose Maria Kortazar abadeagaz solasaldian izan gara gaur Lau Haizetara saioan. Munduan zehar misiolaria eta hainbat eskualdetan abade modura egon ondoren, azken 12 urteak Arratialdean egin dauz , orain Irailaren 1tik aurrera Gernikaldeko abadea izango da . Baita joan dan abendutik Kostaldean bikario lanetan dabil. (Argazkian mezea emoten Artean Txomin Artetxe (g.b.) abadeagaz batera.

Bizkaia Irratian egindako alkarrizketa entzuteko...