Gidoi honeek lagungarri bat baino ez dabe izan gura. Inportantea, beti lez, ebanjelioa bera irakurtzea da. Egunean egunekoa, gura badogu. Baina Markos osoa ere bai, era jarraituan.
“Ebanjelioaren ikasle misiolarik” izan zan martxan jarri izan gura zan planaren izena. Abade aldaketak eta gure parrokien joan etorriak ez eban itxi plan hau guztiz ebaluatzen. Hala ere, nire ustez, abiapuntu ona da oraindik be.
Guk jakin barik, Frantzisko aita santuak, Ebanjelioaren poza izeneko bere idazkian, 120. zenbakian holan dino:
120. Hartutako Bataioari esker, Jainkoaren Herriko kide bakoitza ikasle misiolari bihurtua izan da (ik. Mt 28,19). Bataiatu bakoitza, edozein izanik ere Elizan duen egitekoa edo fedean jantzia dagoen maila, eragile ebanjelizatzaile bat da, eta ez da egokia ebanjelizatzearen eskema bat irudikatzea, gai diren batzuk aurrera eramango dutena, gainontzeko fededunak horien egintzen hartzaile huts diren bitartean. Ebanjelizatze berriak bataiatu guztien protagonismo berri bat izan behar du berekin. Uste hau kristau bakoitzari egindako dei bihurtzen da, inork ez dezan geroko utzi ebanjelizatzearekin duen konpromisoa. Batek egiaz egin badu salbatzen duen Jainkoaren maitasunaren esperientzia, ez baitu behar prestaera aldi luzerik iragartzera joateko, ezin baitu egon ikastaro asko eta jarraibide luzeak hartu zain. Kristau oro da misiolaria Kristo Jesusengan Jainkoaren maitasuna aurkitu duen heinean; jada ez dugu esaten «ikasleak» eta «misiolariak» garela, beti «ikasle misiolariak» garela baizik. Argi ikusten ez badugu, begira diezaiegun lehenengo ikasleei, Jesusen begirada ezagutu eta berehala pozik ateratzen baitziren hots egitera: «Mesias aurkitu dugu!» (Jn 1,41). Emakume samariarra, Jesusekin izan zuen elkarrizketa bukatu bezain laster, misiolari bihurtu zen, eta samariar askok sinetsi zuten Jesusengan «emakumeak esandako testigantzagatik» (Jn 4,39). Paulo ere, Jesu Kristorekin topo eginda segituan «predikatzen hasi zen, Jesus Jainkoaren Semea dela hots eginez» (Eg 9,20). Zeren zain gaude gu?
Kakoa ez datza batzuk ikasle izatean, hartzaile hutsak, umeak, eta besteak misiolariak izatean, emoileak, fedean helduak. Guztiok, bateo egunetik aurrera, guztiok gara aldi berean ikasleak eta misiolariak, hartzaileak eta emoileak. Bakoitza gure zerbitzu edo ministeritzan.
Hirugarren berbea da: Ebanjelioaren. Ebanjelioa da ardatza. Eta aurten Markosen ebanjelioa kontuan hartu gura dogularik, holan esan daikegu: Ikasle misiolariak Markosen ebanjelioan.
Sei kapitulu txikitan ahaleginduko gara hau sakontzen. Prisa barik. Gure artean aberastuz. Eta hemen dakarrena eguneroko gure parrokia eta Gernikaldeko Elizaren egoera errealagaz berbetan jarriz.
Gidoi honeek lagungarri bat baino ez dabe izan gura. Inportantea, beti lez, ebanjelioa bera irakurtzea da. Egunean egunekoa, gura badogu. Baina Markos osoa ere bai, era jarraituan.
1. Ikasleei deia: Zatoze Neugaz (Mk 1,16-18).
Jainkoaren maitasunean sinistu dogu. Horixe da kristauaren bizitzaren oinarrizko aukerea. Ez gara kristauak erabaki etiko bategaitik edota goi ideia bategaitik. Pertsona bategaz bat egitean, topo egitean hasten gara kristau izaten. Jazoera horrek emoten deutso gure bizitzari zerumuga edo horizonte barri bat, erabateko norabidea baino.
Non egin bat Jesusegaz gaur egun?
Jesus non dago? Itaundu eustan
neskatxi batek kalean.
Lau leku edo egoeratan
dinosku Barri Onean:
Eukaristian, eta lagunak
batzen bere izenean,
bere Berbean, ta pobreagan
senidea ikustean. (Nik zuoi oinak garbitu… 10. or.)
-Idazteunan (Dei Verbum 25)
-Liturgian, batez be eukaristian (Sacrosantum Concilium 10)
-Bakarkako eta alkarteko otoitzean (Aparecida 255)
-Pobreengan (Aparecida 257).
-Herri erlijioan (Evangelii nuntiandi 48).
2. Ikaslearen baietza: Hareek behingoan sareak itzi eta jarraitu egin eutsoen (Mk 1,18).
Gurago neuke gaur egungo munduak -batzuetan larritasunez, besteetan esperantzaz bilatzen dauenak - Barri Ona jaso ahal izango baleu, ez ebanjelizatzaile triste eta etsituen bidez, ezta egonezinez edo irrikaz bizi direnen bidez, batez ere euren bizitza barruan, Kristoren poza jaso dabenen eta haren berotasuna zabaltzen daben Ebanjelioko ministroen bidez baino (Evangelii nuntiandi 80).
Ez tristeak
Ez etsituak
Ez pazientzia gitxiko eta egonezina dabenak
Ez irrikaz bizi direnak
Bai Kristoren poza euren barruan jaso dabenak
Bai poz hori zabaldu gura dabenak
Zelan jarraitu gaur egun Jesusi Gernikaldean?
-Norberaren bokazioan bilatuz, jarraituz, haziz.
-Eguneroko bizitzan Jainkoaren deiak entzunaz.
-Bihotz libre eta zabalean haziz, Jainkoarentzat eta senidearentzat prest dagoena (Mk 8,34)
-Testigantzaren poza eskatuz eta berreskuratuz.
-Jakitun izan bidean goazela, heldutasun bila beti.
Kendu alperkeria Hona garizuma
Barriz goza pozarren Jainko maitasuna,
Profetaren ahotan Berbetan doguna
Bideko bazterrean Zain dogun laguna.
Bidea hobe egin Lagunduz alkarri
Aurrekoak itxaron Atzetik danari.
Bizitzaren nekean Kanta pozik garbi
Iluna inguruan Jesus dogu argi.
Jan barik dagoena Hiltzen dan antzean
Ospatzen ez dan Kristo Galtzen alkartean.
Fedez, maitez itxaron Guztion artean
Eguna argituta Zabaldu artean.
2Pe 1,19
3. Ikasle misiolariak: Zoazen mundu guztira eta iragarri Barri Ona izaki guztiei (Mk 16,15)
Jesusek ikasleei jarraitzeko dei egiterakoan zeregin oso zehatza emoten deutsie: Barri Ona iragarri herri guztiei. Horrexegaitik, ikasle oro da misiolari. Jesusek bere misioaren kide eta lankide egiten dau. Aldi berean, beragaz bat egiten dau lagun eta senide legez. Jesus Aitaren misterioaren testigu dan legez, holan bere ikasleak Jaunaren heriotzaren eta biztuaren testigu dira, bera barriro itzuli arte. Zeregin hau betetzea eta da aukeran dogun zeozer, kristau nortasunaren osagaia baino, bokazinoaren testigantzaren luzapena baino (Aparecida 144).
Zelan izan gaur egun misiolari Gernikaldean?
-Jaunaren Berbaz eta eukaristiaz janarituz.
-Jaunagan iraun, beragan bizi, berarengandik bizi.
-Gure gizartearen erronkei erantzun Ebanjeliotik, hizkuntza, jokabide eta tresna egokiak bilatuz.
-Gure munduko gizon emakumeen alde Jesus Jaunak izan eban pasino edo zaletasun bera erakutsiz, doako maitasunean eta alkartasunean ageri dana.
-…
Ospatu barri dogunak argi begi bizitza
Meza hontan zabaldu da argi Jesusen hitza.
Hitz gogorra bezain gozoa, aintzat hartu bakoitza;
gure bideko nekea arintzeko otoitza.
Zure berbarik gorderik ezin da hemen ari,
kalean ere dalarik lagun eta gidari.
Jesus zu zaitut niretzat itzelezko opari:
ez ez bildurrik, egin naizu: Zure misiolari.
(Doinua: Goizian argi hastian, Etxahun Iruri).
No hay comentarios:
Publicar un comentario