Abenduko izarrak

domingo, 10 de julio de 2022

Versos que cantan el adiós a Arratia

 

Versos que cantan el adiós a Arratia. Un reportaje de Susana Martín en el Deia de hoy.

Urteotako bertso bilduma bat: Ez dona hamahirui iznean.

Ez dona hamahiru. Ez dok hamahiru. Hamabi urte emon dodaz Arratian. Gotzain harek esaten eban lez, Jainkoaren opari bat izan dira. Zuen pazientzia, harrerea eta alkar lana eskertu gura neukez. Eta era hoberik, ba ete dago, bertsotan egitea baino?

            Dozenatan ez dagoz hamahiru. Baina ugari izan dira alkarregaz kantatu doguzan bertsoak. Bildumatxo bat egin dot. Handik eta hortik, sortatan batu dodaz. Lehenengo laurak urte liturgikoari dagokioz. Bertso asko mezatan, otoitzaldietan, katekesian, etab. erabili izan doguzalako. Abendua eta gabonak, garizumea, pazkoa eta pentekoste. Behar bada batzuk oraindino erabili daitekez. Asko grabatuta be badagoz youtuben jarrita. Batzuk zabaldu dira  hortik eta hemendik. Hemen aukera bat egin dot eta zuen esku jarri.

            Hurrengo hiru sortak, parrokien bizitzan ospatutako ekintzen prestakuntza edo laburpena dira. Pobreen egunerako, errogatibarako, Aita Santuaren eskutitz bat dala, pastoral talde baten urteurrena…

            Azken hirurak sorta pertsonalagoak dira. Biblian oinarrituta edota gogoetak laburrean batzeko bertsoak. Ez dodaz hona ekarri santuei eta ermitei eskeinitakoak, asko beste liburutxo batzutan agertu direlako aspaldi.

            Bertsotan gure Arratiako Eleizearen otoitza, konpromisoa, jaia eta bizitzaren argazkiak ikusi daikeguz. Jaso. Jaso doguna aintzat hartu. Jagon. Jagon eta jaso. Brown abadeak esaten eban lez (Chesterton idazle britaniarrak sortutako fikziozko abade detektibea): “Pobreek izan ezik, gitxik zaintzen dabez tradizinoak. Aberatsak ez dira tradizinoetatik bizi, modetatik baino”.

            Abestuz bizi eta jagon gure fedea. Fedeak bizitu gure eguneroko bizimodua. Fedeak luzatu gure hemengo bizitza betiko bizitzara. Ebanjelioaren ikasle misiolariak. Misiolari eta kantariak. 

    Jose Mari Kortazar 


No hay comentarios: