HAUTS EGUNA
/ MIÉRCOLES DE CENIZA
Garizuma bidean , txori kantari gara
SARRERAKO OHARRA
Arrasti on guztioi:
Eliza osoarekin batera, gaur emoten deutsagu hasiera Garizuma aldiari. Grazi aldia dogun une honetan dei berezia dogu: Txori kantari gara. Kantari Pazkoari begira. Kantari Jainkoari eta senideari. Kantari bakeari eta etorkinari. Kantari Jaunaren Berbeagaz eta Batzara osoagaz. Kantari behratsuekaz justiziaren alde. Hautsak, otoitza, baraua eta elkarbanatzea. Gure kantaren doinua.
Comenzamos este camino cuaresmal con la imposición de la ceniza sobre nuestras cabezas. Con este gesto, queremos reconocernos pecadores, necesitados del perdón y del don de la conversión.
Abestia: Berrogei egun (zortziko bat edo bi nahiko)
ABADEAREN AGURRA
Garizumako bihozbarritzera gonbidatzen gaituan Jesukristoren grazia eta maitasuna, izan bedi zuekin.
HITZAREN LITURGIA
Jl 2, 12-18:
Gaurko ospakizunaren unerik ederrenean sartzen gara. Lehenengo irakurgai honetan, Jaungoikoak, Joel profetaren ahoz, damutasunera dei egingo deusku. Baina, gogoan hartu dagigun Jaungoikoak bihotzeko damutasuna gura dauala, eta ez azaleko damu-itxurak.
El profeta Joel nos convoca a celebrar una liturgia penitencial como signo de
una verdadera conversión
Erantzun-Salmoa: 50. Salmoa
Gure aurrekoen eta gaurko gizon-emakumeen pekatuarekin badogu zerikusirik; horregaitik, abesten dogu damu-salmo hau.
Con este salmo confesamos nuestro pecado ante Dios y expresamos el deseo
y la seguridad de ser renovados por su Espíritu en lo más íntimo de nuestro
ser.
"Erruki, Jauna,
pekatu egin dogu‑ta".
Mt 6, 1-6. 16-18:
Jaungoikoaren salbamena onartzeko, isilean egin beharreko hiru egintza aitatuko deuskuz Jesusek Ebanjelioan: elkarbanatzea edo limosnea, otoitza eta baraua.
En este tiempo de gracia y reconciliación, el Señor
nos ofrece tres pistas para la acción, que debemos interpretar y vivir
adecuadamente: el ayuno, la oración y la limosna, para construir una familia
humana universal.
Goratu dagigun
Jauna, "Aintza, Jesus, zuri beti, Zu zara gure argi",
abestuz.
HOMILIA
Txori bat agertu jaku garizuman aurten
HAUTSAREN BEDEINKAPENA ETA BURUAN JARTZEA
Senideok, jarrera apalez, egin deiogun otoitz gure Jainko Aitari,
Con actitud humilde oremos para que se digne bendecir con su gracia estas
cenizas que vamos a imponer en nuestras cabeza en señal de penitencia.
OTOITZA
Otoitza amaitu ondoren, hautsak ur bedeinkatuaz zipriztintzen ditu.
“Bihozbarritu zaitez eta sinistu Ebanjelioa”
Herria hautas ipintzera datorren bitartean kanta bat edo doinua.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Graziazko aldi honetan, hautsak ezer gitxi garala adierazoten deusku; mugatuak eta pekatariak garala. Horregaitik zugana joten dogu, Jainko Aita, gure laguntzan etorri zaitezan:
· Aita Santuaren deiari erantzunaz, gure otoitza sinodo erara bizi gaitezan, alkarregaz ibiliz elkartea eraiki daigun garizuma osoan gure parrokian eta Eleizean. Egin dagigun otoitz.
· Por la guerra que sufren nuestros hermanos en Gaza, en Ucrania y en muchos sitios del mundo, para que cesen las hostilidades que destruyen vidas y los políticos se dediquen a construir y no destruir. Egin dagigun otoitz.
· Kristau herriaren alde, garizuma aldi honetan, Jainkoaren hitza egunero irakurteko gogoa, entzuten ikasteko eta hitz horren arabera bizitzeko. Egin dagigun otoitz.
· Por todos nosotros, para que esta Cuaresma sea el principio de una mayor cercanía a Jesucristo y sintamos que junto a El vivimos mejor y más felices. Egin dagigun otoitz.
Jainko gure Aita, errukitu zaitez gure makaltasunaz, hautsa gara-ta, eta, lagundu zure Erreinuranzko bidean erabaki sendoz joan gaitezala. Ayúdanos a caminar decididos hacia tu Reino, pues somos tus hijos. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
OHARRAK
Garizumako ekintzen programazino orritxoa zabaldu.
AZKEN AGURRA
Pazkorako ibilbidean gaur emon deutsagu hasiera garizumeari. Jakin dagigula, etxean eta kalean, toki guztietan, Jaunaren maitasunean bizitzen. Jesusegaz hobeto bizi gara-eta. Gure bizitza, hitza eta ekintzak horixe azaldu dagiela.
Recibiendo la ceniza nos hemos puesto en camino hacia la Pascua.
Que en este tiempo de gracia escuchemos su Palabra; nos
dejemos convertir por el Señor y nos esforcemos en hacer un mundo más fraterno.
AZKEN KANTA
Jl 2, 12-18
|