Abenduko koplak
Egokia da abendua koplatan ibilteko. Esperantza
aldia, poz aldia. Baina esperantza eraginkorra, poz ekintzailea, gure ahalegina
be eskatzen dauena. Gabon kantak dira nagusi. Baina abenduan prestatzen doguz,
aurretiaz, zelako gabonak ospatuko doguzan.
Azken urteotan, Arratiako parrokietan, sarri
erabili doguz abenduko koplak abendualdiko meza eta ospakizunetan, otoitzaldi
eta batzarretan. Inoiz abenduko koroiaren kandelak biztukeran, ezaugarria
lagunduz eta argituz. Inoiz homilia edo sermoiaren amaieran, abadeak edo
ospatzaileak esan dauena laburtuz, herriak be abestuz. Inoiz meza edo ospakizun
amaieran, jaunartze osteko isiltasunean edo otoitzean.
Sarritan kopla honeek gai baten inguruan jarrita
dagoz. Abendualdiari kolorea eta tonua emoteko aukeratu dan ezaugarri, sinbolo,
ideiaren inguruan. Aste horretako ebanjelioari eta herriaren egoerari
zintzotasunez jarraitu gurean. Holan sehaska hutsaren inguruan jarri domekaz
domeka sinboloak, argiak, haziak…
Bertso gehienak bizkaieraz dagoz, holan kantatu
doguzalako Arratian, baina ez da batere konplikatua batuaz be ezarri eta
jartzea.
1. Abendua sinodo aldian
Fededun batek itaundu eustan:
Eleizea nora doa?
Hiru berbatan azaldu daigun,
ez bada be komodoa:
Alkartasuna oinarri dogu,
parte hartze metodoa,
Misinoagaz osatzen dabe
hirurak ba sinodoa.
Beti betiko, Jesusek dino,
gauza bi bakarrik dira,
Markosek holan idatzi eban
barri onaren argira:
Gure munduan negarretan dan
behartsuari begira,
Maitez gu zaintzen Jesus datorku
alkarte erdi erdira!
(Mk 16,20 eta 14,7)
2. Abendua bertsotan Lukasen
ebanjelioagaz
I.
DOMEKA:
…Seinaleak izango dira… orduan, Semea indartsu etorten ikusiko dabe…
guzti hori jazoten hastean, izan bihotz eta jaso zeuen buruak: EGON
ZUHUR! Lk
21
Sarri ilun da gure bidean
topa ezin helburua;
hamaika bide, zelan asmatu
zorion iturburua?
Zabaldu daigun Seme indartsuk
dakarkigun liburua:
izan bihotz ta izan gogoa
jaso eizue burua!
II.DOMEKA:
… batu
zeure gorputza Jainkoak emoten deutsun
zuzentasunaren
soingainekoz… Baruk
…Berba
batek oihuka dihardu basamortuan:
PRESTATU
BIDEA JAUNARI, zuzendu bidezidorrak. Lk 3
“Jaso burua” entzun genduan,
lehen domekan kantari,
basamortua loretu behar
Joan dogu aurrelari:
baltza argitu, bakea erein
ogia gosedunari,
bidezidorrak zuzendu eta
prestau bidea Jaunari!
III.DOMEKA:
… Ez beitez jausi zure eskuak! Sofonias
…ezaguna izan bedi gizaki guztientzat zuen bihotz ona… Flp 4
...“Zer
egin behar dogu?” Lk 3
Zer
egin behar jakin gurean
lortuteko
zoriona,
erantzun
bila ibili beti
erantzun
bila gizona.
Zuzena
gorde, alkarbanatu,
banatu
zugan dagona,
berbaz,
bihotzez eta egitez
irakatsi
Barri Ona!
IV.DOMEKA:
… eta bakea ekarriko dau. Mikeas
… Maria jagi ta bizi-bizi mendi aldera joan zan… Lk
1
Maria jagi ta bizi-bizi
mendi aldera joan zan
Isabel bere lehengusina
laguntzeko esperantzan;
ume barriek poza dakarre,
ez zaitez egon zalantzan,
Jainko Onaren bakea, poza
zelan guretzat dakartzan!
GABON NATIBITATEA
GABON NATIBITATEA
Gabon maitasun,
izan gaitezen
Jesusen maite
opari,
Gabon itxaron ta
esperantzaz
bihotzak bete
ugari,
Gabon bake da, hartu eskutan
emon bake auzoari,
Gabon argi da, argitu eizu
bidean triste
danari,
Gabon poza da,
poztu zaitez ta
poza bedi zure
sari.
Haitiko otoitz
baten oinarritua
3. Abenduko sehaska
Koroaren ezaugarria egin beharrean, hona beste
proposamen bat.
Abendu hasieran sehaska bat hutsik, altare aurrean.
Domekaz domeka, bertso bat, eguneko ebanjelioagaz
lotuta, eta ezaugarri bat sehaska inguratuz.
Egin daiteke: meza hasieran, sermoian, edota eskeintzak
egiterakoan.
Abenduaren lehen domekan
altza ta jaso burua,
erne egonda, otoitz eginaz
zabaldu jaku zerua:
Lurrean, barriz, sehaska hutsik,
noiz helduko
umetxua:
Abendu hontan, arratiarrok
gabon dogu helburua.
Biblia bat zabalik: otoitza biblian oinarrituta
Abenduaren bide honetan
guk ezin egin etena,
jaso pobrea eta apala,
jaitsi harro dabilena.
Bihotz barritu, elkar lagundu,
indartu gure kemena:
eta ikusi, arratiarrok,
Jainkoaren salbamena.
Ogi bat: danok euki daigun zer jan.
Abenduaren sehaska dogu
zeregin eta opari,
Biblia dauka, ogia dauka,
falta jako gure argi.
Joan Bautistak eta Jesusek
badabe euren gurari:
Arratian be guk zabaltzea
barri ona herriari!
Argia, kandela edo kriseilu bat ixiotuta.
Abenduaren azken domekan
urrean dogu Gabona,
Caritas dator ez daigun ahaztu
pobre ta bakar dagona.
Sehaskatxoa prestatu dogu
Jaio dadin Ume ona:
Jaunaren Berba entzun ta betez
gurea da zoriona!
Caritas eguneko kartela eta batu dan dirua.
Natibitate egunean, sehaska horretan, Jesus umearen
irudia jarriko genduke, beste ezaugarriak kendu barik, bigarren mailan itxita.
Bake bidean zorion bila
egin dogu hainbat saio,
itxuraz hil zan enbor zaharrari
kimu barri sortu zaio,
gorrotoaren ilun baltzari
bakeak argi damaio,
negu hotzaren erdi erdian
larrosa txikia jaio,
gorrotoaren
ilun baltzari
bakeak
argi damaio,
negu
hotzaren erdi erdian
Jesus
umea da jaio.
4. Abenduko argiak: Jesus da Argia
Abenduaren giro gozoa
Gabonetako eskola,
gure herrian bake gogoak
garbitu dadin odola,
Ebanjelioan oinarrituta
bake mina dariola:
Ezaugarritzat biztu dagigun
Bakezko argizaiola!
Abenduaren bide erdian
Sortzez garbi Andra Mari,
bere etxean, Jaunaren partez
aingerua bisitari
gure etxean zabal ateak
egunon esperantzari
Ezaugarritzat biztu kandela:
Jesus dogu gure argi!
Zeruetako
erregetza da
Jesusentzako iparra,
haren ondoan ez da txikia
fededun arratiarra.
Hauxe eskatu, hauxe eskertu
Ez dogu ohitura txarra:
bihotz barruan biztu egizu
otoitzaren goi izarra!
Jesus datorku danok salbatzen
Apalak ditu kutunak
harrokeriak ez ditu maite
horretan da ezaguna,
gu ere holan izan gaitezen
baztertuaren lagunak
Caritas dogu kriseilua-ta
olioa alkartasuna.
5. Abenduko haziak
I. domekea: Hazia
Abendu aldi, ereite aldi
eredu da nekazari,
gaur erein eta, gero itxaron,
lurrak ernetzen badaki.
Prisaka gabiz, atoan dana
bizi gara arin, larri.
Abendu hontan aska gaitezen:
Itxaron datorkunari!
II. domekea: Ura
Sehaska hutsik ageri jaku
abendu aldi barrian
bidea_arteztu, mendiak jaitsi
profetaren aldarria.
Apaldu behar benetan gure
arrakasta egarria,
Abendu honek garbitu daiskun
itxurakeri larria!
III. domekea: Argia
Atzo ezetza, gaurkoz baietza,
aldatuz sarritan bide,
mezatan “arre” kanta ostean
kalean “iso” lankide.
Izar gaberik, mundu honetan
topa ezin argibide:
Abendu hontan izar bakarra
Jesus gure norabide!
IV. domekea: Emakumea
Baltz ala zuri, ezker eskubi,
kanpostar ta
bertokoa,
bata abade, bestea laiko
gizaseme, andrazkoa.
Baztertzen doguz, harrokeriaz,
ez direnak gustukoak.
Jainkoak danak egin ginduzan
bere besoetakoak:
Abendu hontan eredu indar
Mari Nazaretekoa.
Abenduko otoitza
Jauna,
Zuk badakizu azalean bizi
garela,
presaka, premiazko gauzatan
arreta galduz,
ohiturez beteta erdi-lotan
hitz eta irudi mordoz
anestesiatuta.
Jauna,
Abendu-aldi honetan
zatoz gure bihotz motelak
iratzartzera,
astindu gure baldarkeri
espiritualak.
Emoiguzu zure Espirituaren
zurrumurrua berriz entzutea,
gugan otoitz egin, adi egon
eta itxaroten dauana.
Jauna,
bizkortu gure adi egotea,
erne irautea gure fedean:
bizitza iraindua,
maitasuna ostikatuta,
itxaropena mehatxupean,
gizakia gutxietsita dagoen
tokian
benetan konprometitu gaitezen
Jauna,
Abendu-aldi honetan
egin gaizuz maitasunaren
erregetzaren zelatari,
Erregetzaren etorrera gertatu
eta bizkortzen dabenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario