Hautsakaz hasten dogu garizumea. 3.0 Bai, hiru dimentsionala dalako garizumea, hiru bide
ditu, helmuga bat. Norberaren barrurantz. Jainkoarenganantz. Pobreenganantz.
Pazkora begira jartzen gaitu garizumeak.
Kristoren Pazkoa da erdigunea, helburua.
Garizumea, bete-betean, Pazkorako prestaera da.
Eta hiru bide ditu.
Hauts egunak proposatzen deuskuzanak, hain zuzen be (Mt
6, 1-18).
Baraua: gauza batzuk alde batera itxi,
besteari eta poberari gehiago eskaintzeko.
Barauak barrura begira jartzen gaitu.
Zenbat denpora eta ahalegin, zenbat esfortzu eta lan
bestea aldatu gurean. Garizumak gure barrua, gu geu aldatzera deitzen deusku.
Baraua gastuetan, telebista orduetan, erropatan,
alperkerietan.
Kiloak jaistea dago modan. Dietak eta ibilerak.
Barruko dietak eta ibilerak be kontuan hartu behar!
Otoitza: Jainkoaz eta hurkoaz gogoeta egitea,
Biblian eta munduko gertaeratan oinarrituz, iarkurriz, aztertuz, hitzaldietara
joan, salatuz, kontenplatuz, eskerrak emonez…
Otoitzak emongo deusku indarra eta argia barauari esuteko
40 egunotan.
Limosnea: daukagunetik eta gareanetik itxurazko
zeozer emotea.
Barauaren bitartez aurreztu doguna, gorde beharrean
konpartitu, eskuzabaltasunez banandu.
Baraua, otoitza, limosnea.
Bat, bi eta hiru.
Hiru bide, Pazkoa bat. Garizuma 3.0
No hay comentarios:
Publicar un comentario