Zoriontasunak

Mostrando entradas con la etiqueta astigintza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta astigintza. Mostrar todas las entradas

domingo, 19 de marzo de 2023

Jesusegaz HOBE! Familia ospakizuna

 

Familia Ospakizuna Garizuman bizi izan dogu. Nahiz eta etxetik ekarri eginda kubo magikoak, barruan norberaren konpromiso txikia Garizumarako, errepaso bat emon deutsagu gure pasahitzari eta gure lema abestu dogu.

jueves, 18 de agosto de 2022

Eskerrik asko eta ikusi arte!




 2010. azaroaren 9an, lotsa eta esperientzi asko barik, Patxi eta Jose Marik martxan jarri genduan tokitxo hau. Egunaren ostean gaua datorrenez, badator ikusi arte! esateko ordua. Eta eskerrik asko zuen arreta, zuzenketa, argazki, kolaborazino eta zabalkunde guztiagaitik.

jueves, 5 de mayo de 2022

Arratiako abadeak adin txikikoen babesarako batzordearen lan saioan


Adin txikikoen babeserako batzordearen kidea dan Teo Santosek euren zereginaren nondik norakoen barri emon dau Zornotzan. Bertan izan dira, abadeak, fraileak eta laikoak. Euren artean Arratiako hiru abadeak izan dira.

sábado, 26 de marzo de 2022

Urkiolan izan dira gaur Astigintzako gaztetxoak

 


Arratiako Astigintzako gaztetxo taldea eta beste 400 bat gaztetxo batu dira gaur Urkiolan. Ugao, Arrigorriaga, Durangaldea, Galdakao, Algorta, Mungia, Ermua, Elorrio, Zornotza eta Lekeitiotik etorritakoak. Eguraldia lagun giro atsegin eta gaztea izan da.

sábado, 19 de marzo de 2022

Scape room Igorren Astigintzaren eskutik

 


Uste zan baino gatxago izan da zapatu arrastiz jokatu dan scape room jolasa. Hurrengoan pista errezagoak edo denpora gehiago emon beharko jake jokalariei. Goizez Igorrekoak jolastu dabe, pistak ipini eta batera. Arrastiz Zeanurikoak. Azkenean danak bat kanpoan eta libre!

domingo, 4 de julio de 2021

Orduña'21 Udalekua: Gurasoak, guasap eta gu

Heldu da eguna. Hona familiak Orduñako Antxiñako Andra Mariaren basilika aurrean. Bertan egon dira gaztetxoak eta guasapaz heldu jakez pistak gurasoei eurak topetako Orduñako hurian zehar: parrokia, tren geltokia...
Agurren ondoan, ospakizuna Josefinoen elizan, kitarra eta guztiz. Kantan letrak guasapez zabaldu dira, hau da hau! Monitoreei opari bana egin jake eta udalekuko partaideei saridun diploma ezbardinak. Bakoitzari berea. 
Familia arteko bazkari bategaz amaitu dogu covidaren mehatxupean ospatu dogun udaleku murriztua.
Familiak, musika, poza,  laguntasuna... Eguzkipean nabil kantari!

sábado, 5 de junio de 2021

San Justora joan etorria Astigintzako gaztetxoekaz


 Gelditu barik dabiz Astigintzako gaztetxoak. Zapatu honetan San Justora egin dabe joan etorria. Bertan jolas piloa eta lagun artean zabal eta lasai egoteko aukera izan dabe. Laster udalekura be joango ei dira, formal portatzen direnak sikeran.

domingo, 9 de mayo de 2021

Zeanuri & Igorreko Astigintzako gaztetxoak Mundakara joan etorria egin dabe


 Pozarren itzuli dira Astigintzako gaztetxoak Mundakara joan etorria egin ostean. Gaurkoan Zeanuri eta Igorreko taldeak batera ibili dira euren monitoreen laguntzaz. Aurreko baten Artean eta Igorren egin eben bat, eta laster Zeanurirako bidea hartuko dabe beste ekintza baten.

jueves, 1 de abril de 2021

Artean bat egin dabe Igorre eta Zeanuriko gaztetxoak


 Giro ederra aprobetxatuz, eta monitoreen laguntzaz, Zeanuriko eta Igorreko gaztetxoak goiz pasa egin dabe Arteako Santa Mañen. Ibilaldia, jolasak, ogitartekoa, poza eta giro ezin hobea.