Ermita hau ikustatzeko Arantzazuko plazaren ondotik
hasi beharko dugu kotxe-ibilaldia. Argiñao auzora
heltzeko errepidea aldapatsua igo eta gero, auzoa bera
zeharkatuko dugu eta Argiñao auzotik Mandoia
mendirako bidean, 500 metrora dagoen ermita da.
zutabeen gurutzaketa artistikoak dauzka. Atze aldean,
leiho antzera, metro erdiko gurutzea egiten duen harri
andu dotorea eta historikoa dago. Harrian bertan zirkulu
landuak agertzen dira.
San Adrian martiriak, kristautasun fedea sinestu
zuenez geroztik, kartzela eta torturak jasan behar izan
zituen. II. mendean hil zela uste da. Abereen izurriteen
edo epidemien aurkako zaindaria da. Irailaren 8ko santua
bada ere, abuztuaren lehen domekan ospatzen da bere jaia
eta Arantzazu herriko gazteriak antolatu izan ditu.
Zeberioko Argiñao eta Ibarrondo auzoetan ospatzen da.
San Adrian ermitaz datu historiko bat aipatzearren,
1793. urtean, ondoko ordainketak egin ziren: “36 reales y
17 maravedíes pagados a cuatro oficiales carpinteros de
un peón que se ocupó en los repasos de retejo y
composición de la ermita de San Adrián. Iten, 5 reales por
el coste que tuvo la cerraja que se hizo para dicha ermita
de San Adrián” (BKA, 781/10).
Bitxia da hurrengo koinzidentzia: Zeberioko
Argiñao auzoko San Adrian ermita, Elorrioko Argiñeta
auzoko San Adrian baseliza, eta Nafarroako
Argiñanoko San Adrian ermita. Lehenengo bietan,
hondakin arkeologikoak aurkitzen direlarik, antzerako
toponimoak dauzkagu eta Adrian santu berbera.
Testua: Kepa Perez Urraza
Zeberio haraneko ermiten
zehar ibilaldi historiko-didaktikoa
Euskalingua 2009,14,43-62 ©
Mendebalde Kultura Alkartea, 2009 43
No hay comentarios:
Publicar un comentario