Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Gaur, Elizeak hildako zintzo guztien eguna ospatzen dau.
Ez heriotzea hor dagoala gogoratzeko; heriotzea barik Bizitzea dala nagusi
ospatzeko baino. Heriotzeagaz dana amaitzen dala uste bagendu, gaurko
ospakizunak ez leuke sentidurik eukiko.
Hil diranak, badakigu ez dirala betiko hil eta,
horregaitik, Meza honetan gogoan ditugu, euren alde otoitz egiten dogu, eta
bizitzea nagusi dala autortzen dogu.
Jaungoikoaren aurrean gutariko bakotxak gogoan izango
ditu bere etxekoak, senideak eta lagunak. Baina, ona izango da guztiok
alkarrekin, inork gogoan ez dituan hildakoen alde ere otoitz egitea. Jesus
gizon-emakume guztien alde hil zan. Geuk ere eskeini dagigun guztien alde Haren
Kurutzeko Oparia.
"Bihotz
batez alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: biziaren jaun eta jabe dan Jaungoikoaren
aurrean, apaltasunez autortu dagigun bere eskuetan gagozala eta pekatuak
sarritan Haregandik urrundu egiten gaituala:
- Jesus Jauna, zure Heriotzeaz gure heriotzea desegin
dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure Biztuereaz guri betiko bizia lortu
deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure Gorputza bizirako janari emon
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ngr 3, 17-26: (Irakurgaiak,
1043 or.)
Negar
Kantuen liburuko idazleak hauxe gogoratuko deusku: ona dala isiltasunean Jaunaren salbamena
itxarotea.
Erantzun-Salmoa: 129. Salmoa (1045.
or)
Salmo honen bidez, barru-barrutik oihu egiten deutsagu Jaunari, Beragan
itxaroten dogulako
Jaunagan
dago errukia
Jn 14, 1-6: (Irakurgaiak,
1054 or.)
Aitaren
etxean bizileku asko dagozala ziurtatuko deusku Jesusek gaurko ebanjelioan.
Goratu daigun gure Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: uste osoz otoitz egin deiogun bere Semea hilen
artetik biztu dauan Jaungoiko ahalguztidunari. Hilen eta bizien alde otoitz
egin dagigun:
- Elizearen alde: betiko biziko dan itxaropenak eutsi deiola eta
sendotu dagiala. Egin dagigun otoitz
- Jaungoikoak agindu deuskun eta guztiok itxaroten dogun bakea heldu
daitela munduko herrialde guztietara. Egin dagigun otoitz
- Gure etxeetako hildakoen alde: gure artean egozala bizi izan eben
maitasuna bete-betean gozau dagiela
Aitaren Etxean. Egin dagigun otoitz
- Bakardadean hil diran guztien alde: lurrean aurkitu ez zituezan
maitasuna eta zoriona zeruan aurkitu dagiezala. Egin dagigun otoitz
- Otoitzean alkartuta gagozan guztion alde eta gure etxekoen alde:
bizitza honetako joan- etorrian,
alkarri lagundu dagiogula eta itxaropenez bizi gaitezala. Egin dagigun otoitz
Aita ona, entzun gure eskariak eta emon gure hildakoei
betiko atsedena eta bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jesus berbiztuagan sinisten dogunok, bizitzako egoera
guztietan, baita heriotzearen aurrean ere, itxaropenez bizi gaitezala beti.
"Biztu
da Kristo..."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Gaur, Elizeak hildako zintzo guztien eguna
ospatzen dau. Ez heriotzea hor dagoala gogoratzeko; heriotzea barik Bizitzea
dala nagusi ospatzeko baino. Heriotzeagaz dana amaitzen dala uste bagendu,
gaurko ospakizunak ez leuke sentidurik eukiko.
Hil diranak, badakigu ez dirala betiko hil. Eta,
horregaitik, Meza honetan gogoan ditugu, euren alde otoitz egiten dogu, eta
bizitzea nagusi dala autortzen dogu.
Hoy la Iglesia celebra el día de los Fieles Difuntos.
Recordamos a los que nos precedieron y con los que tuvimos lazos de amor, de
familia, de amistad. Hagamos de esta Eucaristía un acto de fe y un compromiso
de mantenernos unidos bajo la mirada de Jesús.
Eskeini dagigun guztien alde Jesukristoren Kurutzeko Oparia
"Bihotz
batez alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: biziaren jaun eta jabe dan Jaungoikoaren
aurrean, apaltasunez autortu dagigun bere eskuetan gagozala eta pekatuak
sarritan Haregandik urrundu egiten gaituala:
- Jesus Jauna, zure Heriotzeaz gure heriotzea desegin
dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure Biztuereaz guri betiko bizia lortu
deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure Gorputza bizirako janari emon
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ngr 3, 17-26: (Irakurgaiak,
1043 or.)
Negar
Kantuen liburuko idazleak hauxe gogoratuko deusku: ona dala isiltasunean Jaunaren salbamena
itxarotea.
En el Libro de las Lamentaciones del A.T.,
contemplamos al hombre que sufre, pero busca el consuelo de Dios, en el
silencio de su corazón.
Erantzun-Salmoa: 129. Salmoa (1045. or)
Salmo honen bidez, barru-barrutik oihu egiten deutsagu Jaunari, Beragan
itxaroten dogulako
La liturgia cristiana repite, incansable, esta súplica
para pedir a Dios perdón por nuestros pecados y para pedir por nuestros
difuntos.
Jaunagan
dago errukia
Ebanjelioa:
Jn 14, 1-6: (Irakurgaiak,
1054 or.)
Aitaren etxean bizileku asko dagozala ziurtatuko deusku
Jesusek gaurko ebanjelioan.
Jesús a través de su muerte y resurrección prepara a sus
seguidores un lugar en la Casa de su Padre.
Goratu daigun gure Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: uste osoz otoitz egin deiogun bere Semea hilen
artetik biztu dauan Jaungoiko ahalguztidunari. Hilen eta bizien alde otoitz
egin dagigun:
- Elizearen alde: betiko biziko
dan itxaropenak eutsi deiola eta sendotu dagiala. Egin dagigun otoitz
- Bakardadean hil diran guztien
alde: lurrean aurkitu ez zituezan maitasuna eta
zoriona zeruan aurkitu dagiezala. Egin dagigun otoitz
- Por todos los fieles
difuntos: familiares, amigos, conocidos y a todos los que fueron miembros de
nuestra comunidad parroquial. Que Dios les de la paz definitiva
en la resurrección. Egin dagigun otoitz
- Por nuestra comunidad parroquial, para que
el Espíritu de Jesucristo nos ilumine y sintamos la presencia de
Dios en nuestras vidas. Egin dagigun otoitz
Aita ona, entzun gure eskariak eta emon gure hildakoei
betiko atsedena eta bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jesus berbiztuagan sinisten dogunok, bizitzako egoera
guztietan, baita heriotzearen aurrean ere, itxaropenez bizi gaitezela beti.
Hemos vivido la fe en la resurrección. Esta fe la debemos
vivir en medio del quehacer de cada día, amando la vida, haciéndola fecunda,
sirviendo en el amor, acercándonos cada vez más a Dios y a los hermanos; en
especial a los que más necesitan de nuestra ayuda.
"Biztu
da Kristo..."