Diman aurten, zapatuan ospatuko da, uztailak 16, eguerdiko 12etan., Bargondia auzoko ermitan.
Datorren domekan, uztailak 17, ospatuko dabe Artean, izen bereko ermitan, goizeko 11:00etan. Beraz parrokian ez da mezarik ospatuko. Kanpoan izango da mezea, osasun neurriak betez eta pertsona arteko tarteak zorrotz zainduz.
Aspaldiko kronikatxoa Dimatik
Dimako Bargondia ermitea barrutik |
Nor izan zan Santa Marina?
Noiz zabaldu zan bere debozioa Euskal Herrian?
Bere bizitza errealitate eta legenda bitartean dago jarrita.
Balcagia, gaurko Baionan, Pontevedra lurraldean jaio zan 119. urtean. Lucio Castelio Severo-ren alaba zan, Gallaecia eta Lusitania-ko erromatar probintzietako gobernadorea zana.
Bere aitak, konturaturik kristau fededuna zala bere alaba, ahalegin guztiak egin zituan bide horretatik urrintzeko eta horretarako lujoz eta komodidade haundi eta guztiakaz hornitu eban.
Baina ikusirik bere ezina arlo horretan kartzelan sartu eta gero hil egin eban 139. urtean.
Eta Uztailaren 18an jarri eben bere jaia.
Euskal Herrian hainbat lekutan aurkitu daikegu Santa Marina edo Santa Mañe debozioa parrokietan, Otxandio, zein ermitatan. Kristautasunaren lehen hedapenaren lekukotasuna markatuz.
Gaur egun nekez aurkituko dogu santa honi eskainitako ermitarik.
Arteako Santa Mañe ermitea |
Uztailak 18a: Santa Marina
Senideok: Marina santuaren jaia
ospatzen dogu gaur, pozik eta alaitasun handiz ospatu ere, Eliza osoarekin bat
eginik. Berau dogu eta geure Zaindaria, kristau-alkarte honen eredu eta
laguntzaile berezi jarria. Emakume honek zintzo egin eban Ebanjelioko bidea,
eta Jainkoarekin bizi da betiko zorionean.
Santuek argi egiten deuskue bizitzako bideetan eta laguntzaile ditugu
eguneroko zailtasunetan. Ospatu daigun, bada, fede handiz eta esker onez Marina
santuaren oroipen pozgarria.
V/. Goratu daigun Jauna
eta danok batera bedeinkatu daigun
Haren izena.
R/. Bedeinkatua Zu, Jauna,
orain eta beti.
Damu-otoitza
Ospakizun
honen hasieratik
jarri
gaitezen, senideok, Jaunaren aurrean.
Berak
deitu gaitu gaur alkartean jai hau ospatzera,
eta
batzarraren erdian dogu Bera geurekin.
Biziaren
Hitza eta Ogia emongo dauskuz,
eguneroko
bidean argi eta indar izan dagiguzan.
Eskatu
deiogun aurrena geure pekatuen parkamena. (Isilunea).
- Jesus Jauna, Zugan sinesten dabenen indar zaituguna: Erruki, Jauna.
- Jesus Jauna, zure jarraitzaileen itxaropen zarena: Kristo, erruki.
- Jesus Jauna, Zugan bizi diranei betiko
bizia emoten deutsezuna: Erruki,
Jauna.
Erruki dakigula...
Jainko Jauna, zeure gogoko izan
zenduan Marina martiri santua, martiritzan
erakutsi eban indarrez; emoiguzu, haren otoitzari esker, zeure parkamena. Zure
seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Jaunaren Hitza
Lehenengo Irakurgaia (I Ko 1,26-31)
Begira bestela,
senideok, zeintzuk zareen Jainkoak deitu zaituenok: ez dira zuen artean munduak
jakintsutzat hartzen dituenetatik asko, ez eta ahaltsu nahiz aitoren semeetatik
ere. Aitzitik, munduak zorotzat dauena aukeratu dau Jainkoak jakintsuak
lotsarazteko, eta munduak argaltzat dauena indartsuak lotsarazteko; munduak baliogabetzat
eta mesprezagarritzat dauena, munduaren begitan ezerez dana aukeratu dau
Jainkoak, zerbait direla uste dabenak ezerezteko; horrela, ez dau inork
Jainkoaren aurrean harrotzerik. Berari zor deutsazue izatea, Jesu Kristori
esker. Berau egin dau Jainkoak guretzat jakinduria, berorren bidez askatu gaitu
pekatutik, salbatu eta bereak egin.
Horrela betetzen da Liburu Santuak dinoen ha: Harrotu nahi dauena,
harrotu bedi Jaunarengan.
Jesukristoren Ebanjelioa Lukasen liburutik (Lk 9,23-26)
Gero, Jesusek, danei
esan eutsen: <<Nire ondoren etorri nahi dauenak uko egin begio bere
buruari, hartu begi bere eguneroko kurutzea eta jarraitu beist.
Izan ere, bere
bizia gorde nahi dauenak galdu egingo dau; bere bizia niregatik galtzen
dauenak, ostera, gorde egingo dau.
Zertarako dau
gizakiak mundu guztia irabaztea, bere burua galtzen eta hondatzen badau?
Beraz, inor nitaz
eta nire mezuaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da haretaz,
bere aintzaz, bere Aitaren aintzaz eta aingeru santuen aintzatan datorrenean.
Gogoeta laburra
Jainko-herriaren otoitza
Senideok: Eskatu eta emongo jakula
esan deusku Jesusek. Aurkeztu deioguzan, bada, geure eskariak Jainko Aitari, Marina
santua otoitzean lagun dogula.
- Eliza osoarentzat: Santuen oroipenak
sinesmenean zintzo irauten eta maitasunean gogotsu bizitzen lagundu deiskun,
eskatu daiogun Jaunari.
- Gure auzoaren alde eta bertan bizi garen
guztion alde: gazte eta heldu, haur eta gurasoentzat; familientzat;
herri-agintari, alkarte eta gizarte-erakunde guztientzat, eskatu daiogun
Jaunari.
- Gure auzoko-kristau alkartearen alde: gure
fedea pozik bizi dagigun eta familietan nahiz eskola eta beste azalpen
guztietan fede hori haur eta gazteei egoki adierazten jakin dagigun, eskatu
daiogun Jaunari.
- Gure artean nahiz edonon sufritzen eta
oinazetan dagozanen alde; gaixorik eta larrialdian aurkitzen diranen alde,
eskatu daiogun Jaunari.
- Ospakizun honetan batuta gagozanon alde: Marina
santuaren jai honek batasunean eta alkar maitasunean aurrera eragin gagizan,
eskatu daiogun Jaunari.
Onartu, Jainko Aita, zeure herriaren
eskariak: isuri egizu guregan eta mundu osoarengan zure maitasun Espiritua.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Oparien gaineko otoitza
Hona hemen,
Jauna, aldare gainean,
zure zerbitzarion
eskaintza;
hartu eizu bihotz
onez
eta egizu
guretzat sakramentu salbagarri.
Jesu Kristo.
Martirien
prefazioa
V./ Jauna zuekin R./ Eta zure espirituarekin.
V./ Gora bihotzak R./ Jaunagan daukaguz.
V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari. R./ Egoki da eta
zuzen.
Egoki da, bai, eta zuzen
non-nahi ta beti zuri eskerrak emotea,
Jauna, Aita guztiz santu,
Jaungoiko on, betiko Horri.
Marina martiri santuak, Kristori jarraituz,
zure izena autortzeko isuri eban odolak
argi erakusten ditu zure miragarriak:
gure makaltasunean zure ahalmena agertzen dozu,
eta indartsu egiten indarrik bakoa,
zure autorle ta lekuko izan daiten,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Horregaitik, zeruko talde guztiekin
lurrean beti ta beti goresten zaitugu,
zuri, Jainko guztiz haundi horri,
eten barik kantatuz.
SANTU, SANTU, SANTUA...
Azken otoitza
Indarbarritu
gaituzu, Jauna,
Marina Deunaren
jai egun honetan,
gure askapeneko
sakramentuaren bidez;
egizu, egiazko
fedean beti aurrera egin dagigula,
betiko
salbamenaren janari honi esker.
Jesu Kristo.